Arantxa UGARTETXEA ARRIETA
Traducción al español
Tradução ao portuguese
N
![]() |
|
Gogarte Etxeko "Pedreñako Kristo". |
Dena dela, egun hartan, ditxosozko gogoeta jardunaldiak, esperimentatzeko desio tankerako zerbait sumatu nuen, eta sentitutakoa nire buruari eginiko galdera bezala, barneratu nuen. Garai bateko hainbat esplikazio teologikoa, alde batera utziz, nire Gipuzkoar lurretan une historiko batetan eta gipuzkoar bati gertatuko hura, une berean eta egun ere bai, neurrigabekoa izan zela ohartaraztera iritsi nintzen, naiz eta ezjakina izan gai honetan, nirekin eta nire inguruarekin, zer ikusirik izango ez balu bezala. Orduz gero hasi nintzen ikusten Inazio, gure tartekoa bezala, autodidakta erlijiosoaren ukituaz jantzia, zerbait sakona den bila, ibili zen horietakoa, maitasuna eta praktikotasun zehatz bati lotua. Ez zigun obra teologiko nabarmenik utzi, Eliza Katolikoan “Aitak” era tradizionalean kontsideratuen artean, ez nuke kokatuko. Baina dakigunez, gogoeta jardunaldiei buruzko liburuxka utzi zigun, hau da: praktika bat. Badirudi ezer esango ez balu bezala utzi zigun liburuxka dela, bere esperientzia guregana hurbilduz, zenbatengan, esperientzian murgiltzeko kemena piztu nahian.
![]() |
Pedreñako (Santander) Gogarte Etxea. |
Harira ekarri nahi nuke, Alfonso Alvarez Bolado J. L-koak esaten diguna “Sal Terrae” (77-39080 Santander), 2005ko Uztaila/Abuztuko separatan, izen buru hau daraman artikuluan: “Pedreñan Hilabeteko Gogoeta jardunaldiak. Hirurogei urteko tradizioa” 657-658 or:
Loiolako Inazio, gipuzkoar laikoak, teologiako ikasketak bukatzen zituela, 1536an azaroak 16, presbitero portugaldarra zen Manuel Miona, Alcala eta Parisen bere konfesorea izanari, Veneziatik idatzitako karta bat aipatzen hasiko naiz. Horrela adierazten zion:
“... como yo hoy en esta vida no sepa en que alguna centella os pueda satisfacer, que poneros por un mes en ejercicios espirituales... porque a la postre no nos diga su divina Majestad por qué no os lo pido con todas mis fuerzas, siendo todo lo mejor que yo en esta vida puedo pensar, sentir y entender, así para el hombre poderse aprovechar a sí mesmo como para poder fructificar, ayudar y aprovechar a otros muchos; que cuando para lo primero no sintiésedes necesidad, veréis sin proporción y estima cuánto os aprovechará para lo mismo”. (Obras Completas de Ignacio de Loyola. Edición manual (Bac, 86), Madrid 1963, pp. 630-631).
Mailadi nagusian jardunaldiko taldea. Abuztua 2005.
Pedreñan (Santander) Gogoeta Jardunaldiak egiteko Etxea zegoela, banekien. Geroago jakin nuen, 1940. urtean estreinatu zutela ekintza honetarako, eta Portillo familiak, hiru seme Jesusen Lagundikoak zituenez, kongregazio honi dohaintzaz eman ziola etxea eta ingurua. Egun erreformak egin ondoren, Kristo Erregearen Esklabek zaintzen dutela ere jakin nuen. Baita hilabeteko gogoeta jardunaldiak, urtean behin egiten zituztela, Alfonso Alvarez Bolado eta Antonio Guillen, Jesusen Lagundikoak, zuzenduak noski! Benetako profesionalak egin behar honetan, lehenengoa filosofian dotorea eta bestea ekonomian lizentziatua. Jakinda biak teologian ongi jantzitako gizonak direla dagozkien kongregazio barruan. Bi profesional hauek, elkarrekin lana egiten dute 1996-tik Abuztu guztietan, gogoeta jardunaldietan parte hartu nahi duten guztiei lagunduz.
Pedreñako herrian sartu baino lehen, eta Santanderretik Somorako bidean, harrizko horma duen etxe handi baten sarrerako atarian, burdinazko idazkun bat dago, “Gogoeta Jardunaldien etxea”, esaten duena. Ataria pasa eta ateak bideratzen duen barruko bideari jarraituz, han hilabete batean bizitzen den gertaera gizatiar eta dibinoari amore ematea bezala da. Eta mistikari lotuta dagoen esperientzia psikiko honek sortu ditzaken beldurra, behar bada ongi prestatuak sentitzen ez garelako, bat batean desagertzen da. Gainera edozein unetan, norberarentzat desegokia dela ikusten bada, atzera egin daiteke askatasun osoz.
