Julio de Urquijo Ybarra idazlea 1871ko apirilaren 3an jaio zen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Julio de Urquijo Ybarra. Argazkia: armiarma.com |
Bizkaitar idazle eta euskaltzalea (Deustua, 1871 - Donostia, 1950). Deustuan,
Jesusen Lagundiaren ikastetxean, eta Salamancan egin zituen Zuzenbide ikasketak.
Donibane Lohizunen eta Donostian bizi izan zen batez ere. Familia karlista batean
jaio zen, eta, gazte garaian, Karlos VII.aren laguntzaile ibili zen urte askoan.
Bi aldiz izan zen diputatu Madrilgo Legebiltzarrean, 1903an eta 1931an. Azken
aldi horretan Alderdi Tradizionalistaren ordezkari hautatua izan zen, eta «Minoria
Vasca» izeneko taldean aritu zen lanean, EAJrekin batera. Baserriz baserri
eta zokoz zoko ibili zen liburu zaharren bila eta bere bizitzaren bukaeran euskal
liburutegi aberatsa izatera iritsi zen. Haren liburutegia Diputazioaren Mitxelena
Kulturunean gordetzen da gaur egun. 1905ean, Zarauzko frantziskotarren komentuan
aurkitu zituen Joanes Etxerri Sarakoaren eskuizkribuak, eta bi urteren buruan
1907an, argitaratu zituen. Urte hartan bertan
Revista Internacional de Estudios
Vascos (RIEV) aldizkaria sortu zuen, ordu arte, nahasian, zehaztasunik
eta metodo zientifikorik gabe ibili ziren euskal ikerketei oinarri sendoa jarri
ziena. Aldizkari hartan idatzi zuten garai hartako euskal idazle eta ikerle
nagusiek, frantsesez, gaztelaniaz, alemanez eta euskaraz. Urquijok berak argitaratu
zituen euskal klasiko asko aldizkari hartan: Etxepare, Axular, Tartas, Sauguis,
J.M. Zabala, Añibarro, Oihenart, etab. 1919an
El refranero vasco.
Los refranes de Garibay argitaratu zuen, eta 1925ean
Un juicio sujeto
a revisión. Menéndez Pelayo y los Caballeritos de Azcoitia
liburua. Bestalde, RIEV aldizkarian barrena, ezin konta ahala artikulu eta bibliografia
oharrak argitaratu zituen.
El arquitecto Luis Jesús Arizmendi Amiel nace el 4 de abril de 1912
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
Arquitecto guipuzcoano nacido en San Sebastián el 4 de abril de 1912.
Graduado en 1936 en la Escuela Superior de Arquitectura de Madrid, se doctora
en 1961. Arquitecto escolar adscrito al Ministerio de Instrucción Pública
(1936), entre 1937 y 1943 proyectó y construyó aeródromos
para el Ministerio del Aire.
En 1941 fue nombrado Arquitecto municipal de San Sebastián y cuatro
años más tarde, de la Caja de Ahorros Municipal. Desde 1948
hasta 1968 fue director de los Servicios Técnicos de Arquitectura donostiarras.
Autor de numerosos edificios públicos, deportivos y sobre todo, educativos.
Como urbanista, fue autor del Plan Director de la Ciudad de San Sebastián
de 1959 y realizó numerosos estudios sobre defensa de cascos urbanos,
circulación viaria, parques y jardines, estacionamientos y limitación
de crecimiento de ciudades.
Fue asimismo Delegado español (1962) en la Comisión de Ejercicio
Profesional de la Unión Internacional de Arquitectos, miembro del Comité
Ejecutivo de la misma (1967) y Segundo Vicepresidente (1969); miembro honorario
del Instituto Americano de Arquitectos de Washington (1972). Fallece en 1981.
Jose Maria Iparragirre Balerdi 1881ko apirilaren 6an hil zen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Jose Maria Iparragirre Balerdi. Argazkia: armiarma.com |
Gipuzkoar kantari eta olerkaria (Urretxu, 1820 - Itsaso,
1881). Zerainen egon zen haur garaian, osaba baten etxean, gaztelania eta
gramatika ikasten, eta Gasteiza bidali zuten, hamaika urte zituela, apaiz
ikasketak egiteko. Hamahiru urte zituela, Madrila joan zen familiarekin batera,
eta hango jesuiten ikastetxe batean egon zen zenbait hilabetez, Lehen Karlistada
hasi zen arte. 1834an etxetik alde egin eta, Euskal Herrira itzuli ondoren,
Gipuzkoako batailoi karlista batean soldadu izan zen. Gerra garaian hasi zen
gitarra jotzen, kantari eta bertsoetan. 1835ean zauritu zuten Arrigorriagako
guduan eta Karlos erregegaiaren soldadu zaindari izateko hartu zuten ondoren.
Bergarako Hitzarmena onartu ez eta Frantzia aldera jo zuen 1839an eta frantsesa
ikasi zuen ondoko urteetan. 1848. urteko iraultzan parte hartu zuen; agi denez
La Marseillese ereserkia kantzatzen zuen barrikaden artean, eta Napoleon
III.aren gobernuak Frantziako lurraldetik kanpo ezarri zuen, arriskutsua zela
eta. Suitzan, Italian eta Alemanian barrena ibili ondoren, Londresa iritsi
zen 1851an, eta han egon zen 1853an Hego Euskal Herrira itzultzeko baimena
eman zioten arte. Urte hartan ondu zuen bere
Gernikako Arbola ospetsua
eta euskaldunak bildu ohi ziren Madrilgo San Luis ostatuan kantatu zuen lehenbizikoz
kanta hura. Iparragirreren ihardunari guztiz arriskutsua iritzi zioten Espainiako
gobernari liberalek eta berriro egotzi zuten estatutik 1855ean. Ameriketara
jo zuen orduan eta Buenos Airesen ezagutu zuen emakume gipuzkoar batekin ezkondu
zen han. 1878an itzuli zen Euskal Herrira eta omenaldi asko egin zizkioten
arren, guztiz pobre bizi izan zen hil zen arte. Iparragirre historiako euskal
kantari ezagunena eta kantatuena izan da. Bere
Gernikako Arbola kantuak
hego eta iparraldeko euskaldunen ereserki itxura hartu zuen berehala eta horrela
jarraitu du XX. mendean ere. Bestalde, guztiz ezagunak dira Iparragirreren
beste kanta asko:
Ume eder bat, Zibillak esan naute, Gitarra zartxo bat
da, Nere etorrera lur maitera, Ara nun diran, Nere andrea eta abar.