Euskareren Kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako
Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza Argitalpen Zerbitzu
Nagusia
Orrialde kopurua: 49
ISBN: 84-457-2145-3
Ezaugarriak: Euskararen Aholku Batzordea hizkuntza-normalkuntzan
diharduten erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertzeko,
bideratzeko eta koordinatzeko harreman-organoa da. Egitekoen artean ditu,
besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-normalkuntzari buruzko
gaiak aztertzea eta ikertzea eta euskararen erabilerari buruzko xedapenak
ondo ezartzeko behar diren neurriak proposatzea Eusko Jaurlaritzari eta dagokien
erakundeei.
Kulturgintzaren eta komunikabideen jarraipenerako Batzorde-atalak 2003ko martxoaren
27an izandako bileran, batzorde-atal horrek langai izan ditzakeen hainbat
gai identifikatu zituen eta, besteak beste, Euskararen kalitatea deiturikoa
jo zuen lehentasunez jorratu beharrekotzat.
Halaber, erabaki zuen, gaiaren inguruko mapa orokorra egitea, esparruak eta
atalak finkatzeari begira. Honekin batera, hainbat kide proposatuta, Joserra
Garzia jaunari, Kike Amonarriz jaunari eta Andoni Ega?a jaunari eskatu zitzaien
horren gaineko dokumentua idaztea. Batzorde-atalean finkatu zen prozeduraren
arabera, oinarrizko txostena mahai gainean jarri, eztabaidatu eta osatu egin
zen.
Euskararen kalitatea, Zertaz ari garen, Zergatik eta Zertarako izeneko argitalpena
beraz, kulturgintzaren eta komunikabideen jarraipenerako Batzorde-atalak 2003.urtean
eginadako azterketaren eta hausnarketaren emaitza da.
Hona hemen, ba da, Euskararen Aholku Batzordeak euskararen kalitatearen inguruan
euskal hiritar guztiei, eta bereziki, eragile publiko zein pribatuei zuzentzen
dizkien aholku-proposamenak, lagungarri izango zaizkielakoan.
Poetikak eta arte ekinbideak euskal trantsizio politikoan.Disidentziak oro
Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 211
ISBN: 84-7907-464-7
Ezaugarriak: Disidentziak oro Hauxe da Koldo Mitxelena
Kulturuneko Ganbaran ikusgai dagoen erakusketaren izenburua. “Poetikak eta
arte ekinbideak euskal trantsizio politikoan (1972-1982)” du azpititulutzat
eta Fernando Golvanok komisariatu du.Bertan erakutsiko dira Euskadiko trantsizio
politikoaren lehen hamarkadan (1972-1982) sortu ziren kulturarekin eta artearekin
zerikusia zuten mugimendu zenbait.
Erakusketa honen ondorioz egindako liburua
ere argitaratu da jada eta salgai dago; bertan idatzi dutenen artean, F.Golvano,
M.A.Elkoroberezibar, A.Bermejo, E.Antxustegi, J.C.Eguillor etab. Urtarrilaren
8a bitartean.
Ahalegina
Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 230
ISBN: 84-7907-462-0
Ezaugarriak: Gizadiaren historia azter liteke borondatea eta gaitasuna oinarritzat hartuta, alegia, ahaleginari esker lortzen den
borondatea, eta norbera aldatzeko nahiz nork bere burua gainditzeko gaitasuna oinarri direla. Ahaleginak gizakiari
ahalbidetzen dio emanda jaso duenaz haratago joaten, lorpen berriak eskuratzeko eta jomuga berrietara abiatzeko.
Gizadiaren historia, kontatu izan den bezalaxe, ahalegin ikaragarri baten historia da: hasteko, ingurura egokitu beharra,
espeziearen bilakaera bera, politika eta gizarte antolamenduak lortzea, teknikako aurrerapenak, idealak asmatu eta garatzea,
erlijiozko balioak eta helburuak, eta abar; eta gero, arteen historia bera, eta haien bilakaera.
Ahaleginaren ideiak, beraz, aldaera asko ditu: pertsonalak, sozialak, kulturalak, ekonomikoak, ideologikoak,
erlijiosoak, eta baita artistikoak ere.
Gai horri aurre egiteko garaian, duela gutxiko hainbat artista kritikaren eta ironiaren artean dabil,
baina ez dute falta batzuetan ikuskera arrunt ezkor bat, lotura eduki lezakeena, modu gaurkotuan, vanitas barrokoarekin
eta bizitzaren hutsalkeria zentzuarekin. Lehian oinarritutako gizarte batean, eta lehiak berarekin dakarren ahaleginaren
areagotzean oinarritutako gizarte batean, kapitalismo berantiarrak berezkoa baitu lehia hori, hor, bada,
gizartean goraipatutako balioei egindako kritika eta ironia horiek ez dute inor epel uzten, agerian jartzen baitute
zenbaterainoko krudelkerian murgilduta gauden. Irudi luke badela gure ahaleginak zertan erabili hausnartzeko eskari bat.
Boletín Arkeolan nº11
Egileak: Varios
Argitaletxea: Arkeolan, Gipuzkoako Foru Aldudia,
Kutxa gizarte-ekintza
Orrialde kopurua: 184
Ezaugarriak: A partir del nº 11, el Boletín Arkeolan
pasará de una periodicidad semestral a anual y de 40 a 200 páginas; tendrá
dos secciones: la primera mantendrá el tono general de las informaciones,
mientras que la segunda, de mayor protagonismo, se centrará en los diversos
proyectos de investigación que estructuran la actividad del centro y determinan
sus redes de colaboración.
En este número, podremos encontrar los siguientes contenidos: Entrevista a
Ricardo Izquierdo; La fabricación de garum: un ejemplo de etnoarqueología
por Jaime Rodríguez Salís; Excavaciones en el Solar Zuhaizti, antiguo monasterio
de San Francisco, Donostia-San Sebastián por Lorea Amundaray Gangoiti; Testimonios
romanos en Donostia-San Sebastián por M? Mercedes Urteaga Artigas; Excavación
arqueológica, Panpinot 12-14, Hondarribia por Pía Alkain Sorondo; Los fosos
inundados de época medieval en Gipuzkoa por M? Mercedes Urteaga Artigas; El
campo de trabajo de Patrimonio Arqueológico Industrial de “Etxola Erreka”
(Hernani) por M? José Noain Maura; El fuerte de San Marcial (Irun) por Pía
Alkain Sorondo; La difusión educativa, ¿una realidad o una utopía? por Ana
Galdós Monfort; III Festival Internacional de Cine Arqueológico del Bidasoa
por Susana Prado Álvarez; Congreso Mar Exterior “El occidente atlántico en
época romana”; Estudio de la cerámica procedente del puerto romano de Irun:
avance de las investigaciones por M? Mercedes Urteaga Artigas y Lorea Amundaray
Gangoiti; Un ejemplo de aplicación del método de lectura de paramentos: el
caserío Unanue Zahar (Donostia) por Rosa San Miguel; Dendrocronología del
roble en Gipuzkoa. Análisis climático a partir de las series de crecimiento
por Josué Susperregi Lasalde y Susana Prado Álvarez.
![]() | Aurreko Aleetan |