Nafarroako artizarra
Egilea: Joxemari Iturralde
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 104
ISBN: 84-9783-265-5
Ezaugarriak: Erdi Aroko Nafarroan abiatzen da nobela
hau; Lizarra ondoko Iguzkitza nekazari-herrixkatik orduko hiri aberatsenetakoa
zen Toledoko auzo judutarrera, hainbat kontu eta giro ezagutuko dugu, kartzelatik
monasterioraino. Eleberri historikoarena itxura bakarrik du ordea: historiarekin
jolas egiten du egileak, pertsonaiak batetik bestera eramanaz, espazioan ez
ezik baita denboran zehar ere.
Kristau, musulman eta juduak aurkituko dituzu istorioan barrena, hizkuntzak
ere ugari, abenturak ezin konta ahala, maitasun-kontuak, bidaiak… baita
literaturaza-learentzako keinu eta erreferentziak ere.
1984an kaleratu zen lehenengoz Iturralderen nobela hau, euskal literaturaren
gaurkotzean garrantzia izan zuena; bi hamarkadaren ondoren berrituta eskaintzen
diogu egungo irakurleari, gozatzen jarrai dezan.
Lauaxeta
idazleek idazleari omenaldia
Egileak: Hainbat
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 180
ISBN: 84-8373-807-4
Ezaugarriak: Behin eta berriro irabiatu den ustearen
arabera, bizkaitar ez diren guztientzat da zaila Lauxetaren poesia. Seguru
asko, baita orduko eta gaurko bizkaitar askorentzat ere.
Baina ken Lauaxetarenekoari gehiegikeria sabindarren orbela, eta erreparatu
gelditzen den hizkerari, erreparatu gelditzen den poesiari: herri-erabileretatik
hurbilago, nekez.
Elementu magikoak, hitzen alkimia, baladetako historiaz haratagoko trenpua.
Zaldi baten trostaren edo euri-hotsaren antza hartzen duen erritmoa.
Gogoa
Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria. IV-2
Egilea: Kepa Korta Carrión (zuz.)
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 172
ISSN: 1577-9424
Ezaugarriak: Gogoa, Euskal Herriko Unibertsitateko
Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria da, euskaraz,
urtean bitan argitaratuko dena. Gogoak diziplinarteko izaera du: Hizkuntza,
Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko ikerkuntza anitza bultzatzen du,
bereziki logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika
eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatuz.
Gogoak, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari,
adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak
jasoko ditu. Ez dago beste modurik diziplina anitzeko adituen elkarlana baizik
Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazioa eta Ekintza behar bezala aztertzeko.
Ale honetan:
AURKEZPENA
- Zuzendariak
ITZULPENA
- Ray Jackendoff: Semantika eta Kognizioa
ZABAL-ZEHATZ BEGIRATUZ
- Pello Huizi: Hizkuntzalaritza eta psikologia: Wundten garaia
ARTIKULUAK
- Xabier Barandiaran: Euskal Herrigintzaren garapen baldintzak ingurune
globalizatuan
- Eguzki Urteaga: Ipar Euskal Herriko gizarte zibilaren egoera:
eragileen irudiak
LIBURUEN KRITIKAK
- Jule Goikoetxea: Explaining value and other essays in moral philosophy
(Gilbert Harman)
- Enetz Ezenarro: Philosophies of mathematics (Alexander George &
Daniel J. Velleman)
AURKEZPEN LABURRAK, 361 BERRIAK HPSS-04
KONGRESU, JARDUNALDI ETA IKASTAROAK
ESKER ONA
III. ETA IV. BOLUMENETAKO AURKIBIDEAK
Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra
Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna
Egilea: Felipe Pozuelo Rodríguez
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 624
ISBN: 84-8419-001-3
Ezaugarriak: Este libro recoge la documentación
medieval de cuatro municipios que en aquella época tenían un
marcado carácter rural, reflejado en muchos de los documentos que aquí
se transcriben: concordias, apeos, divisiones de términos... Es característica
notable la existencia de numerosos términos que habían pertenecido
a aldeas despobladas y cuyo aprovechamiento se reparten los lugares que subsisten.
Este carácter rural no es superado por la creación en el territorio
de dos villas como Alegría y Elburgo que no pueden soportar la cercanía
de Vitoria y Salvatierra, hasta el punto de que a finales del siglo XV la
primera de ellas llegará a gozar de la jurisdicción sobre ambas.
Señorío que se añade al que ejercen los Ayala sobre Iruraiz
y los Guevara sobre Barrundia, Gamboa y Aspárrena.
Más información: www.euskoshop.com
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |