Araban zehar Compostelara. Erromesaldiko beste bide bat
Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 127
ISBN: 84-7821-589-1
Ezaugarriak: Santiago Bideen maitaleek ezagutzen
dute gidaliburu hau, bere garaian, zalantzarik gabe, filosofo ibiltari berrien
talde berezi honetako kide sutsu bilakatzen lagundu ziena.
Oraingo berrargitalpenean, merezitako omenaldi bikoitza biltzen da: egileari
eta hartaz baliatzen diren lehengo etea oraingo erromesei. Hauek inork baino
hobeto estimatuko dute Abellaren lanaren baliozkotasuna, eta haren izena gure
Arabako lurraldea zeharkatzen duten Santiagoko Bideetatik banandu ezina izango
da.
Liburu bat betiere oso emaitza pertsonala baldin bada, norbaitek bere bizitzaren
ibilbidean uzten duen arrastoa edo auraren zati bat bezala, orain aurkezten
dugun hau bereziki esanguratsua da alde horretatik.
Egileak, Alfonso Mª Abellak, bere legatua, bere aztarna izango balitz
bezala utzi digu, irauteko asmoz.
Orain dela hilabete batzuk bakarrik hil baino lehen, lehenengo aldiz 1992an
argitara eman zen gidaliburu bikain hau pertsonalki berrikusi eta eguneratu
nahi izan zuen. Bertan denak dauka haren aztarna: marrazkiak, testua eta mapak
ere berak eginak dira. Federico Verástegui Cobián.
El instinto de platea en la sociedad del espectáculo
Egilea: Alfredo Correia Soeiro
Argitaletxea: Hiru
Orrialde kopurua: 228
ISBN: 84-95786-35-4
Ezaugarriak: Ante tanto horror deshumanizante que
los grandes desafíos de la sociedad actual y la convivencia entre diferentes
nos hace experimentar, como si no existiese un ápice de esperanza en
la propia condición humana, este texto interfiere directa y positivamente
en nuestro estado de ánimo, afirmando que cada uno de nosotros y de
nosotras, tenemos biológicamente instaurado el “instinto”
humano del cuidado de la prole. Si en el origen de la humanidad radica “el
cuidado de la especie”, potenciar incondicionalmente este precioso “instinto”
es la real tarea pendiente, cuyas consecuencias no serían otras que
la tan deseada estabilidad del psiquismo humano. Necesitamos urgentemente
ganar la batalla a la autodestrucción.
Bioaniztasuna eta araknidoak. Ornogabeak eta garapen jasangarriaren euskal inguramen estrategia
Biodiversidad y arácnidos. Los invertebrados y la estrategia ambiental vasca de desarrollo sostebible
Egilea: Alberto de Castro
Argitaletxea: Aranzadi
Orrialde kopurua: 172
ISSN: 1698-3807
Ezaugarriak: Munibe aldizkariaren gehiagarri honetan,
Biodibertsitatearen eta Araknidoen Jardunaldiko hizlarien ekarpenak eta eztabaida-txandak
jaso dira: Ornogabeak eta Garapen Iraunkorrerako Euskal Ingurugiro-Estrategia.
Tamalez, Jardunaldian aurkeztutako txosten guzti-guztiak ezin izan dira bildu,
egile batzuek hala erabakita. Jardunaldia Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatu
zuen, Haritzalde Elkarte Naturista eta Araknologia Talde Iberiarrak lankide
izan zituztelarik.
Diccionario biográfico de los Diputados Generales, Consultores y Secretarios de Gobierno de Álava
Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 547
ISBN: 84-7821-585-9
Ezaugarriak: Iragan mendearen azkeneko hamarkadetan,
berriz ere indartu egin da historia moldatu zuten pertsonei buruzko azterketa.
“Diccionario biográfico de los Diputados Generales, Consultores
y Secretarios de Gobierno de Álava (1800-1876)” izeneko lanak
ia mende batean zehar gure lurralde historikoaren bilakaera gidatu zuten eliteen
inguruan dagoen hutsune hori betetzen du. Aldi hori ia-ia monarkia absolututik
Estatu liberalerako iragaitzarekin bat dator, hau da Antzinako Erregimenetik
Erregimen Berrirako aldaketarekin, zeina Farntziako Iraultzarekin hasi zen
eta gure herrian XIX. Mendean zehar garatu zen. Asalduraz beteriko urratsa,
hainbat gerrarekin, tentsio político oso gogorrekin eta, euskal probintzien
kasuan, foruen penari buruzko gatazkarekin, haiek deuseztatu arte.
Mikel Urquijok zuzendutako lan zabal honen bidez, sakoneak ezagutuko ditugu
gure probintzian boterea eduki zuten arabarrak, beren familia jatorriak –askotan
elkarrekin lotuak-, beren printzipio ideologikoak, beren ekintza konkretuak,
lorpenak eta porrotak. Azken batean, haien biografien bitartez, beste era
batean irakurriko dugu ia mende bateko Arabaren historia.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |