Sagardotarako sagar barietateen hautaketaEscuchar artículo - Artikulua entzun

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentua
Itzultzailea: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Versión original en español

Sagardogintzan erabili behar diren sagar barietateak zehazteko, kontsumitzaileek zer sagardo mota eskatzen duten jakin behar da, eta horretan sakondu.

Urriko lehen hamabostaldian heltzen diren barietateak
TXALAKA
INDARRA: Garapen handiko zuhaitza
LORAKETA: Bitartekoa
EKOIZPENA: Handia. Urtero ekoizten da
KALIBREA: 65/80 mm. (151 gramo)
ZAPOREA: Garratza/Mingotsa
MOKO
INDARRA: Garapen handiko zuhaitza
LORAKETA: Goiztiar/bitartekoa
EKOIZPENA: Ertaina. Urtero ekoizten da
KALIBREA: 55/70 mm. (78 gramo)
ZAPOREA: Garratza

Gaurko egunean sagardogintzan erabiltzen diren teknikei esker –hozte sistema, altzairu herdoilgaitz, prentsa berri, eta abar–, eta sagardoaz gehiago dakigunari esker, gaur egun lehen baino sagardo orekatuagoak lortzen dira, azidotasun finko, polifenol eta abarri dagokienez.

Dena dela, sagardoaren kalitaterako, sagarra da aldagai nagusia, zalantzarik gabe.

Urriko bigarren hamabostaldian heltzen diren barietateak
GEZA MIÑA
INDARRA: Ertaina
LORAKETA: Ertaina
EKOIZPENA: Handia. Urtero ekoizten da
KALIBREA: 70/85 mm. (161 gramo)
ZAPOREA: Mingotsa
GOIKOETXEA
INDARRA: Garapen handiko zuhaitza
LORAKETA: Bitartekoa
EKOIZPENA: Handia. Bi urtean behin
KALIBREA: 70/85 mm. (137 gramo)
ZAPOREA: Garratza/Mingotsa
URTEBI HAUNDIA
INDARRA: Garapen handiko zuhaitza
LORAKETA: Goiztiarra/ Bitartekoa
EKOIZPENA: Handia. Urtero ekoizten da
KALIBREA: 75/90 mm. (208 gramo)
ZAPOREA: Garratza
MOZOLOA
INDARRA: Ertaina
LORAKETA: Bitartekoa
EKOIZPENA: Bi urtean behin. Azkar ekoizten da
KALIBREA: 75/90 mm
ZAPOREA: Mingotsa
UGARTE
INDARRA: Ertaina
LORAKETA: Ertaina/Berantiarra
EKOIZPENA: Ertaina/Bi urtean behin
KALIBREA: 70/85 mm (103 gramo)
ZAPOREA: Mingotsa

Ekoiztu beharreko barietateak hautatzeko garaian, tartean diren bi sektoreen interesak hartzen dira kontuan: ekoizlearenak eta sagardogilearenak. Horretarako, lehenbizi hautaketa agronomikoa aztertu behar da, eta hurrena hautaketa enologikoa.

Hautaketa agronomikoa:

Honelako sagar barietateak komeni dira:

. Emankorrak

. Ematen laster hasten direnak

. Ahal dela urtero ematen dutenak

. Sagardoa egiteko garaian helduko direnak

. Heldu arte arbolan egongo direnak, lurrera erori gabe

. Izurriteek eta gaitzek jotzen zailak direnak

. Berandu loratzen direnak, izotzak harrapatu gabe

. Aldi berean loratzen direnak, polinizazioa ondo gertatzeko.

Azaroko lehen hamabostaldian heltzen diren barietateak
URTEBI TXIKIA
INDARRA: Garapen eskaseko zuhaitza
LORAKETA: Berantiarra
EKOIZPENA: Handia/Bi urtean behin
KALIBREA: 60/80 mm. (120 gramo)
ZAPOREA: Garratza/Mingotsa
URDIN
INDARRA: Garapen handiko zuhaitza
LORAKETA: Berantiarra
EKOIZPENA: Handia. Bi urtean behin
KALIBREA: 55/70 mm. (98 gramo)
ZAPOREA: Garratza/Mingotsa

Hautaketa enologikoa:

Honelako sagar barietateak komeni dira:

. Azukreak dituztenak (glukosa, fruktosa, sakarosa), muztioaren dentsitatea 1045-1050 gr/l dela, 5,5–6 gradu alkoholeko sagardoak lortzeko.

. Azidoak dituztenak; hala nola, azido malikoa eta abar. Muztioaren guztizko azidotasunean 100 milibaliokideren mailako zifretara iritsi behar litzateke.

. Konposatu fenolikoak dituztenak (polifenolak, taninoak). Muztioaren tanino edukiak (polifenolak) 2 gr/l inguruko zifretara iritsi behar luke.

Abenduko lehen hamabostaldian heltzen diren barietateak
ERREZILA
INDARRA: Garapen handiko zuhaitza
LORAKETA: Berantiarra
EKOIZPENA: Ertaina
KALIBREA: 60/75 mm. (112 gramo)
ZAPOREA: Garratza/Mingotsa

 

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/12/242005/01/05