Elixabete GOROSPE, MENDIKOI
Itzultzailea: Koro GARMENDIA IARTZA
Versión original en español
Eusko Jaurlaritzak Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunerako Legea onartu du, sexu bien arteko berdintasun eraginkorra lortzeko bidean aurrera egiteko asmoz. Lege honen helburu nagusia, gizarte berdinzalea sortzea da, non gizaki guztiek askatasuna izango duten beren gaitasun pertsonalak garatzeko eta erabakiak sexu bakoitzari finkaturiko zeregin tradizionalek inposaturiko mugarik gabe hartzeko. Funtsean, gizon-emakume guztien jarrera, asmo eta beharrak modu berberean aintzatetsi, baloratu eta sustatzera jo nahi da.
Legeak, besteak beste, honako arlo hauetan eragiten du:
– Prestakuntza - Kualifikazioa
– Lana – Enplegua
Ezagutzaren gizartean oinarritzen den lan munduan, non gero eta integratuago dagoen emakumea, ezagutzak eta lanbideak azkar batean zaharkituta gelditzeko arriskua dago gaur egun, eta, era berean, funtsezkoa da nork bere enplegua sortzea. Horregatik du horrenbesteko garrantzia Prestakuntza-Lana binomioak, edo, gauza bera denak, Kualifikazioa-Enpleguak.
Landa Eremuko Emakumeak, enpleguaren munduan sartu ahal izateko, lan esparruan behin eta berriro ematen ari diren aldaketetara egokitzeko, eta gaur egungo eskaerei erantzuteko, etengabe aritu behar du ikasten, aukerak identifikatzen eta autonomiaz jokatzen. Horretarako, emakumeek -eta emakume nekazariek bereziki-, beren burua ez ezik, inguruan daukaten errealitatea ere ezagutu beharra daukate, beren ahalmen zein mugak ezagutu eta baloratu, eta inguru ekonomiko eta sozialaren munduan sartu eta garatzeko eskakizun, ezaugarri eta perspektibak aztertu. Enplegu bat eskuratzeko, gaitasun pertsonal eta sozial zabalak behar dira, eta hain zuzen ere horiek eskaintzea dute xede enplegurako prestatzeko politikek.
Prestakuntzarako politikak ez dira euren kabuz enplegua sortzeko gauza, baina lagungarri dira oso landa eremuko emakumeei zuzendutako babesa ikuspegi integratzailetik kudeatzeko, eta agente pasibo izatetik -lan eskaintza batera hurbilduko dituen kanpo ekintza baten menpe egotetik- aktibo izatera igaro daitezen -aukerak aurkitu eta sortzera, alegia-.
Landa eremuko emakumeei zuzendutako prestakuntzak, honako helburu hauek dauzka:
MENDIKOI S.A., Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpe dagoen enpresa publikoa da, eta bere helburua Landa Eremuetarako Prestakuntza, Sustapen eta Garapen Integralerako ekintzak antolatu eta garatzea da, lehen sektoreak eta landa eremuak dauzkaten beharrei erantzuteko. Jarduera hau aurrera eramateko, hiru nekazaritza eskola dauzka MENDIKOI S.A.k, lurralde historiko bakoitzean bana: MENDIKOI-Arkaute (Araba), MENDIKOI-Derio (Bizkaia), MENDIKOI-Fraisoro (Gipuzkoa).
MENDIKOI S.A.ko Prestakuntzaren arloan, honako hauek bereiz ditzakegu:
1. HASIERAKO PRESTAKUNTZA: Nekazaritza arloko Prestakuntza Zikloetan dago oinarrituta, eta 2.000 orduko iraupena du bakoitzak:
2. PRESTAKUNTZA TRINKOA: sektorearentzat oso interes handiko gaiei buruzko iraupen luzeko ikastaroak (Nekazalturismoa, Artzaintza, Nekazaritza, Baratzezaintza, Mahastizaintza, etab.).
3. ETENGABEKO PRESTAKUNTZA: lehen sektorearen eta landa eremuko biztanleen behar eta eskaerei erantzuten dieten ikastaroak. Gai hauek lantzen dira zehazki:
Hona hemen emakumeek MENDIKOIko Prestakuntzaren arloan duten partaidetzari buruzko datuak:
PARTE-HARTZAILEEN
KOLEKTIBOA |
EMAKUMEEN
KOLEKTIBOA |
||
KOPURUA |
EHUNEKOA |
||
HASIERAKO PRESTAKUNTZA | 238 |
74 |
31 |
PRESTAKUNTZA TRINKOA | 148 |
57 |
38 |
ETENGABEKO PRESTAKUNTZA | 5.205 |
1.978 |
38 |
Datuen bilakaera positiboa da, garbi erakusten baitigu emakumeen parte-hartzeak urtetik urtera gora egiten duela prestakuntzaren hiru ataletan; hau da, Hasierako prestakuntzan, Prestakuntza trinkoan eta Etengabeko prestakuntzan. Beraz, emakumea lehen sektorean txertatzen ari dela ikus daiteke, eta gero eta emakume nekazari gehiagok parte hartzen duela prestakuntzara zuzendutako ekintzetan.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |