Rataplan
Danbor hotsa Donostian (1836-1936)

Egilea: Félix Maraña
Argitaletxea: Alberdania

Ezaugarriak: Donostia, urtero-urtero, urtarrilaren 20ko hogeita lau orduak etenik gabeko danborrada batean murgiltzen den hiria da. Taldean bilatu beharra dago Raimundo Sarriegiren musikak indarra eta kohesioa ematen dion festa honen izaera. Izan ere, hasiera-hasieran, herri elkarte batzuen egiteko partikularra izan zen, baina historiaren joanarekin, danborrada, onarpen handiagoa izateaz gainera, talde emankizun baten erreferentzia bihurtu da, donostiar guztiak inspiratzen, hunkitzen eta liluratzen dituena.

Danborradak, bere izatean, arimari dei egiten dio, eta arimak taldearen sentitzeko moduaren muina eta barneko perfumea laburbiltzen ditu. Urteko egun bakar batean kontzentratzen da osorik jai eta emozioen memoria guztia, doinu herrikoien erreferentzietan, danborradetan gaur parte hartzen duten milaka eta milaka herritarren instrumentazioan.
Liburu hau donostiarren memoria sentimentalaren ikur maiteenetako baten interpretatzeko saioa da, baina era berean da bere tragedia guztiak festa kutsagarri bihurtzen asmatu zuen hiri bati egindako kantua ere.

Grandmontagne
El escritor vascoespañol que se inició en la Pampa a fines del siglo XIX

Egilea: Pedro Ares
Argitaletxea: Mainz
Orrialde kopurua: 295
ISBN: 987-21250-0-7

Ezaugarriak: De fuerte raigambre vasca, Francisco Grandmontagne nació en tierra castellana en 1866.

A los 21 años emigró a la Argentina, en la época en que ésta era gobernada por la Generación del 80, una élite de hombres cuyas ideas liberales produjeron un espectacular progreso económico, que atrajo un aluvión de inmigrantes.

Durante breves años el joven Grandmontagne trabajó en los incipientes pueblos surgidos tras la recuperación por el general Roca del enorme territorio ocupado entonces por el indio.

De regreso a Buenos Aires, presencia la fiebre de especulación y corrupción financiera que se desató durante la presidencia de Juárez Celman. Toda esa experiencia la reflejará él en Teodoro Foronda y La Maldonada, dos novelas de evidente contenido autobiográfico.

Sintió siempre gran amor por Argentina, aún después de su regreso a su querida San Sebastián. De igual manera exaltó en repetidas ocasiones las virtudes de la raza eúskara y de la enorme influencia que tuvo en el desarrollo económico de la Argentina.

Formó parte de la trascendente Generación del 98 - Unamuno, Valle-Inclán, Azorín, Maeztu, Machado, etc. -. Además de novelista y gran periodista sobresalió como uno de los m?s recordados ensayistas de la literatura española. Murió en 1936.

Le temps des gudaris
Chronique d’une guerre en Euskadi (1936 – 1937)

Egilea: Txomin Laxalt
Argitaletxea: Iru errege
ISBN: 2- 9523124- 0- 0

Ezaugarriak: Le 18 Juillet 1936! En se rebellant contre les autorités légitimes de la République espagnole, le général Franco donne le départ de “sa croisade”, un mouvement insurrectionnel qui ne tarde pas à se transfor mer en guerre civile et fit en trois ans 1 million de morts, 500 000 exilés, 80 000 fusillés et 300 000 prisonniers.

En Pays Basque, la lutte est encore plus fratricide, s’il est possible, puisque les “requetés” carlistes navarrais prennent fait et cause pour Franco tandis que le Parti Nationaliste Basque se range résolument du côté de la République. Les gudaris, soldats basques du premier gouvernement d'Euskadi (octobre 1936) sauront résister avec vaillance à l'armée insurgée.

L’auteur a choisi le genre romanesque pour nous restituer le climat de haine et de violence des tous premiers jours de la guerre. Actes de bravoure et d’héroïsme. Scènes tragiques et dramatiques en tous cas. Le récit se termine par l’évocation du bombardement de Guernica par la Légion Condor, qui le 26 avril 1937, fit l’indignation du monde civilisé.

Herritarra

Egilea: Thomas Hobbes
Argitaletxea: UPV-EHU
Orrialde kopurua: 216
ISBN: 84-8373-657-8

Ezaugarriak: Nola bakerako askoz hobea den liskarrak gertatu baino lehen aurreikustea eta ez gertatu ondoren konpondu behar izatea, eta nola gizonok nirea eta zurearen, zuzena eta bidegabekoaren, baliagarria eta alferrikakoaren, ona eta txarraren, zintzoa eta gaiztoaren inguruan egiten ditugun eztabaida guztiak nork bere iritziaren arabera hartzen ditugun, garbi dago botere goren berari dagokiola guztientzako balioko duten arau edo neurri komunak aurkeztu eta publikoki jakinaraztea, horien arabera, denek jakin ahal dezaten zeri deitu berea eta besteena, zuzena eta bidegabekoa, zintzoa eta gaiztoa, ona eta txarra; hitz gutxitan, zer egin behar den eta zer saihetsi bizitza komunean. Eta arau horiei lege zibil edo Estatuaren lege deitzen zaie.

EUSKOBOOKS
 Aurreko Aleetan
Caja Laboral - Euskadiko Kutxa
Bilatu Euskonewsen
2005/01/21-28