Ikasle etorkinentzat harrera-plana egiteko orientabideak

Egileak: Ima Ortega, Mª José Eguzkiza eta Marta Ruiz de Garibay
Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
ISBN: 84-457-2123-2

Ezaugarriak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak argitaratutako ikasle etorki-nentzako arreta-programak dioen arabera, material didaktikoak egiteko orien-tazioak eta gomendioak emango dira, hizkuntza ez-arrazista eta ez-baztertzai-lea erabiltzeko xedearekin. Esku artean daukazuen material hau horretarako da eta ikastetxetan etorkinentzako harrera-planak egiterakoan eredu eta lagun-garri izan nahi du.

Hizkuntza politika aurrera begira
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2005-2009 egitasmoa

Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
Orrialde kopurua: 70 euskara/74 gaztelania
ISBN: 84-457-2407-X

Ezaugarriak: Dokumentu honetan aurkezten dizkiguten lan-ildoek datozen urteotan hizkuntza politikan jarraitu nahi den norabide nagusia erakutsi nahi dute. Bertan esaten den bezala, erabileraren aldeko dema honetan gizarte osoaren inplikazioa beharko dugu. Horregatik, hizkuntza normalkuntzaren inguruan elkarrizketa sozial eta politiko etengabea bultzatzea proposatzen da. Elkarrizketa lasaia, irekia, kritikoa, aurreiritzirik gabea, gardena, zintzoa. Euskarak ahalik eta adostasun sozialik zabalena behar eta merezi duelako. Ondoren aurkezten diguten gogoeta hauek, beraz, elkarrizketa hori bultzatzeko abiapuntu egokia izatea nahi da.

Hizkuntzen mundua
Munduko hizkuntzei buruzko txostena

Egileak: Felix Marti, Paul Ortega, Andoni Barreña, Itziar Idiazabal, Patxi Juaristi, Carme Junyent, Belen Uranga, Estibaliz Amorrortu
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 456
ISBN: 84-8373-817-1

Ezaugarriak: Munduko Hizkuntzen Txostenaren helburua munduko egoera soziolinguistikoa aztertzea da: egungo gizateriaren ezaugarri den hizkuntz aniztasuna deskribatzea, hizkuntz uniformetasuneranzko joerak ebaluatzea, eta zenbait jarraibide edo hizkuntz plangintzarako neurri ezartzea, hizkuntz komunitate ahulenen edo arrisku handien duten komunitateen alde egiteko, eta hizkuntz plangintzan jarduten dutenek «gobernu funtzionarioek, erakundeetako aitzindariek, ikertzaileek eta komunitate kideek» neurri horiek ezarri ahal izateko.

«Azken hamarkadetan, ekologia-aniztasunaren eta kultur aniztasunaren garrantziak eta aniztasun horrek egun dituen mehatxuek aitorpen zabala izan dute. Hausnarketa horietan munduko hizkuntz aniztasuna gai nagusietakoa izan ez bada ere, galzorian dauden hizkuntzen fenomenoa larriagoa da, beharbada, espezie biologikoek eta kultur aniztasunaren beste alderdi batzuek duten arriskua baino. Txosten honek arrakastaz aurkezten du galzorian dauden hizkuntzen arazoa: zehaztasun zientifiko xehatua eta arrazoizko gizarte-kezka uztartzen ditu, edozein irakurlek erraz ulertzeko moduan.»

Bernard Comrie doktore katedraduna (Max Planck Institute for Evolutionary Anthropology) eta linguistikako irakasle ospetsua (Kaliforniako Santa Barbarako Unibertsitatea, AEB)

Diversidad cultural y educación

Egilea: Xavier Besalú Costa
Argitaletxea: Síntesis
Orrialde kopurua: 254
ISBN: 84-7738-862-8

Ezaugarriak: Este libro está pensado prioritariamente para la formación inicial de los profesionales de la educación de todos los ámbitos y etapas.

La formación de los educadores, en lo relativo a la diversidad cultural, no debe limitarse, desde luego, a lo conceptual, aunque no debe despreciarse la influencia de los conocimientos en la modificación de las creencias, de los prejuicios y de las conductas, pues todos ellos tienen una base cognitiva, ni la importancia del lenguaje en la percepción y representación de la realidad. Será necesario, además, un trabajo sistemático sobre las actitudes y los valores para hacerse consciente de los propios, para clasificarlos y operativizarlos, y es imprescindible una formación interdisciplinar sólida para poder hacer frente al desafío ideológico y político que plantea la realidad multicultural, presente implícita y explícitamente en la vida cotidiana y en el debate público.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EUSKOBOOKS
 Aurreko Aleetan
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Bilatu Euskonewsen
2006/03/17-24