Manex Erdozaintzi-Etxart 1984 urteko apirilaren 29an zendu zen Frantziako Tolosan
Iturria: Elkar, Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
![Manex Erdozaintzi-Etxart](argazkiak/efem01.jpg) |
Manex Erdozaintzi-Etxart. |
Manex Erdozaintzi-Etxart Nafarroa Behereko Ibarlan jaio zen 1934ean eta Okzitaniako
Tolosan itxi zituen begiak 1984ean. Idazle izateaz gain eragilea izan zen
hainbat eta hainbat arlotan. Frantziskotar sartu zen txikitan eta Frantzian
barrena egin zituen ikasketak; Brive, Bezier, Pabe eta Parisen. Alta, etxetik
urrun deskubritu zuen aberria eta Euskal Herrira itzuli zituen begiak. Euskarari
laguntzeko talde eta ekintza ezberdinen bultzatzaile izan zen, arlo kulturalean
zein soziopolitikoan. “Egan”, “Eusko Gogoa”, “Gure
Herria”, “Yakin”, “Elgar”, “Gazte”,
“Herria” eta “Olerti” aldizkarietan eman zituen argitara
bere olerkiak eta hitz-lauz eginiko lanak. Eleberri labur bat ere idatzi zuen.
1915 urteko maiatzaren 1ean Jose Manuel Etxeita hil zen Mundakan
Iturria: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
|
![Jose Manuel Etxeita](argazkiak/efem02.jpg) |
Jose Manuel Etxeita. |
Jose Manuel Etxeita idazle eta nabigatzailea Mundakan jaio zen 1842an eta
bere jaioterrian zendu zen 1915eko maiatzaren 1ean. Itsas armadan zebilela,
erantzukizun handiko karguak hartu zituen bere gain; besteak beste, Filipinetako
administrazio-kontseilari, Merkataritza Ganbarako lehendakari eta Manilako
alkate izan zen. Mundakara itzuli eta tizas astronomia, musika eta euskara
lantzeari gogotsu ekin zion. “Mari-Jesus ta Iru artzañak”
ipuina (1908); “Josecho” (1909); “Itzulpena” (1914);
“Urikoa” (1914); “Komedia eta itsasoa” (1912); eta
“Au, ori ta bestia” (1914) olerkiak idatzi zituen. Euskal aldizkarietako
kolaboratzaile izan zen. Astarloa, Kanpion, Azkue, Arana Goiri eta beste hainbat
euskaltzaleren ikerketa linguistikoak ezagutzen zituen; batasun ortografikorik
ezaren arazoa sahiesteko sistema eklektiko bat erabili zuen, oro har herriko
bizkaiera erabili bazuen ere.
El bertsolari Mixel Aire Etxebarren nació en Urepel el 5 de mayo de 1944
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
![Mixel Aire Etxebarren](argazkiak/efem03.jpg) |
Mixel Aire Etxebarren. |
Mixel Aire Etxebarren, Xalbador II, nació en Urepel
el 5 de mayo de 1944. Hijo del mítico bertsolari Xalbador, también
se dedicó al pastoreo. Vencedor del “Artxanberri Saria”
de Zaldibia en 1977, en el año 1980 ganó el “Premio Paulo
Yantzi”, por aquel entonces campeonato oficioso de Navarra. En los años
1985 y 1988, ya como campeonato oficial en Nafarroako Bertsolari Txapelketa,
volvió a vestir la txapela de ganador. Entre 1980 y 1991 no faltó
a ninguna de las finales de este campeonato que anualmente se han celebrado.
En 1986, 1989 y 1993 participó en el Campeonato Nacional.