1923 urteko maiatzaren 13an Jean Gratien Haritschelhar Duhalde jaio zen Baigorrin
Iturria: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa / Euskal Idazleen Elkarteak (EIE)
|
 |
Jean Gratien Haritschelhar Duhalde. |
Euskal idazle eta hizkuntzalari baxenabartarra Baigorrin jaio zen 1923ko
maiatzaren 13an. Tolosako Unibertsitatean eta Sorbonan ikasi eta Bordeleko Unibertsitatean
gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakaslea izan da. Baigorriko alkate
eta Baionako Euskal Museoko zuzendaria izateaz gain, Eusko Jaurlaritzako Euskararen
Aholku-Batzordeko kontseilari izendatu zuten 1982an. Etxahun olerkariari buruzko
tesiarekin doktoratu zen. Hitzaldi anitz prestatu eta euskal aldizkari anitzetan
parte hartu du, batik bat
Herrian. Euskaltzain osoa da 1962az geroztik;
urte askoan euskaltzainburuorde izan ondoren, 1988an euskaltzainburu hautatu
zuten. EIZIEko ohorezko kidea da 1996az geroztik.
Argitalpenak:
1963: Martin Larralde Bordachuri, le poète galérien Gure
Herria-ren separata
1969: Le poète souletin Pierre Topet-Etchahun (1786-1862). Contribution
á l'étude de la poésie populaire basque du XIXeme siécle
Societé des Amis du Musée Basque
1970: L'oeuvre poétique de Pierre Topet-Etchahun Ellacuria
1983: Etre basque Privat
1989: Hommage au Musée Basque Societé des Amis du Musée
Basque
1995: Ponttokeriak Elkar
1921eko maiatzaren 15ean Federiko Krutwig Sagredo jaio zen Getxon
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
 |
|
Federiko Krutwig. |
Federiko Krutwig Sagredo idazle eta politikaria Getxon jaio zen 1921 urteko
maiatzaren 15ean. Jatorriz veneziarra bazen ere, aita alemaniarra zuen eta
ama bizkaitarra. Euskaldun berria izanik, 1941 urtean R.M. Azkue ezagutu zuen
eta haren laguntzaile gisa aritu zen lanean. 1943an euskaltzain oso egin zuten,
Euskaltzaindia nahiko itzalita zegoen garaian, eta Azkuerekin batera suspertu
zuen. Garai hartan
Mikeldi pintore taldea eta
Julio de Urquijo
Ikerketarako Institutua sortu zituen. Euskara batzearen aldeko pertsona
eraginkorrenetakoa izan da. Horretarako Lapurdiko literatura tradizioa oinarritzat
hartu zuelarik (Leizarraga, Axular, Etxeberri, Haraneder...), hizkuntza landuenetako
maileguak onartuz, eta ahozko tradizioak baztertuta. 1952an, Luis Villasante
Euskaltzaindian sartu behar zen egunean, hitzaldi bat eskaini zuen Bizkaiko
Aldundian, elizak euskararekiko zuen jarrera salatuz. Orduko aginpide frankistak
haren hitzaldia separatistatzat jo eta atzerrira joatera behartu zuen. Donibane
Lohizunen Lezo de Urreztieta eta Parisen Jon Mirande ezagutu zituen. 1961ean,
Miarritzera itzulita, bere idazlanik ezagunena prestatzen hasi zen:
Vasconia
(1963). Liburu hark eragin handia izan zuen belaunaldi gazte antifrankistarengan,
EAJaren burubideak zalantzan jartzen zituztenen artean. EGI mugimenduko kide
ohiekin borroka armatuari buruz teoriak lantzen hasi zen. Frantziatik kanporatu
zuten 1964an eta Brusselera joan zen. Han ETAko kideekin harremanetan jarri
eta txosten pare bat idatzi zituen erakunde horrek Lapurdiko Getarian egin
behar zuen V. Biltzarrerako (1966-1967). ETArengandik bereizten hasi zen pixkanaka,
harik eta 1975ean erabat hautsi zuen arte. Krutwigen artikuluak
Egan,
Gernika, Euskera, Euzko Gogoa, Branka, RIEV eta
Deia agerkarietan
aurki daitezke, besteak beste.
Vasconia liburuaren arrakastaren ondoren
saio liburu asko eman ditu argitara:
La cuestión vasca (1965);
Vasconia y la nueva Europa (1976);
Garaldea (1978), euskaldunen
jatorriari buruz, guantxe herriarekin lotuta;
La nueva Vasconia (1979);
Mikelditarrak (1979); eta
Computer Shock Vasconia (1984),
XX. mende hondarrean Euskal Herriak daukan erronka informatikoari buruzkoa.
Eleberriak eta kontakizun laburrak ere idatzi izan ditu:
Ekhaitza
(1980);
Igibarziaren iphuiak (1981);
Jakintza-baitha, Erroten
Burgiko mystêrioa, Harbelnoren amazônak, Mystagintza zaharra (1982,
Belatzen baratza sailekoak);
Otsoaren bidea (1983),
Ortziren
zaldiak (1983),
Garaziko oihanaren thauma, Sua ez da hiltzen.
El 17 de mayo de 1823 murió Juan Bautista Aguirre
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
|
 |
Juan Bautista Aguirre. |
El escritor Juan Bautista Aguirre nació en Asteasu
en 1723 y murió en la misma villa el día 17 de mayo del año
1823. Fue párroco de su lugar natal durante toda su vida después
de que le ordenaran sacerdote. También ocupó el cargo de diputado
general del arciprestazgo mayor de Gipuzkoa. Es autor de dos obras que le
acreditan como un maestro de la lengua. “Confesioco eta Comunioco Sacramentuen
gañean Eracusaldiak”, editada en Tolosa en 1803, en la imprenta
de Francisco de la lama tuvo un gran éxito y conoció varias
ediciones.