El 9 de julio de 1956 nació el arquitecto Iñaki Ábalos Vázquez

Fuente: Enciclopedia Auñamendi

El arquitecto Iñaki Ábalos Vázquez nació el 9 de julio del año 1956 . Licenciado en 1978 y doctor en el 91 por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de Madrid. Entre los años 1984 y 1988 fue profesor de Construcción de la misma escuela. En el año 1985 fundó, junto a Juan Herreros Guerra el estudio “Ábalos Herreros”. Profesor Titular del Departamento de Proyectos Arquitectónicos de la E.T.S.A.M (1992), Buell Book Fellow y Visiting Teacher de la Universidad e Columbia, Nueva York (1995), Professeur Invité en la E.P.F. de Arquitectura de Lausana (1998). Desde el 2002 es catedrático de Arquitectura del Paisaje del Departamento de Proyectos Arquitectónicos de la E.T.S.A.M. Visiting profesor en Princeton University de Nueva Jersey (2004).

2004ko uztailaren 12an Agustin Zubikarai Bedialauneta zendu zen Galdakaon

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Agustin Zubikarai
Agustin Zubikarai.
1914 urtean Ondarrun jaio zen euskal idazlea 2004ko uztailaren 12an hil zen Galdakaon. Euskal aldizkarietako kolaboratzailea, “Euskerazaintza” elkarteko zuzendaria (1987-91) eta “Euskerazaintza” aldizkariko zuzendaria izan zen sortu zenetik (1987). Gerran sorturiko “Eguna” egunkariko erredaktorea izan zen. Poesia landu zuen (Urbasatik kantuz, 1967; Naparroako bideetan, 1968) antzerkia (Aberriagaz bizi; Itsas lapurrak eta Artea´ko itsua eta beste lan, 1987), ipuingintza eta kronika ere bai (Bizkaiko bidetan, 1984), baina nobelan nabarmendu zen batez ere (Piñuetako madalenak, 1965; Antón Guzurretxe, 1979; Laiñoak Mundakan, 1980; Bizitzako Urratsak, 1981). Euskaltzain urgazlea izan zen eta 1993an euskaltzain ohorezkoa egin zuten.

1969ko Uztailaren 10ean Rikardo Arregi hil zen, auto istripuz, Mendaron

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Rikardo Arregi  
Rikardo Arregi.
Euskal Kazetaria eta kultur eragilea (Andoain, 1942). Apaiz ikasketak utzi ondoren, Ekonomia ikasketak egin zituen Bilbon. Garai beretsuan ekin zion kazetaritzari eta “Jakin” aldizkarian eman zituen argitara bere lehen artikuluak, inoiz utziko ez zituen politika eta filosofia gaiak ukituz. “Zeruko Argia” aldizkarian nazio arteko sailaren ardura hartu zuen. Bere garaiko Europako mugimendu politiko eta filosofiko nagusiak sakon ezagutzen zituen, eta “Politika estrukturak europear alkartasunean” izenburuko lana argitaratu zuen Jakin-en “Europa” izeneko ale berezian (1965). Euskal errealitateari tinko eutsi zion, zentsura garai latz hartan eskain zitezkeen azterketa sozio-ideologiko argienetakoak eskainiz. 1964. urtean euskaltzain urgazle izendatua, 1966ko urtarrilean Euskaltzaindiari alfabetatze saila antola zezan proposatu zion, euskaldun helduak bere hizkuntzan ezinbesteko duen prestakuntzaz hornitzeko asmoz. Euskaltzaindiak onartu eta hauxe izan zen aurrerantzean gorpuztu zen helduen alfabetatze eta euskalduntzeko mugimenduaren hasiera. Proposatu ez ezik, zuzenean hartu zuen parte Rikardo Arregik antolatze lanetan. Euskara batuaren bultzatzailea, «Lur» argitaletxearen sortzailea ere izan zen. Nekerik ezagutu ez zuen gaztea, zoritxarreko auto istripu batek eten zuen Rikardo Arregiren bizitza 27 urteak bete aitzin, Euskaltzaindiak Bilbon egin behar zuen bilera batera zihoala. Idazle argia, zehatza eta zorrotza, euskal prosa kazetaritzaren molde berrietan barrena abiarazi zuen. 1972. urtean, «Jakin» argitaletxeak Rikardo Arregiren artikulu bilduma bat argitaratu zuen Herriaren lekuko izenburuko liburuan. Bukatu gabeko lan bat utzi zuen, Politikaren atarian (1969).

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Argia aldizkaria
Bilatu Euskonewsen
2005/07/08-15