![]() |
Atseden eguna Pedreñan. |
Beraz, Loiolako Inazioren pedagogiaz, dena barreiaturik dago, era samur eta abegikorrenean. Baina ez horregatik, sendotasun eta zorroztasun gabea. Inoiz ez nuen pentsatuko, garai bateko gogoeta jardunaldi haiek, horrelako eraldaketa bizi izango zutenik, bekatua eta kulpaz josita sentiaraztetik, interpretazio hobeagoren laguntzaz, garrantzitsuena dena, sakonki sentiaraztera bideratuak izanaz, hau da: “Jauna eta bere Kristoren, hurbiltasun samurra eta dohainaren, ukitua sentitzera”. Hemendik aurrera, biblian irakurritakoaren gogoeta ildoan, dena erraz doala dirudi, Jesus izeneko gizonarekin topaketa pertsonala izango balitz bezala. Ikono gizatiar eta transzendentzia duen paregabearekin hain zuzen, gehiena behar dutenei lotua, bere garaiko erakunde politiko eta erlijiosoengandik aske, eta magia diruditen ekintza ahaltsuak eginaz, konfiantzaz inguratzen zirenei. Eta hau sentitu ondoren, dena aldatzen doa. Ekintza psikikoa eta magikoa gertatu da. Pedagogia eraldatzaile baten aurrean gaude, Norbaitengan gure konfiantza jartzen dugularik, fedeak daraman aktoaren bidez, zerbait “gertatzen da” dohaintasun giroan, maitasunean edo beste zenbait bizitzako egoeratan, gertatzen den bezala.
![]() |
Pedreñako (Santander) Gogarte Etxeko jangelan. |
Hau dena, egunerokotasunerako didaktikaz jantzita dago, bizitza, egunez egun begien aurrean pasatzen ikusten delarik, pelikula baten tankerara, lehen aipatutako maisuen eskutik, Inaziok bere liburuxkan adierazten duen bezala. Estrategiak ere badaude. Garrantzitsuenak, nire iritzi apalean, sentitutako askatasuna eta isiltasuna, dira. Bi hauen laguntzaz, egun harrigarriak bizituz, Nazareteko Jesus harekin, konkretatzen eta perfilatzen doan, erlazio pertsonal eta zuzenean, bibliako pasarteak lagungarri direla. Beste aldetik, isiltasunak, hitz jario itxura hartzen du berrogei bat emakume eta gizonen arteko partaide izanaz, etxean zehar, lorategian, itsaso ertzean, Eukaristian e.a, denak Jaikoaren presentzia garbiagoren bila. Otoitz egiten duen horrelako talde batek, larruko sentsibilitatea, ere, ukitzen du. Denak, jatorri, hizkuntza, kultura, kongregazio eta ez kongregaziokoak, herri desberdinetakoak,... baina denak, Aurpegi beraren bila.
Bizikidetze isil hau, keinu pedagogikoaz josita dago, etxeko lekaimeengandik hasita, parte hartzen duten guztien zainketa bere gain hartzen dutelarik samurtasun giroan. Badira tartean ere, elkarren arteko zenbait begirada, jan gelako mahian bizitutako detaileak, hitzaldi gelan erabilitako eserlekuak, bakoitzaren ibiltzeko erak, meditaziorako aukeratzen diren leku berezi eta pertsonalak, otoitz egiteko jarrerak, irribarre adierazgarriak, Eukaristian sortzen den komunikazioa, eta giro epel horretan, goxatzen eta lasaitzen duen aire geldo eta preskuaren ukitu sakon eta ezinbestekoak, bakoitzarengan duen eragin pertsonala. Denak estrategia isilaren ondorio ezin hobeak, ditugun barruko zirrikitu guztietatik sartzen direnak, asken batean, erabaki zehatz eta beharrezko batetara eramaten gaituztenak. Denbora eta leku berezian eginiko gogoeta sakonaren ondorioa hain zuzen, argitasun gardenagoaren laguntzaz eginikoa, geure bizitza propioari gain begiradaren ildoan sortutako erabakia, argitasuna eta iluntasuna kide eta lagunak izan dituelarik espirituaren pelegrinazio honetan.
![]() |
Gogarte Etxetik ateratzen, atseden egunean. |
Egunerokotasunetik banatzen gaituzten egun apartak, errito bereziak, beharrezko gogoetak, espirituaren oporrak eta hein berean berarekin bizikidetzeko egunak. Lasaitasunaren laguntzaz, erabaki aske batetara eramaten gaituztenak. Dastatutako une harrigarriak. Era honetara egunerokotasun pertsonala, ebanjelioaren aztarnaz ukitua geratzen da, nola gertatu ote den, ere, ia jakin gabe. ¡Merezi zuen! Pedagogia zehatz bat, ongi programatua eta helburu bakar batekin egina: “afektu bat sortu eta dagokion praktika”, beharrik, ere, sentitzen ez genuen, afektu eta praktikaz, behar bada hitz egiten ari naiz. DOHAINTASUNAZ
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |