Gilen Epherre 1911 urteko urriaren 19an jaio zen Altzürün eta 1974eko urriaren 17an zendu zen Baionan
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
![Gillen Epherre](argazkiak/efem01.jpg) |
Gillen Epherre. |
Zuberoako idazle Gillen Epherre Baionan egin zituen teologia ikasketak, eta
bertako apezpikuaren idazkaria izan zen 1937-1949 bitartean. Euskaltzain oso
izendatu zuten 1957.urtean. Obra nagusiak:
Katechima (zubereraz, 1941),
Eucologio (otoitz liburua, 1947),
Botzez eta bihotzez (kanta
zuberotarrak, 1949) eta
Haurren lehen catichima (1955). Gure Herria
aldizkariko zuzendaria izan zen, eta bertan
Luis Ligueix,
Koblakaria
biografia lana eman zuen argitara, 1968 urtean.
1770 urteko urriaren 18an Agustin Kardaberaz hil zen Bolonian (Italia)
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
![Agustin Kardaberaz](argazkiak/efem02.jpg) |
|
Agustin Kardaberaz . |
Agustin Kardaberaz gipuzkoar idazlea 1703an jaio zen Hernanin eta 1770an itxi
zituen begiak Italiako Bolonian. Iruñean eta Valladoliden filosofia eta
lege ikasketak egin ondoren, Jesusen Lagundiaan sartu zen 1721ean. 26 urte zituela
apaiz egin zen. Bilboko Jesusen Lagundiaren eskolako gramatikako irakasle izendatu
zuten, eta garai hartan hasi zen hizlari gisa ospe handikoa izaten. 1736an Loiolan
jarri zen bizitzen eta bertatik Gipuzkoako eta Bizkaiko herrietara abiatzen
zen predikari. Kardaberazen santu fama Euskal Herri guztira zabaldu zen. 1767.
urtean Karlos III.ak jesuitak Espainiatik bota zituenean Italiara jo zuen beste
jesuitekin batera eta han hil zen 67 urte zituela. Idazle gisa, Manuel Larramendiren
eskolakoen artean sartua izan zen Kardaberaz. Aita Asteteren
Catecismo
obraren itzulpena eman zuen argitara 1760an. Handik hamalau urtera (hil ondoren)
Aita Jeronimo Dutariren
Vida Christiana (1710), bitartean itzulia,
argitaratu zen
Cristauaren Vicitza edo orretarako Vide erreza bere amabi
Pausoaquin izenburupean. Loiolako Inaziori buruzko hiru obra plazaratu
zituen 1761ean:
Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean Afectoac bere
Egemplo, ta Doctrinaquin: edo Egercicioen IIen partea, Aita San Ignacioren Egercicioen
III garren Partea eta
Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean,
orien lau asteetako Meditacio laburrac, edo Egercicioen laugarren partea. Urte
buruan euskarari buruzko lehen obra eman zuen argitara:
Eusqueraren Berri
Onac, eta ondo escribitceco, ondo iracurtceco, ta ondo itzeguiteco Erreglac.
Azken obra hori bederatzi ataletan banatua da eta euskara goraipatzeaz gainera
erlijiorako zein hizkuntza egokia den azaltzen zuen. 1762an eman zuen argitara
Ondo iltcen icasteco ta ondo iltcen laguntceco egercicioak: era bidez eriai
ondo itzeguiteco modua: azquenic gure Necazariac ondo bici ta ondo iltceco bidea,
bearren diren Doctrina ta Egemploetan. Egercicioen irugarren partea obra. Hurrengo
urtean
Jesus, Maria ta Joseren decociñoco Libruchoric atararico devociño
Batzuc obra plazaratu zuen bizkaieraz. Loiolatik irten aurretik
Justuen
Ispillu Arguia (1764) eta
Senar emazte santuak (1766) obrak eman
zituen argitara. Kardaberaz hil ondoren (1770) bere obra asko berrargitaratu
zituzten eta argitara gabeak plazaratu:
Mezaco Sacrificio ta Comunio Sagraduaren
Gañeco doctrina (1782),
Escu liburua, ceinetan arquitcen dira
cristau onaren eguneroco egercicioak (1826),
Amorezco eta dolorezco
Jesu-Christo-ren pausuac (1858),
Ama Veneragarri josefa sacramentu
guciz santuaren ceritzanaren Vicitza eta vertuteac (1882) eta
Azpeitico
erri chitez noblearen gloria paregabeac edo Aita San Ignacioren bicitza laburra
(1901).
Ángel de Abárzuza nació el 16 de octubre de 1881
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
Ángel de Abárzuza, articulista y religioso
capuchino, nació en la localidad Navarra de Abárzuza el 16 de
octubre de 1881. Finalizó los estudios eclesiásticos en Pamplona
en el año 1908. Publicó artículos en La Avalancha
(Pamplona), El Adalid Seráfico (Sevilla) y Verdad y Caridad
(Pamplona).