Francisco Xavier Munibe Idiaquez 1785eko urtarrilaren 13an hil zen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Xavier Munibe Idiaquez. |
(Peñafloridako kondea deitua). Gipuzkoar idazlea, kultura gizona eta
musikaria (Azkoitia, 1729 - Bergara, 1785). Felipe IV.a erregeak 1635ean sortutako
Peñaflorida etxeko zortzigarren kondea izan zen. Azkoitiko jesuitekin
egin zituen lehen ikasketak; 1742tik aurrera, Okzitaniako Tolosan zientzia
ikasketak egin zituen, betiere Frantziako entziklopediazaleen haritik. 1747an
aita hil zitzaion, eta Azkoitira itzuli zen. Hurrengo urtean, Areizagako baroiaren
alaba Maria Josefa Areizagarekin ezkondu zen. Aitarengandik jaso zituen tituluak
eta maiorazkoak: Apraiz etxekoa, Insaustitarrena eta Munibetarrena, besteak
beste. Ezkonberriak Insausti jauregian bizi izan ziren 1767. urtea arte. Peñaflorida
kondea oso ezaguna izan zen, eta kargu politikoak izan zituen, Azkoitiko alkate
izan zen, esaterako, 1747-1748. urteetan, eta berriz 1755ean eta 1765ean.
Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izan zen 1746, 1750, 1754, 1758 eta 1761. urteetan,
eta 1758an diputatu Madrilgo gorteetan. Bestalde, solasaldi batzuk antolatzen
zituen bere etxean, eta bertara biltzen ziren probintziako aitonen semeak
eta jakituria handiko gizonak, hasieran gizarteko gaiez hitz egitera, eta
geroago baita ere zientzia gaiez, literaturaz, filosofiaz eta historiaz. «Azkoitiko
zalduntxoak» izena jarri zitzaien. Igandeetan musika eta antzerki lanak
egiten zituzten. Garai hartakoak dira Muniberen musika lanak: Irten ezazu,
Adio provintziya, Aita gurea, oraindik ere Azkoitian kantatzen direnak. 1764an,
Bergaran jokatu zen eta urte berean argitaratu El borracho burlado opera komikoa
(kantuak euskaraz eta gainerakoa gazteleraz). 1762an Azkoitian argitaratu
zen Gavonsariac izeneko artzain opereta Gabon Gauerako; Luisa de la Misericordia
izeneko emakume batek sinatua da, baina, uste denez, izen hori Peñaflorida
kondearen ezizena da.
El escritor vasco Felipe Arrese Beitia muere el 16 de enero de 1841
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
|
|
Felipe Arrese y su esposa Angela Bengoa. |
Escritor vizcaíno nacido en Otxandio el 25 de mayo de 1841 y fallecido
en la misma localidad el 16 de enero de 1906. Su primera actividad es la imaginería;
estudió dibujo en Vitoria a los trece años y luego recorrió
diversas localidades del país fabricando imágenes ya sea en piedra
ya en madera para ermitas e iglesias. Es sólo a los 31 años cuando
se da a conocer como poeta. Anteriormente colaboró en la "Rev. Euskara"
y en 1873 pasa a residir en San Sebastián con motivo de la guerra carlista.
En el certamen de Elizondo de 1879 presenta su poema Ama Euskeriari azken agurrak,
"Postreros adioses a la Madre Euskera", iniciando así una larga
serie de éxitos en diversos certámenes celebrados en Bera, Elizondo,
Pamplona, Bilbao, Markina, Hondarribia, Maule, etc., donde se destaca por su
estilo fuerte, fogoso, de rico vocabulario aunque con tendencia franca a la
retórica. En 1883 publica Bizkaitar zarrak eta erromatarrak, "Los
viejos vizcaínos y los romanos", premiado en el certamen de Bilbao.
Un año después sale a la prensa el Diccionario Manual Bascongado
y Castellano y elementos de Gramática basado en la obra de Astigarraga.
