Cerrar

2005.09.23

Zinema urteak, maskor egunak

Duela 20 edizio, 1985 urteko Zinemaldiak lortu zuen, estreinekoz, lehiazkoa eta ez espezializatua izatea, FIAPF (International Federation of Film Producers Associations) erakundeko A maila. 1953an ospatu zen “Primera Semana Internacional de Cine” delakoa Donostian eta, garaiko egoera zela medio, espainiar ekoizpenak izan ziren aurkeztu ziren bakarrak.

Urteak aurrera joan ahala, Zinemaldi Donostiarreko sona eta kalitatea hobekuntza ibilbidea nabaria izan da, zalantzarik gabe. Eta, denboraren poderioz, bilakaera historikoaren eta kezka kulturaren karira, ekimen paraleloak eta sari zein esker onak ugaldu dira.

Eta sarietaz ezin hitz egin Maskorra aipatu gabe. Aurtengo 53 edizio honetara heldu bitartean, Zinemaldiak herrialde ezberdinetako askotariko ekoizpenei eman die “film onenari” urrezko golardo preziatua: Radoslaw Piwowarski poloniarraren “Yesterday” (1985); Manuel Gutiérrez Aragonek zuzendutako “La mitad del cielo” (1986); Michel Khleifiren “Noce en Galilée” (1987); Andrew Grieve britaniarraren “On the black hill” (1988); Andrei Konchalovski-ren “Homer and Eddie” eta Jorge Sanjinés-en “La nación clandestina” (1989); Montxo Armendarizen “Las cartas de Alou” (1990); Juanma Bajo Ulloak zuzendutako “Alas de mariposa” (1991); Adolfo Aristarain argentinarraren “Un lugar en el mundo” (1992); Arturo Ripstein mexikarraren “Principio y fin” eta Iraneko Dariush Mehrjui-ren “Sara” (1993); Imanol Uriberen “Días Contados” (1994); Mort Ransen-en “Margaret´s Museum” (1995); Imanol Uriberen “Bwana” eta Gillies Mackinnon-en “Trojan Eddie” (1996); Claude Chabrol-en “Rien ne va lus” (1997); Alejandro Agrestiren “El viento se llevó lo que” (1998); François Dupeyronen “C´est quoi la vie” (1999); Arturo Ripsteinek zuzendutako “La perdición de los hombres” (2000); Txileko Orlando Lübbert-en “Taxi para tres” (2001); Fernando León de Aranoak zuzendutako “Los lunes al sol” (2002); Dito Tsintsadze alemaniarraren “Schussangst” (2003); Bhaman Ghobadi-ren Turtles can fly (2004).

 

  Ben Gazzara, Donostia Saria
  Ben Gazzara, Donostia Saria.
  Leonor Watling, Nathalie Poza, Eman Xor Oña, Javier Cámara, “Malas Temporadas”
  Leonor Watling, Nathalie Poza, Eman Xor Oña, Javier Cámara, “Malas Temporadas”.
  Isabelle Carré eta Anne Fontaine “Entre ses mains”
  Isabelle Carré eta Anne Fontaine, “Entre ses mains”. Argazkiak: Andres Espinoza
   
 
<< Aurrekoa