Azaroaren 7an Fernando Aire “Xalbador” bertsolaria hil zen Urepelen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa, Auñamendi eta Bidegileak
|
 |
Xalbador. (Argazkia: Bidegileak) |
Xalbador bertsolaria Urepelen (Behe Nafarroa) jaio zen 1920. urtean.
Artzaina zen bere jaioterrian eta ezizena bere baserriaren izenetik zetorkion,
Xalbadorenea. Bere omenaldiaren egunean hil zen Urepelen bihotzekoak
jota 1976ko azaroaren 7an. Oso bertsolari ezaguna izan da Euskal Herri guztian.
“Mattin” bertsolariarekin batera ia aparta ezinezko bertsolari bikotea
osatuz, eta Hego Euskal Herriko beste zenbait bertsolarirekin batera, Ipar eta
Hego Euskal Herriko plaza askotan izan zen, era horretara Ipar Euskal Herriko
bertsolaritza sendotu eta alde guztietan ezagutzera emanez. Berak eginak dira
Ezin bertzean, eta
Odolaren mintzoa obrak.
Claudio Delgado zientzialaria, Donostian jaio zen 1843ko azaroaren 8an
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Auñamendi
|
 |
Claudio Delgado. |
Habanan egin zituen medikuntza ikasketak. Habanako Casa Quinta de San Antonio
erietxeko sendagilea eta zuzendaria izan zen 1875-1876 bitarteko urteetan. Sociedad
de Socorros Mutuos elkartea sortu zuen 1878 urtean, Sociedad Antropológica
delako Elkarteko liburuzain eta artxibozain egin zuten urtebete geroago eta
Sociedad de Estudios Clínicos delako elkarteko idazkaria eta sortzailea
izan zen. Finlay doktorearekin batera, sukar horiaren eramailea den eltxoa aurkitu
zuen 1888. urtean. Delgado izan zen Kuban odol transfusioa egin zuen lehena.
El 9 noviembre se cumple el 75 aniversario del nacimiento de Ignacio Ellacuría S.J.
Fuente: Tomás Fernández Hernando
 |
|
Ignacio Ellacuría. |
Un 9 de noviembre de 1930 nació en Portugalete (Bizkaia) Ignacio Ellacuría
Beascoechea. Recibió la educación primaria en el mismo Portugalete,
pero su bachillerato lo realizó en Tudela, Navarra, en el Colegio de
los Jesuitas. A la edad de 16 años, ingresó en Loyola en el
Noviciado de la Compañía de Jesús. Dos años más
tarde se ofreció como voluntario para ir a El Salvador, al noviciado
de Santa Tecla.
En 1961 fue ordenado sacerdote en Bilbao. Completó la formación
jesuítica en Dublín y su profesión solemne se produjo
el 2 de febrero de 1965 en Portugalete. En 1967 regresó a San Salvador
para incorporarse a la Universidad Centroamericana José Simeón
Cañas (UCA), de la cual fue nombrado Rector en 1979.
El 16 de noviembre de 1989 el Ejército Nacional
entró en la Universidad, asesinándole junto a todas las personas
que estaban en la comunidad aquella noche: 5 compañeros jesuitas y
dos mujeres.