A los 59 años se publica la recopilación de sus poemas bajo el
título de Ama Euskeriaren Liburu Kantaria, con interesante prólogo
de Campión (1900), y en 1908 aparece su Asti-Orduetako bertsozko lanak,
"Versos escritos en los ratos de ocio". Arrese Beitia fue un poeta
comprometido con los problemas de su época. Su estilo, claramente marcado
por un romanticismo épico tardío, adolece de todos los defectos
y de todas las virtudes del mismo y no hay duda que lo que ahora no nos conmueve
supo hacer vibrar la fibra emotiva del pueblo dolido por los acontecimientos
políticos del momento. Es a ellos a los que hay que referirse al enfocar
la obra de Arrese, obra de lucha, prosaica a veces, un tanto altisonante a la
mentalidad moderna, pero, y he aquí su mérito, hija y servidora
del período histórico que le tocó vivir. Para mayor información
y lectura de textos antológicos. Ver CUERPO B. Literatura, t. II.
Salbatore Mitxelena Lazkano gipuzkoarra 1919ko urtarrilaren 19an jaio zen Zarautzen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Salbatore Mitxelena Lazkano. |
(«Iñurritza», «Abendats»). Gipuzkoar olerkaria
(Zarautz, 1919 - Chaux-de-Fonds, Suitza, 1965). Apaiz frantziskotarra. Arantzazun,
Zarautzen eta Foruan egin zituen apaiz ikasketak. Erriberrin Filosofia ikasten
ari zela, Espainiako Gerra Zibila hasi eta soldadu ibili zen. 1943an egin zen
apaiz Arantzazun. Ondoren, Donostian egon zen hamar urtez. 1954an, berak eskatuta,
Montevideora bidali zuten. Montevideon, Asuncionen eta Kuban ibili zen misiolari,
harik eta, Castroren iraultzak aginpidea eskuratu zuenean, aldegin behar izan
zuen arte. Hego Ameriketako lurraldeetan ibili zen gero, eta, 1962an, Suitzara
bidali zuten, Espainiatik hara lan bila joandako langileen kapelau. Han hil
zen handik hiru urtera ebakuntza baten ondorioz.
Idazlanak.
Mitxelenaren idazlanak euskararekiko eta Euskal Herriarekiko samin arduraz beterik
daude. Francoren diktadura garaian, itota ikusten zuen hizkuntzaren eta hiztunen
egoera, eta horregatik eskatu zuen Ameriketara joatea. Beste aldetik fedeak
asko kezkatzen zuen, eta bi ardura horiek, Euskal Herria eta fedea, uztartzen
saiatu zen. Horren adierazpide dira
Erri bat guruzpidean, Confixus, Guruzpidea,
Euskal Samiñaren guruzpidea olerki bildumak. Lehen olerki bilduma
argitaratua
Arantzazu (1949) izan zen. Bilduma hura izan zen gerra
ondoren Euskal Herri barruan argitaratu zen lehen liburua. Liburu hartan, zentsura
arazoak zirela medio, poemaren hirugarren partea, «Bizi nai» izenekoa,
argitaratu gabe gelditu zen (gero
Euzko Gogoan argitaratu zen). Beste
olerki bilduma batzuen izenburuak dira:
Arraun ta amets (1955),
Ogei
kanta Arantzazuko, Aberriak min dit. Hitz lauz:
Ama-semeak Arantzazuko
kondairan (1951) eta
Unamuno eta Abendats (1958). 1977an, Mitxelenaren
Idazlan Guztiak argitaratzen hasi ziren (bi liburukitan), hari buruzko
azterketa lan jakingarriez lagunduta. Estiloari dagokionez, Mitxelenaren olerkigintza
bertsogintza tradizionaletik oso hurbil dago, eta olerki asko kantatzeko idatziak
izan ziren.