Gipuzkoako
Batzar Nagusiak tradizioaren modernotasuna
botoarekin eta hitzarekin
Egilea: María Rosa Ayerbe
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 495
ISBN: 84-609-1763-0
Ezaugarriak: Gipuzkoar hiritarrek behar adina ezagutzen
ez duten erakunde bati justizia egiten lagundu nahi duen liburu hau aurkeztea
da gaurko ekitaldiaren helburua; izan ere , irakurleak egiaztatzeko egokiera
izango duenez, Gipuzkoako gizarte eta Lurralde egituratzean funtsezko oinarri
izan den eta izango den erakundea dugu Batzar Nagusiak.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek 25 urte bete dituzte 1979an Arrasaten berreskuratu
zirenetik, 1876ko Foru kentzeak ireki zuen historia etenaldi luzearen ondoren.
Autonomiaren araudiaren inguruan gipuzkoarrek, arabarrek eta bizkaitarrek
azaldu genuen borondateak hauxe eragin baitzuen : Foru jatorriko ordezkaritza
duten mendeetako erakundeekin batera, Eusko Legebiltzarra eratzea, guztion
autogobernuaren adierazpide gisa. Ez dago zalantzarik aipatutakoak garrantzi
handiko erakundeak direla Euskadiko autogobernua eratzean. Ez bakarrik iragana
eta orainaldia, tradizioa eta modernotasuna, historia legezkotasuna eta borondate
demokratikoa lotzen dituztelako; baita ere, ondo erabiliz gero, oso onurakor
izan daitezkeen tresna direlako XXI. Mendeko euskal gizartearentzat.
Beharrezkoa ez bada ere, nabarmendu nahi nuke Batzar Nagusiak Gipuzkoar lurralde
osoaren ordezkaritza organo direla eta presentzia garrantzitsu eta erabakigarria
dutela bertan Gipuzkoako alkate eta zinegotziek.
Horrela bada, udalez haraindiko erakunde bihurtu dira eta betekizun erabakigarria
dute Gipuzkoa hiri handiko entitate gisa taxutzerakoan , eta horretara Lurralde
Historikoko herritarren ongizatea egoera ezin hobean jarriko dute Euskadi
eta Europa osoa. Gipuzkoarrak zuzenean hautatutako erakundea denez, gainera,
berezitasun hau ematen die: ordezkatzen dituzten herritarren behar eta helburuak
adierazten dituzte, izan ere, Lurralde historikoko pentsamolde polítiko
ezberdinen bilgune dira, eta beraz, eztabaida, azterketa, politika konfrontazio
eta adostazunen bilgune badira ere. Horregaitik oraingo egoera historikoan,
Batzar Nagusiek Gipuzkoako osagai elkartzaile, atal eragile eta indar berritzaile
bilakatu behar dute.
Leire Ereño, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaria
Vademécum
Egilea: Arantzazu Amezaga Iribarren
Argitaletxea: Ttarttalo
Orrialde kopurua: 599
ISBN: 84-8091-930-2
Ezaugarriak: Arantzazu Amezaga nos invita a viajar
al siglo de la Ilustración a través de una novela en forma de
diálogo entre Donata de Altzuza y el padre Joaquín de Lizarraga.
Ambos, ya ancianos, rememoran su juventud en el marco de los trascendentes
acontecimientos históricos del siglo XVIII, tanto en el ámbito
vasco como universal: la creación de la Real Compañía
de Caracas, de la Sociedad de los Caballeritos de Azkoitia, la expulsión
de los jesuitas y el impulso que las revoluciones americana y francesa imprimen
a la sociedad de su época. Los personajes viven al compás frenético
de los tiempos revolucionarios, de los sucesos trepidantes y de las innovaciones
tecnológicas, pero aferrados a las costumbres de Euskal Herria, sobre
todo a sus Fueros que antes que los postulados revolucionarios marcaron la
clara línea de los Derechos Humanos. Es un viaje intenso hacia el siglo
de la Ilustración de la mano de Donata de Altzuza y de Joaquín
de Lizarraga, que cautiva al lector de principio a fin.
Violencia
doméstica en Euskadi
malos tratos a la mujer (Análisis y definición
del proceso de ruptura con una relación de maltrato)
Egilea: Mónica Ibáñez González
Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza
Orrialde kopurua: 442
ISBN: 84-457-2128-3
Ezaugarriak: En este trabajo se parte de la premisa
fundamental de que las mujeres maltratadas atraviesan un largo y difícil
proceso antes de tomar la decisión de romper definitivamente con su
relación de pareja. Aún teniendo muy presente que ninguna mujer
quiere ser maltratada, la realidad nos muestra que algunas de estas mujeres
son capaces de romper con la relación de maltrato, mientras que otras,
sin embargo, se muestran a menudo incapaces de romper con el agresor, manteniendo,
e incluso a veces ocultando, esa relación de maltrato durante años.
Odolaren
mintzoa
Egilea: Fernanddo Aire, Xalbador
Argitaratzaileak: Auspoa, Gipuzkoako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 306
ISBN: 84-7907-460-4
Ezaugarriak: Odolaren mintzoa liburua gaillur bat
dugu bai bertsolaritzan eta bai euskal olerkian ere. Hori adierazi nahi zuen
Xalbador bertsolarietan olerkariena eta olerkarietan bertsolariena zela esan
zuenak.
Liburu hori 1976-ko azaroaren 7-an aurkeztu zan jende aurrean, Urepelen bertan,
egileari omenaldi bat egin zitzaiola. Baiña liburua euskal zeruan izar
berri bat bezela azaltzen zen une berean, beraren egillea itzali egin zen.
Berak bertso batean esana gertatu zen, beraz:
egun artean eman derautzut ahal nezaken guzia,
orai bertzerik ezin dut eta eskaintzen dautzut bizia.
Liburu horrek bigarren argitalpena 1989 urtean izan zuen; eta gaurko hau,
2004-an, hirugarrena. Euskal liburu gutxirekin gertatu da holakorik. Apaletan
gorde ez ezik, euskaldunen eskuetan oso erabilia izan dela esan nahi du, handik
bihotzetaraino sarturik. Horixe zen berak bere liburuari opa ziona:
Harmairu zokoetan es gorde nehola,
zikint beldurrez edo nik dakita nola;
etzaio zikinduko dakarren eskola,
kez beltzaturik ere ez izan axola,
sukaldeko solasen guardian dagola.
Xalbador
Aurreko Aleetan |