1748 urteko irailaren 17an Joakin Lizarraga jaio zen

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Joakin Lizarragaren etxea. Elkano (Nafarroa) 1969.
Joakin Lizarragaren etxea. Elkano (Nafarroa) 1969.
Joakin Lizarraga idazle nafarra 1748ko irailaren 17an jaio zen Elkanon. Jesusen Lagundian burutu zituen ikasketak: Iruñean eta Villagarcía de Camposen (Valladolid). 1767. urtean Jesuiten aurkako esetsaldia gertatu zenean, Lagundia utzi, apaiz egin, eta bere jaioterriko erretore izan zen hirurogei bat urtez, hil zen arte. Lizarragaren idazlanak bera bizi zela ez ziren argitara eman. Garrantzi handia du, Lizarraga jaio eta bizi izan zen lekuetan gaur egun euskara galdua delako. Zenbait obra XIX. Mendean argitaratu ziren: Urteco igande guztietaraco Plactikcack edo Itzaldiak (1846, gipuzkerara egokitua), Jesus. Copla guisa batzuc molde gutitacoac, celebratus Jesus Jaunaren amoreac eta favoreac (1868) eta Jesus-Cristoren evangelio sandua Juanac dacarran guisara (1868). Azken biak L.L. Bonaparte printzeak argitaratu zituen Londresen. Azken hamarkadetan Lizarragaren obra gehienak idatzi ziren bezala argitaratu dira. Euskaltzaindiaren babespean: Doctrina Christianoarén Cathechima (1979); Koplak (1983); Ongui iltzen laguntzeco itzagaiac (1984); Urteko igande guzietarako prediku laburrak (1990), Juan Apecechearen eta Frantzisko Ondarraren eskutik. 1978 urtean Juan Apecechea Perurenak Joaquin de Lizarraga, Un escritor navarro en euskara izeneko ikerketa liburua argitaratu zuen.

Migel Olasagarre, Damos Intza 1986 urteko irailaren 22an zendu zen Iruñean, 100 urte zituela

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Miguel Olasagarre  
Miguel Olasagarre.
(Fr. Dámaso de Inza, erlijio izenez; “Kalparregi”, “Araiz’tar D.”, “Ar’tar D.” deitua). Nafar idazlea (Intza, Araitz, 1886 - Iruñea, 1986). Kaputxinoa. Iruñean, Zangozan eta Tuteran egin zituen ikasketak. 1913an Irugarren Prantziskotarra izeneko aldizkaria sortu eta haren zuzendari izan zen. 1919an Zeruko Argia aldizkaria sortu zen, eta bera izan zen lehenengo zuzendaria. Gerra Zibilarekin batera, 1936an, Txilera joan zen, eta Santiago eta Constitucion hirietan egin zituen 32 urte apaizgaien irakasle eta nagusi, harik eta 1968an Euskal Herrira itzuli zen arte. Aipatutako bi aldizkarietan eta, gainera, Euskal Esnalea-n, Euskera-n, RIEVen, Príncipe de Viana-n, Karmel-en eta Agur-en argitaratu ziren Olasagarreren idazlanak. Bestalde, erlijio gaia zuten hiru liburu idatzi zituen: Jabier’tar Frantzisko Santuaren bederatziurrena (1922); Kristau Ikasbidearen I’go ta II-garren zatien azalpena (1924); eta Naparrorako Kristau Ikasbidea (1927). Obra nagusia 1974an eman zuen argitara: Naparroa-ko euskal-esaera zarrak, Nafarroako herrietan barrena, misioetan hizlari zihoalarik, herriarengandik jasotzen zituen esamolde berezien bilduma. Euskaltzain osoa izan zen 1921. urtetik aurrera.

Carmelo Basterra Ortiz de Montoya nació en Vitoria-Gasteiz, el 25 de septiembre de 1925

Fuente: Enciclopedia Auñamendi

El 25 de septiembre de 1925 nació en Gasteiz el pintor y acuarelista Carmelo Basterra Ortiz de Montoya. Su padre, Mariano Basterra, le instruyó en los rudimentos básicos del oficio pictórico. Era delineante de profesión, así trabajó en el Ayuntamiento de su ciudad. En noviembre de 1971 ingresó en el claustro de profesores de la Escuela de Artes y Oficios para impartir clases de copia de yeso y pintura. Abandonó la docencia en el año 1988.

Irrumpió en la escena artística local en 1943, al exponer con su progenitor en la sal GYS. Al año siguiente, en agosto de 1944, participó en la II Exposición de Pintura y Artistas Alaveses.

En 1950 expuso individualmente en Galerías Mendoza de la calle Dato gasteiztarra, y en octubre de 1955 en el Salón de Arte, donde reafirmó su interés por la técnica de la acuarela y la temática del paisaje. Preferentemente, motivos urbanos.

Ajeno durante toda su vida a las agrupaciones y colectivos de artistas, realizó una obra en solitario, rechazando compromisos sociales. A partir de la década de los sesenta empezó a presentar sus acuarelas en los certámenes madrileños, en los que obtuvo las mayores satisfacciones personales.

Fue el encargado de estrenar la galería Artelarre de Vitoria en julio de 1976, y frecuentó las exposiciones colectivas de verano hasta el cierre definitivo del local en 1995.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Argia aldizkaria
Bilatu Euskonewsen
2005/09/16-23