Carlos SÁNCHEZ EKIZA
Traducción al español
T
![]() |
|
1936. urteko Sanferminen Kartela. |
Izan ere, garai klasikoan bai haizefonoek bai mintzafono edo danborrek konnotazio negatiboak jasotzen zituzten, lizunkeria eta sexualitatearekin loturik. Erdi Aroan Elizak hartu zituen konnotazio horiek dantzak kondenatzeko, baina batez ere Berant Erdi Aroan beste narratiba bat sortu zen klase edo estamentu altuak identifikatzeko gorputzaren kontrolaren bidez. Prozesu horretan dantzak garrantzi handia hartzen zuen, eta berarekin batera horretarako asmaturik zegoen flauta eta danborraren taldeak. Erdi Aroan, beraz, gure musika tresnak Europa osoan zehar zabaldu ziren aztarna ikonografiko ugari utziz, eta gehien bat bai estamentu altuetan bai estamentu baxuetako dantzak laguntzen agertzen dira.
XVI. mendean zehar aldaketa batzuk gertatu ziren, eta organologia tratatuen arabera gutxinaka flauta eta danborrak desagertzen ari ziren gorteetatik, bakarrik herri batzuetan eta klase baxuetako dantzak egiteko erabiltzen ziren. Musika eruditoaren garapenak afinazio exijentzia handiak ditu orain, eta hiru zuloko flautak oso trakets gelditzen dira. XVII mendean, alde batetik Euskal Herriko sorginkeri prozesu ia guztietan agertzen dira gure musikariak eta euskal dantzak satanizatu ziren, baina beste aldetik badakigu euskal dantzak horiek, eta soka-dantza bereziki, gizarte aldeak erakusteko ere erabiltzen ziren. Gizarte sektore baxuenak edota marjinalenak, hala nola agoteek, adibidez, txuntxunero edo danbolintero lanbide har zezaketen, baina ez ziren soka-dantzaren barnean onarturik. Amaitzeko, garai honetan Euskal Herriko historia lehen aldiz idazten da euskal ikuspuntu batetik, eta liburu horretan bere egileak, Oihenartek, euskaldunek dantzatzeko ia ez dutela beste musika tresnarik erabiltzen azaltzen du.
![]() |
|
José Urain, Txambolin, Debako danbolin jolea (Gipuzkoa) 1839tik 1909ra. |
XIX. mendean moda bukoliko hori desagertzen da eta horrekin batera klase altuetako interesa. Dokumentazioa bakanagoa da, eta badirudi gure instrumentuekiko interesa galtzen dela, beste musika-tresna berriak eta haien ahalmen kromatikoaren aurrean bereziki, hala nola akordeoia, organiloa edo haizeko bandak. Egoera hau oso latza iruditu zitzaien danbolintero askori, musikari berri gehienek zuten hain maila musikal eskasa ikusita. Mendearen buruan, Euskal Berpizkundea saiatu zen aldatzen panorama hori, eta danbolinaren une txarra euskal kulturaren agonia-egoera orokorrean ikusten zuten. Haien lore-jokoetan danbolinteroen lehiaketak bultzatu ziren, euskal errepertorioaren definizioaren bila, baina azken kasu honetan arrakasta handirik gabe.
Nazionalismo politikoak ere bere garrantzia izango du danboliñaren berpizkundean. Txistua izan bazen lehenagotik euskal ikur musikal bat, eta propaganda egiteko bitarte egokitzat hartzen zen. Modu horretan, uniformizazio kultural bat saiatu zen egiten, instrumentua galduta edo galtzear zegoen leku batzuetara berriro eramanez. Txistua -izen hau orain hasten da eguneroko hizkuntzan erabiltzen- dantza euskaldunak, kristauak eta onestoen ikurra izango da.
![]() |
Iruñako Elkartearen Batzarrera bertaratutako txistulari talde bat ohikoa zen txapela gorria jantzita (1933). |
Hala ere, ziur aski ez ziren mugimendu hauek, txistulari beraiek baizik, aldaketa handiena egin zutenak. Chistularien –chez- Elkartea Primo de Riveraren diktaduran sortu zuten haien interes profesionalak defendatzeko, goiz Txistulari aldizkaria ere kaleratuz. Izen ia berri hori –egunean arruntena- izan zen haientzat erreibindikazioa: musikari profesionalarena, beste edozein musikari bezain duina. Argi dago urte horietan maila musikala biziki igo dela: txistularien alardea, adibidez, momentu honetan sortzen da publikoaren arrakasta lortuz, eta antzeko zerbait gertatu zen txistulari banden eta bakarlarien lehiaketan. Hainbeste gauzekin gertatu zen bezala, Espainiako guda zibilak erabat moztu zituen ekimen hauek guztiak. Hala ere, epilogo batean gaur arteko gertaera nagusiak ere adierazten dira liburua amiatzeko.
Orokorrean, beraz, liburuaren zehar euskal danbolintero eta txistularien historia musikala, eta haien jardueretako testuinguru sozial-politiko-kulturala bateratzen dira. Lehendabiziko aldiz txistularien historia osoa egiteaz gain, lanaren berrikuntz nagusia bi elementu hauek nola dauden inbrikaturik da: tratamendu diakroniko bat, zeinean dimentsio musikala eta Euskal Herriko testuinguru politiko-soziala elkarren bidez ulertzen baitira. Egileak ez du narratiba musikal bat isolatzen -sailkapen eta transkripzioekin apainduta- historia politiko eta sozialeko kontaera bati aseptikoki ondoan paratzeko, musika eta historia, edo musikologo eta historialaria konpartimentu estankotan instantzia bereiztuak izango bailira, baizik eta kontrapuntu estu bat konposatzen du zeinean bi errealitate, musikala eta sozio-politikoa, elkar baldintzatzen baitute, ulermen horizonte komun batera irekitzeko. Eragiketa heuristiko hau perspektiba-alderanzketa zorrotz baten emaitza da: egileak deskribapen etnomusikologikoaren modu sinkronikoa luzatzen du bilakaera historikoan paratzeko, eta, era berean, historiaren diakronia narratiboa deskripzio etnografikoetan kondentsatzen ditu. Prozedura bakoitzak bere izena du: “etnomusikologia historioka” eta “mikrohistoria” edo “nouvelle histoire”. Haien konbinazio Txuntxuneroak liburuan emaitza zehatzak ekartzen ditu: batetik, historia musikal bat “behetik” ikusita, txistuak eta bere musikak euskal gizarteko gorabeherak nola islatu dituzten eta bere jendearen berezko bizimoduak itxuratzen nola lagundu duten modu ezberdinak erakusten dituena; bestetik, begirada historiko kritiko bat folkloristek maiz urrutiko iraganeko erlikia mugiezinak kontsideratu dutenaren bilakaerari.
![]() |
Donostiako Udalaren Txistulari Taldea eta Klarinete-joleak festa-jantziarekin (1905 inguru). |
Bi ikuspuntu hauen elkarrizketa egilearen arabera iraganeko kultur musikalak ezagutzeko modu bakarra da, eta Euskal Herrian flauta eta danbor jotzaileen garrantzia bereziak iturri on aski baino gehiago utzi ditu mundu musikal bat gizarte batekin eten gabe erlazionaturik erakusteko, ziur aski beste leku batzuetako herri musika jotzaileen baliokidea.
Liburu honetan kategoria epistemologiko bat erabiltzen da, narratibitatearena. Horren bidez, gizakia narrazioetaz baliatzen da bere esperientzia ulertzeko: narrazio honek zentzua ematen dio iraganeko gertaerei eguneko interpretazio bat sortuz etorkizunari begira. Iragana, horrela ulertuta, ez da gertatu den erreprodukzio mekanikoa, posibilitateen bilaketa selektibo baizik, eta modu horretan bai iragana bai etorkizuna momentu honetako fruituak dira neurri handi batean. Narratibitate hauek bereziki garrantzitsuak izango dira ideologia batzuk oinarritzeko, bereziki tradizionalistak edo etnizistak.
Horrela ulertuta, euskal txistu-danboliña historian zehar oso ikerketa gai aproposa da narratibitatea eta ideologien garrantzia musikaren erakintza kulturalean erakusteko, baita ekintza musikalaren garrantzia prozesu horietan konfiguratzeko eran. Narratiba horiek eta sortu zituen giroaren ikerketa liburu honetako helburua da. Narratibak desegitea haien funtzionamendua argian utziz: haien ezbeteak, haien partzialitatea, haien garaietan nola egin zituzten modua azalduz.
Dena den, lan hau ez da narratiba horien garapenean zentratzen, haien eragina musika tresna jotzaileengan baizik. Mentalitate edo ideologia batek, nahiz eta oso hegemonikoa izan, baldintzatzen ahal ditu pertsona bat, baina ez du automata bihurtu. Eta narratiba eta ideologien garrantzia ezagutzea ez da gizakia ezagutzea: narratibak testutzak har daitezke, eta horrela bira linguistikoaren bidez erabili, baina ez dira pertsonen bizitzak: istorioak kontatzen dira, baina bizitzak bizi izaten dira. Eta antzeko zerbait gertatzen da musikarekin: musika praktika espezifikoa da eta ez diskurtso literariorik.
Bada garaia epistemologia garaikide honek, etnomusikologia eta historia berriekin komuna denak, laguntzen digula ateratzen folklore –bereziki euskal folklore- ikerketa gehienetan agertzen diren laino misteriotsu eta ezin zahar horietatik: bada garaia jakiteko herriak, folklore ezberdinak eta herri kultur ezberdinak modu historikoan garatu direla. Liburu hau, irudi ugariz ornitua eta Montrealgo Unibertsitatean Musikologia katedratikoa izan den eta egun ohorezko irakaslea den Ramon Pelinskiren hitzaurrearekin, pauso polita izan nahi du hori lortzeko.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |