Fernando IRAETA QUINTELA, Manu Robles Arangiz Institutua Fundazioko zuzendaria
Traducción al español
Aurkezpena
Manu Robles-Arangiz Institutua kultur fundazioa 1991n sortzen da ELAren eskutik. Eta omenaldi gisa, urte luzez sindikatuaren presidente izan zenaren izena darama. Euskal mugimendu sindikalaren baloreak garatu, sakondu eta zabaltzea dira batez ere fundazioaren helbururik nagusienak.
Hitzaldiak, ikastaroak, mahai-inguruak, publikazioak (liburuak, txostenak, dokumentuak, ikerketak) eta Euskal Herriko sindikalgintzaren kultura indartzeko eta sindikalgintzan diharduten pertsonen jakintza maila igotzeko balio dezaketen beste aukerak bultzatzen ditu Manu Robles-Arangiz Institutuak. Helburu horiek lortzeko hainbat lan eta jardunaldi aurrera ateratzen ditu ere zenbait erakundeekin lankidetzan.
2004ean Manu Robles-Arangiz Institutua Ipar Euskal Herrian hasten da jardunean, eta bereak dituen eginkizunak garatzeko (mintzaldiak, mintegiak, argitalpenak, azterlanak, ...) bulego bat zabaltzen du Baionan. Asmoa da Fundazioak Iparraldean ahalik eta autonomia eta ekimen gehienarekin aritzea eta gizarte aurrerabideak eta euskaldunen borondatea kontuan hartzen dituzten pertsona eta mugimenduentzat lankidetza-erreferentzia izatea.
Manu Robles-Arangizen biografia
![]() |
|
Manuel Robles-Aranguiz. |
Bere familia itsasgizonez osatuta zegoen eta, nahiz eta Nautikako zenbait ikasketa egin, bere familiak bide honetatik jarraitzen uzten ez diolarik, tipografo gisa lan egiten hasten da. 1908an, 15 urte dituela, Eusko Alderdi Jeltzailean afiliatzen da, 1911an Eusko Langileen Elkartasunaren sorreran parte hartuz. Urteak eman zituen "Euzkadi" egunkarian lanean eta "Euzko Langile" deitutako astekari baten zuzendaria izan zen. 1927an, bere lehenengo erbestealditik Bilbora itzultzen da.
Lana utzi eta bere familiari eta zaletasun gogokoenei (antzertia, literatura eta antzinako historia, non ezaguera handia duen) buru-belarri ekitea erabakitzen du. Parentesi hartan melodrama historiko bat idazten du baina, antzinako jantzien eta bestelakoen kostu handia dela eta, antzeztu gabe geratuko da.
1929an, bere alderdi politikoak (EAJ) Eibarren ospatzen den Biltzar Solidarioan parte hartzea behartzen du, honen amaierako ekitaldiaz arduratuz. Bere politikarekiko ardurak 1931ko Cortesetarako Diputatuen hauteskundeetan estatutu aldeko elkartasunaren izenean aurkeztea eraman zuen, Bilboko barrutian hautatua ateratzea lortuz. EAJeko Cortesetarako diputatua 1933an eta 1936an izan zen ere. II Eusko Langileen Elkartasunaren Biltzarrean, Gasteizen Apirilaren 29an eta 30ean eta Maiatzaren 1ean ospatua, Biltzarraren mahaiburua izendatzen dute eta, zuzendaritzaren eraberritzean, lehendakari hautatzen dute, nahiz eta, bere borondatez, behin-behineko lehendakaria; Gerra Zibilaren etorrerak eta ondoriozko diasporak karguan jarraiterazten dute.
Franco-ren altxamendua gertatzerakoan (Bilbon Elkartasunaren "Lan-Deya" organoaren zuzendaria zela), bere jarrera, Manuel de Irujo-renarekin batera, erabakigarri izan zen EAJek Errepublikarekiko leialtasuna mantentzeko. Atzerrira doa eta bertan Euskaldunentzako Laguntza Komitea sortzen du. Gerra bukatzean, Briscous-Beskoitzen kokatzen da eta frantses Erresistentziaren "Alsace-Lorraine" Sarearekin elkarlanean aritzen da.
Bilbora itzultzen da (1952) Franco-ren erregimenaren aurkako agitazioa indartzeko, eta 1953an atxilotu eta Martuteneko kartzelan sartzen dute. 25 urteko kartzela-zigorra edota 300.000 pezetako isuna ezartzen diote baina, nazioarteko presioei esker, aske uzten dute. Eusko Langileen Elkartasuna erakundearekin harremanetan jarraitzen du, baina 1960an Briscousera itzuli behar du. Konfederazio Sindikal honen III. Biltzarran, Eibarren 1976ko Urriaren 30ean eta 31an ospatua, berriro ere Lehendakaritza betetzeko hautatzen dute (1979an Gasteizen berrautatua).
Robles Aranguiz-en ihardueran azpimarratzekoa da Bigarren Mundu-Gerran, alemaniar okupazioaren bitartean, Erresistentzi Frantsesarekin eduki zuen lankidetza eta horrexegatik, hain zuzen, De Gaulle eta Eisenhower-engan kondekoratua izana. Bestalde, idazle bezala, artikulu eta kolaborazio ugariz gain, aipatzekoa da "¿Socialismo o... Comunitarismo?" liburua, Bilbon 1976an argitaratua. Beskoitzen (Lapurdi), 1982ko Urtarrilaren 28an hiltzen da.
Patronatoa
Patronatoa Fundazioaren gobernaketa organua da. Gaur egun pertsona hauek osatzen dute:
Lan taldea
Manu Robles-Arangiz Institutuak taldeko lana hartzen du oinarritzat. Nahiz eta bakoitzak bere betebehar propioa izan, elkar lanaren kultura aberasgarria bultzatzen da talde honetan.
![]() |
www.mrafundazioa.org |
Hauek dira lantaldea osatzen dutenak:
Egoitzak
Barrainkua 13 - 48009 BILBO
20 Cordeliers karrika - 64100 BAIONA
Helburuak
Sortu zeneko ildoari jarraituz, hainbat lan eta jardun, zenbaitetan beste erakundeekin lankidetzan burututako ekintzak, antolatzen ditu Manu Robles-Arangiz Institutuak. Sindikalgintzan diharduten pertsonen jakintza maila hobetzeko balio dezaketen prestakuntza saioak, alde batetik (hitzaldiak, ikastaroak, jardunaldiak eta mahai inguruak), eta hainbat liburu, ikerketa, eta txostenen edizioa, bestetik.
Aktibitateak
Fundazioaren jardunak hiru lan ildo biltzen ditu:
Lokal inter asoziatiboa Baionan
Formakuntza programa iraunkor eta orokor bat abian jarri, formatu nahi duten Iparraldeko militante euskaltzale eta progresista guziei irekia.
Hastapenetik, nahi izan dugu Manu Robles-Aranguiz Fundazioaren Baionako lokala gure jardueretarakoez gain, Iparraldeko mugimendu abertzale eta progresistaren aktibitatearen azkartzeko baliagarria izan dadin. Gogoeta, eztabaida eta ikerketak egin ditugu ongi aztertzeko lokal zertarako baliatu, nola apaindu, zoin tresna militante eta zoin dokumentazio motarekin hornitu behar zen, finkatutako helburuak bete ditzan.
Gaurtik goiti, bilkura gela aldakor bat bada, talde ttipiak, biltzar nagusiak prentsaurrekoak eta bilkura publikoak ahalak eskaintzen dituena. Bideo-proiektagailu, sonorizazio integratua, mintzaldiak grabatzeko sistema, 90 jarleku eta abar hor dira kasu arruntenei egokitua den tresna bat izateko.
Liburutegia, bideotegia, xoko bat irakurtzen egoteko, telebista bat, eta aldizkari espezializatuak ere baditu.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |