Iñaki Linazasoro, idazle, hizlari eta argazkilaria, Zumarragan jaio zen 1931ko abenduaren 19an

Iturria: Auñamendi

Tolosan bizi izan zen 1961etik. Liburu mordoa argitaratu du eta baita artikulu asko, batez ere, «Unidad», «La Voz de España» y «El Diario Vasco» egunkarietan. Gai anitzetako hizlari bezala munduan zehar ibili da. Argazkilari bezala, sari nabarmenak lortu ditu eta bere argazkiek liburu asko ilustratu dituzte. Tolosako alkatea izan zen 1978-1983 urteak bitartean. Bidaiari amorratua eta gida ezin hobea. Gizon polifazetikoa. 2004ko apirilaren 26an zendu zen.

Enrique Zubiri, nafar idazle eta pintorea, Iruñean zendu zen 1943ko abenduaren 20an

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Argazkia
Manezaundik egindako kartela, 1919ko Sanferminetarako.
Luzaiden jaioa eta «Manezaundi» ezizenez ezaguna. Donibane Garazin egin zituen lehen ikasketak, eta gero Parisa joan zen margolaritza ikastera. Margolan asko egin zuen, eta haietako batzuk Nafarroako Aldundian daude. Paristik Euskal Herriratu eta Iruñean hartu zuen bizilekua. Euskaraz eta erdaraz idatzi zuen Eskualduna eta La Voz de Navarra agerkarietan. Denetarik idatzi zuen, artikuluak, biografia laburrak, ipuinak, etab. 1958an, Aingeru Irigaraik Manezaundiren hogeita bederatzi artikulu bildu eta Prosistas Navarros contemporáneos en lengua vasca XX. mendeko Nafarroako euskal idazlariak izenburupean argitaratu zituen. 1990ean, Rosa Miren Pagolak haren Artikulu bilduma argitaratu zuen.

El 23 de diciembre de 1230 muere Berenguela, hija de Sancho el Sabio de Navarra

Fuente: Enciclopedia Auñamedi

También Berengaria. Reina de Inglaterra entre 1191-1199, esposa de Ricardo Corazón de León, hija de Sancho VI el Sabio y hermana del futuro Sancho VII el Fuerte y de Blanca. De ella se decía en la época que era "prudente doncella, gentil mujer, valerosa y bella". Su matrimonio con el rey inglés, celebrado el día 12 de mayo de 1191, entrañaba una turbulenta trama de intereses políticos. El 8 de abril de 1199 quedaba viuda Berenguela por muerte de Ricardo. Berenguela murió en Le Mans (Anjou). Una de las calles de Le Mans lleva su nombre, así como un museo sito en la misma dedicado a etnografía regional, en especial cerámica de Ligron.

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Argia aldizkaria
Bilatu Euskonewsen
2004/12/17-24