Sektore espezifikoetako marketina
Egilea: María Soledad Aguirre García
(koord.)
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 514
ISBN: 84-8373-681-0
Ezaugarriak: Merkatuek dituzten berezitasunetara
egokitzea garrantzi handiko kontua da garai honetan; hori dela eta, enpresa
-eta ekonomia-jardueraren hainbat sektorek dituzten berezitasunak ikusiko
ditugu lan honetan, beti ere Marketina oinarri harturik, estrategiak aztertuz
eta estrategien ikuspegiaz baliatuz.
Hamalau ataletan, anitz sektore aztertu dira, gaurko eta etorkizuneko garapen
ekonomikoan garrantzi handikoak guztiak: zerbitzuak, industria-produktuak,
turismoa, osasun-zerbitzuak, gizarte-zerbitzuak, politika, banaketa komertziala,
eta abar.
Hamar irakasleren lana biltzen du liburuak: Merkartuen Ikerketa eta Merkaturatze
alorrekoak dira guztiak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat ikastegitan
irakasten dute; Sektore Espezifikoetako Marketina deritzan gaia, hain zuzen.
Gai hori Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritza lizentziatura-ikasketetan irakasten
da. Lan hau, irakasleen lagungarri izateaz gain, profesionalentzat ere behar-beharrezko
baliabidea da, marketinaren oinarri soiletik haratago doan testu bat eskaintzen
baitie.
Urtetan aritu dira egileak liburuaren ataletan garatzen diren gaiak lantzen
eta ikertzen, eta adibide ugari erakusten dituzte, gure inguruko kasu benetakoak
oinarritzat hartuta.
Benito Lertxundi
El Bardo de Orio
Egilea: Álvaro Feito
Argitaletxea: La Voz del Folk Ediciones
Orrialde kopurua: 246
ISBN: 84-609-3139-0
Ezaugarriak: El prestigioso periodista y crítico
musical Alvaro Feito ha escrito la biografía de Benito Lertxundi, que
llega a las librerias bajo el titulo Benito Lertxundi: El bardo de Orio. Se
trata de un extenso recorrido tanto por su obra como por los diferentes avatares
de la vida del artista.
Tal y como se destaca en el libro, Benito Lertxundi es todo un emblema dentro
de la cultura vasca, comprometido siempre con sus ideales y con una forma
de vida y de entender la música.
Utzi haurrei jokatzen
Entrenamendu osoa eta komunikazio positiboa
Egileak: Gotzon Toral Madariaga, Angel Vicente Tapia,
Irene García Ureta
Argitaratzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 126 Euskaraz eta 126 Gaztelaniaz
ISBN: 84-7752-390-8
Ezaugarriak: Duten guztia ematen dute haurrek etorkizun
lehiakorragorako prestatuak izan daitezen: ez dago denborarik galtzeko!
Ahalik eta sasoirik hoberenean egoteko obsesio horrek kolpe batez zapuzten
ditu jolasa eta ondo pasatzea. Eta emaitzak badaezpadakoak dira: probetxuzko
pertsona helduak izateko prestatzen ari gara edo haien haurtzaroa suntsitzen
ari gara? Liburu honen izenburutik abiatuta, liburua idatzi dutenek bere egiten
dute Let the children play elkartearen kezka: jolas egiteko eta haurrak
izateko eskubiderik oinarrizkoena ukatzen ari zaie.
Psikologia dinamikoaren funts psikoanalitikoak
Egileak: Faustino Azazeta Zubiaurre, Luis Mª
Iturbide Lukin
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 477
ISBN: 84-8373-706-X
Ezaugarriak: Liburu honek unibertsitatearen eskaera
bati erantzuten dio, alegia, apunte-formatutik liburu-formatura pasatzeko
eskaerari.
Unibertsitaterako testu-liburu izan nahi du, Psikoanalisiarekin zerikusia
duten hainbat unibertsitate-irakasgai ikasten ari diren ikasleentzat baliagarri
izateko asmoak zuzentzen baitu. Baina ez da hori bakarrik, bada besterik.
Dinamikoa izan nahi du, ikasleen iruzkinek eraginda, ikasturtetik
ikasturtera hobetua izateko asmoarekin jaiotzen baita. Adierazgarria izan
nahi du, psikologo izan nahi duten ikasle euskaldunei zuzentzen baitzaie.
Ekonomikoa izan nahi du, diru kostuei eta kostu horiek dakarten energia-kontsumoa
egoki bideratzeari begira egina baitago.
Horretarako guztirako, batetik ikuspegi diakroniko-historikoa, eta bestetik
ikuspegi sinkroniko-sistematikoa erabiliz, liburua bost zatitan banatua azaltzen
da. Banantze horren asmo nagusia Psikoanalisiari buruzko ikuspegi orokor batez
jabetzea da.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |