Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi, idazlea 1933ko martxoaren 12an hil zen Tolosan
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
![Xabier Lizardi](argazkiak/efe01.jpg) |
Xabier Lizardi. |
«Xabier Lizardi» Euskal idazlea (Zarautz, 1896 - Tolosa, 1933).
Hamar urte zituela, Tolosara aldatu zen familia eta han hasi zen berreskuratzen
erdi galdua zuen euskara. 1916an Bilboko «Euzko-Deya»n idazten hasi
zen
Zarauztar Sabin eta
Samaiko Zulo izengoitiaz izenpetuz
bere lanak. Urte bat geroago (1917) Zuzenbide ikasketak amaitu zituen Madrilen.
«Perot» fabrikako kudeatzailea (1923). Arrasaten 1927an ospatu Euskeraren
Egunean nabarmendu zen, lehen aldiz
Xabier de Lizardi izengoitia erabiliz.
Euskararen aldeko ekintzaile nekagaitz agertu zen: euskarazko egunkari baten
argitaratze asmoa landu zuen; Larramendiren ohoretan egin ziren literatur jaiak
antolatu zituen eta ekinaldi askotako lankidea izan zen (Errenteriko Euskeraren
Eguna, Segurako Ume Euskaldunaren Eguna, Bergarako Euskeraren Eguna, «Kirikiño»
Sariaren antolakuntza, etab.). «Euskaltzaleak» elkarteak, Lizardi
bazkide zuela, sakabanatuta zeuden olerkariak bildu nahirik, Euskal Poesiaren
Eguna antolatu zuen Errenterian Luis Jauregiren omenetan (1930). Bertan esku
hartu zuen Lizardik hiru poesia aurkeztuz. Hurrengo urteko ekitaldirako, Tolosan
Emeterio Arreseren ohoretan burutua,
Urte-giroak ondu zuen, «Lizardiren
obrarik garaiena» (Aitzol). 1932an
Biotz-Begietan, olerki bilduma
ospetsua, eta bi antzerki lan,
Laño ta izar eta
Bi aizpak
argitaratu zituen. Urte berean «Kirikiño» Saria irabazi zuen
Etxe barne bizia izeneko artikuluarengatik. Hil ondoren Lizardiren beste liburu
bat plazaratu zen:
Umezurtz-Olerkiak (1934). Urte berekoa da
Itz
Lauz izeneko artikulu bilduma. Geroago, 1953,
Ezkondu ezin zitekeen
mutilla antzerki lana agertu zen. Gerraurreko olerkari lirikorik behinena
izadiaren izadi edertuaren olerkaria izan zen. Lizardiren prosa haren poesia
bezain orijinala da.
Itz Lauz izeneko bilduman lehen mailako idazle,
estilo pertsonal eta moderno baten jabe ageri da.
Joani Batista Lertxundi Elizalde 1908ko martxoaren 11an jaio zen Ziburun
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
![Joani Batista Lertxundi Elizalde](argazkiak/efe02.jpg) |
Joani Batista Lertxundi Elizalde. |
Lapurdiko idazlea (Ziburu, 1908). Belokeko abatetxe beneditarreko fraidea. Siriera
eta sirierazko liturgia kantak aztertu zituen eliz ikasketak amaitu ondoren.
Euzko Yakintza, Aintzina, Othoizlari, Gure Herria eta
Editions Ezkila
aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzitsuenak. Obra nagusiak:
Kantikak
(1948),
Irakurgaiak nola kanta (1964) eta P
laidoyer pour une
liturgie bilingue basco-latine à l’usage des paroisses (1947).
Iratzeder olerkari beneditarrarekin batera
Meza nausia, Sainduen Litaniak,
Besta Berriko Meza,
Salbatore eta
Salmoak idatzi zituen.
Elise Cestac nace en Baiona el 14 de marzo de 1811
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
![Elise Cestac](argazkiak/efe03.jpg) |
|
Elise Cestac. |
Sor Marie Madeleine. Cofundadora y primera Superiora
de la «Congregation de Servantes de Marie», nacida en Baiona el
14 de marzo de 1811. Hija de Dominique y de Jeanne y hermana del P. L. E. Cestac.
Colaboró con su hermano en la fundación del «Orphelinat»
en 1836 para los niños bayoneses pobres y sin parientes. Fue nombrada
Superiora por el obispo de Bayona Mgr. Lacroix al fundarse la Congregación
el 6 de enero de 1842, día en que se recibieron los primeros votos de
las siervas. Bajo su dirección la Orden se dedicó a una entrega
total a los huérfanos y pobres en medio de luchas, sufrimientos y persecuciones
de la ley francesa. Las siervas de María, aleccionadas por el ejemplo
de Elise crearon escuelas de enseñanza, formación moral y profesional
de los huérfanos y de los acogidos al «Refuge» fundado en
1837 en una granja abandonada. Su vida es la de un alma fuera de serie, delicada
y de firmísima voluntad, entregada de lleno al trabajo, la oración
y el apostolado personal. Falleció Elise el 17 de marzo de 1849.