Betizuekin amets egitenEscuchar artículo - Artikulua entzun

Ekain VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE
Argazkiak: Ekain VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE
Traducción al español

Mendi inguruan bizi izateak; mendizale diren lagun eta familiaz inguraturik izateak eta txikitan berdearekiko sentimendua aldean eramateak lagundu naute, aldapa goranzkotan bultza eginaz eta aldapa beheretan tope eginaz. Horiexek ziren lagundu egiten nindutenak kobazulo barnetan alde egitera edota milaka gautan zeru zabalean lo egitera. Horiexek ere egin dute nigan mendi mutil ohizkoagoa, futbol zelaietakoa baino.

Gogoan daukat mutikotan, aspertzen ginen bakoitzean nola igotzen ginen Mikel, Unai, Javier, Iker eta besteak, etxe gaineko mendira. Ezezagunerako abenturak bultzaturik eta kontutan izanda gure herriko futbol zelaia zela aldapan 45º baino gehiagoko okerdura zuena, gure San Fermin bereziak korritzera igotzen ginen mendira, batere nekerik gabe.

Betizua.
Betizua.

Sekulako trebezia eta arte ederrarekin toreatzen genituen orduan, bigantxak deitzen genituen animalia haiek. Behi txiki hark, tamainak engainaturik, gure eskalada munduko lehen pausuetan lagundu gintuen, horma sakon eta garaietan abiatu aurretik, ehunka haritz eta artetara igotzera behartu baikintuen.

Nire lagunek eta nik neuk, arima galtzen genuen harizti eta artaditan, korrika sekulan aldapa goran egin gabe, jakin baikenekien aldapan, aldapan gora, erraztasun handiagoaz harrapatuko gintuela.

Lokatzetan animaliaren aztarna freskoak bilatuz ibiltzen ginen, nahiz eta jakin bagenekien, haren adarrek altueran irabazten gintuztela. Ez zitzaigun zaila egiten harekin topatzea, nahiz eta behiaren izena - Izu- beldur hitzetik datorren, gure mendiak itxiturekin egoten baitziren.

Haiekin topo egitean, gogoan daukat izutu egiten zirela baina gure aldrebeskeriek eta korrika egiteko gogoak buelta ematera behartzen zituzten denbora gutxira. Horixe bera espero genuen guk.

Argazkia

Edozein animalia basatik bezala, aurpegiratu egiten gintuztenean ematen ziguten beldurra soilik. Txikiak ziren. Legez metro eta erdiko altura dute gurutzeraino arrek eta emeak txikiagoak izaten ziren Kolore gorrizkakoak genituen lehen ikusian, nahiz eta mutur, begi eta hankapean kolore argiago edo marroi argikoak izan ohi ziren..

Azkar hasten zitzaizkien adarrak eta zahartzen zihoazen heinean, espiral itxura hartzen zuten. Gaur egun mendian ikustera ohituak gauden beste behi arrazekin konparatuz gero, ez gintuen txunditzen, Behi Txiki bezala ere ezagutzen genuen animalia honek duen arintasuna, 340-350 kilo inguru baitabiltza emeak eta ehun bat gehiagoko aldean arrak.

Denboraren perspektibatik, beste behin ere eskerrak eman behar dizkiet bertoko gure animalien arraza maitaleei, baserritarrei, Dima, Leizaran, Jaizkibel, Arno zein Nafarroa eta Lapurdiko gune batzuetan Betizu arraza hau zaindu eta gure gozotasunerako iraunarazten diharduten,pertsonei.

Oraindik ere, zorionez, nire haurtzaroko bigantxa haren ondorengoak ikusi nahi izanez gero, urriko bigarren asteburuan Markina izan ohi den Euskal Herriko Arrazen Erakusketara jo dezakegu.

Lotutako artikuluak

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/10/15-22