Poema argitaragabeak
Bitoriano Gandiaga
Argitaratzaileak: Elkar, Labayru, Arantzazu
Orrialde kopurua: 175 inguru liburu bakoitzak
Prestatzaileak: Sebastián García Trujillo, Iñaki
Sarriugarte, Paulo Agirrebaltzategi, Patxi Ezkiaga
ISBN: 84-9783-307-4
Ezaugarriak: Bitoriano Gandiaga hil zenean, ehunka
paper, ohar, apunte eta koaderno utzi zituen, eskuz edo makinaz, orraztu samar
edo gordinean, denak ere argitaragabeak. Paper haiek denak aztertzen, sailkatzen
eta txukuntzen ibili da aditu batzorde bat, material guztia digitalizatuz
(Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz) ikerlarien esku jartzeko. Horrez gain,
baina, poemetako batzuk hautatu eta publiko zabalari eskaintzeko modukoak
zirela pentsatzen zen, eta orain iritsi da hori plazaratzeko unea.
Gaika sailkatuta, lau poema-bilduma aurkituko ditu irakurleak kaxa dotore
batean, denak ere Gandiagaren gaineko espezialista batek aukeratu, ordenatu
eta prologatuak. Biziminez izenekoan bizitza, denbora eta
heriotza bezalako gaiak lantzen dira, Sebastian García Trujillok atondurik.
Izadiminez deritzanean egunaren atalak, urtaroak eta naturaren
elementuak aurkituko ditugu, besteak beste, Iñaki Sarriugartek paraturik.
Euskalminez bilduman Euskal Herriak eta gure hizkuntzak sortzen
zizkioten kezkak agertzen dira, Paulo Agirrebaltzategik prestaturik, eta Jainkominez
liburukian bizikizun eta arazo erlijiosoak azaltzen dira, Patxi Ezkiagaren
ardurapean.
Gipuzkoa, Bizkaia, Álava y Navarra a través de los sellos de correos
Egilea: Juan Antonio Sáez García
Argitaletxea: Michelena
Orrialde kopurua: 345
ISBN: 84-609-5544-3
Ezaugarriak: La presente obra trata de proporcionar
información general sobre aquellos sellos y otros signos de franqueo
españoles que guardan alguna relación con los territorios históricos
de Álava, Bizkaia, Gipuzkoa y Navarra.
La vinculación con los citados territorios puede ser muy variada: la
celebración de un centenario, el recordatorio de tal o cual personaje,
un monumento, etc. Con objeto de acotar adecuadamente la temática no
se han incluido aquéllos relacionados con personajes que, aún
llevando apellidos originarios de los citados territorios, no han nacido ni
vivido en ellos.
La tierra de los pilares
Sustratos y rocas de construcción monumental en Álava. Mapas litológicos de las iglesias de diócesis de Vitoria
Egilea: Luis M. Martínez-Torres
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 147
ISBN: 84-8373-655-1
Ezaugarriak: En este trabajo se analiza el devenir
de las rocas de construcción empleadas en los monumentos de la diócesis
de Vitoria: desde un elemental monolito neolítico, pasando por la excavación
subterránea de eremitorios, la construcción de iglesias con
argamasa, hasta el uso del cemento en la Catedral Nueva.
Euskal Gramatika
Lehen urratsak VI (Mendeko perpausak 2)
Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Orrialde kopurua: 333
ISBN: 84-95438-20-8
Ezaugarriak: Sail honetako aurreko gramatiketan
perpaus bakunaren egitura, aditza, testua antolatzeko lokailuak eta perpaus
juntatuak landu ondoren, oraingo honetan mendeko perpausen azterketari lotu
zaio Euskaltzaindiko Gramatika batzordea. Menderakuntzari eskainiko dizkion
hiru liburuetatik bigarrena da EGLU VI liburuki hau. Aurrekoan eta honako
honetan aditz jokatudun perpaus mendekoak aztertuko dira, eta azkenean, aditz
jokatugabea dutenak. Zalantzarik gabe esan daiteke aztertutako perpaus mota
hauek (aditz jokatuduna duten baldintzazkoak, denborazkoak, helburuzkoak,
kausazkoak, kontzesiozkoak eta moduzkoak) orain arteko euskal gramatiketan
nekez ikus daitekeen zehaztasun eta xehetasunarekin deskribatu direla EGLU
VI liburuki honetan.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Aurreko Aleetan |