|
2005.09.19
Donostia Saria, izar handiei gorazarrea
Aurpegi
ezagun bezain zorrotza, karismatikoa, izan da azken egunotan Donostian,
kazetari, bisitari, zinemazale eta kuriosoen mira, Willem Dafoe aktorearena.
Duela 50 urte Appletonen (Wisconsin) jaiotako gizon honek Donostia Saria
jaso zuen igandean. Komunikabideei omenaldi honetarako bere burua gazteegitzat
jotzen zuela adierazi zien, baina, hala ere, poztasun handiz jaso zuen
golardoa, Donostian gustura sentitzen dela aipatuz, benetako zinemazaleak
dauden hiria izaki. 53. edizio honek Ben Gazzara ere omenduko du, John
Cassavetes edo Peter Bogdanovich bezalako zuzendariei lotuta dagoen
aktorea, hain zuzen ere. Biek, Gazzarak eta Dafoek, Hollywoodeko industriak
markatutako kartetatik kanpo dauden arrisku handiagoko pelikulatan parte
hartzea erabaki dute.
Donostia Saria
Zinemaldiak zinearen izar handi bati gorazarre egiten dio bere jardunbidea
goraipatzeko, 1986 urtean sortu zen Donostia Sariaren bidez. Lehendabizikoa
Gregory Peck izan zen eta ondoren: Glenn Ford (1987),
Vittorio Gassman (1988), Bette Davis (1989), Claudette
Colbert (1990), Anthony Perkins (1991), Lauren Bacall
(1992), Robert Mitchum (1993), Lana Turner (1994),
Susan Sarandon eta Catherine Deneuve (1995), Al
Pacino (1996), Michael Douglas, Jeremy Irons
eta Jeanne Moreau (1997), John Malkovich eta Anthony
Hopkins (1998), Fernando Fernán-Gómez, Vanesa
Redgrave eta Angélica Huston (1999), Michael
Caine eta Robert De Niro (2000), Julie
Andrews, Warren Beatty eta Francisco
Rabal (2001), Jessica Lange, Bob Hoskins, Dennis Hopper
eta Francis Ford Coppola (2002), Isabelle Huppert,
Sean Penn eta Robert Duvall (2003), Woody Allen,
Annette Bening eta Jeff Bridges
(2004).
|