Iokin Zaitegi Plazaola 1979ko abuztuaren 17an hil zen Arrasaten

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Iokin Zaitegi  
Iokin Zaitegi.
Gipuzkoar idazle eta itzultzailea (Arrasate, 1906 - Donostia, 1979). Jesuita zen. Loiolan, Oñan, Meridan (Venezuela) eta Marneffe-n (Belgika) egin zituen Teologia eta Filosofia ikasketak. 1935ean eman zuen Meza Berria, Marneffe-n. 1937an, gerra piztua zela eta, Ameriketara joan zen, San Salvador-era eta Panamara. 1944an, Lagundia utzi eta Guatemalara joan zen. Han bertan, 1950ean, Euzko Gogoa agerkaria sortu zuen, Orixe eta Ibinagabeitia lagun zituela. Zaitegi bera izan zen aldizkari haren zuzendaria. 1955ean, Euskal Herrira itzuli eta, Miarritzen hartu zuen bizilekua. 1960 arte, bertatik jarraitu zuen Euzko Gogoa kaleratzen. Parisen sortu zen «Euskal Kulturaren Alde» erakundeko batzordekide izan zen. 1962-1972 urte bitartean Guatemalan bizi izan zen berriz, apaiz lanetara emana. 1972an, atzera, Euskal Herrira itzuli zen eta Arrasaten bizi izan zen hil arte. Jesus’en Biotzaren deya, Egan, Yakintza eta Euzko Gogoa agerkarietan plazaratu zituen lan aipagarrienak. Euskaltzain urgazlea izan zen. Obra. Loiolako apaizgaitegian zela hasi zen olerkiak idazten. Ikaskideak zituen, besteak beste, Lauaxeta, P. Mujika, eta A. Ibinagabeitia. Bi olerki bilduma argitaratu zituen: Goldaketan (1946) eta Berriz ere goldaketan (1962). Baina lanik handiena itzulpengintzan egin zuen. Itzulpen lan nagusiak: Kizkiña (1933, Aita Labururen Citología); Sopokel. Antigone (1933); Ebangeline (1945, Henry Wadsworth Longefellow-ren eleberria), Sopokelen Antzerkiak (1946-1958, Sofokleren obraren euskal bertsioa, bi liburukitan); Bidalien egiñak (1955); Abere-indarra (1950, J. Benaventeren La fuerza bruta); Euripe’ren Medeia (1963). 1962an, Platoni buruzko saio bat argitaratu zuen: Platon’eneko Atarian. Ondoko urteetan haren Solasak itzuli zituen, bost liburukitan: Oturuntza, Protagora eta Menon (1975); Gorgia (1977); Eutifron eta Sokrateren apologia (1978); Kriton eta Faidon (1978); Ipia Txikia eta Alkibiada (1979). Josemari Velez de Mendizabalek Zaitegiren biografia bat idatzi zuen: Iokin Zaitegi (1981).

El empresario Ramón de la Sota Llano fallece en Getxo el 17 de agosto de 1936

Fuente: Enciclopedia Auñamendi

  Ramón de la Sota Llano
Ramón de la Sota Llano.
Ilustre naviero vizcaíno, uno de los financieros más poderosos de Europa, nacido accidentalmente en Castro Urdiales (Santander) el 29 de enero de 1857. Estudia Derecho en Madrid y a su vuelta a Bilbao, comienza a dirigir con su padre los negocios mineros que éste tenía. Empieza su compañía comprando un barco hasta que con una ya importante flota, funda con su primo Eduardo Aznar, la Compañía Naviera «Sota Aznar», que en pocos años se convertiría en una de las más importantes de Europa. A lo largo de su vida funda gran número de empresas, destacando la Compañía «Euskalduna» (1900), la «Compañía Siderúrgica de Sagunto», Seguros «La Polar», entre otras, abriendo sucursales en París, Londres, Nueva York, Rotterdam y otras ciudades de vital importancia mercantil.

El gobierno británico le otorga el tratamiento de «sir» ennobleciéndole. En torno suyo se aglutinó, a finales de siglo, la sociedad fuerista «Euskalerria» que, en 1898 y años posteriores, se fundió con el grupo nacionalista de los hermanos Arana Goiri. Efectivamente, en 1899 se inaugura el Centro Vasco con militantes de ambas asociaciones y aparece «El Correo Vasco» en cuyo comité ideológico se hallan Sota, S. Arana y Juan Ortiz y Artiñano y en el que invertirá el 20,4 % del capital. En 1918 obtuvo el acta de diputado del PNV en Cortes por el distrito de Balmaseda desplazando al liberal Gregorio de Balparda. El 17 de agosto de 1936 muere Ramón de la Sota en Getxo (Bizkaia). Al entrar las tropas del general Franco en Bilbao en 1938, son embargadas a la familia Sota gran cantidad de terrenos, edificios y -entre otros bienes- 40 barcos de sus compañías, que no son reparados a sus herederos hasta 1973.

El txistulari Isidro Ansorena Eleicegui fallece el 19 de agosto de 1975 en San Sebastián

Fuente: Enciclopedia Auñamendi

  Isidro Ansorena Eleicegui
Isidro Ansorena Eleicegui.
Músico guipuzcoano nacido en Hernani el 15 de mayo de 1892. Txistulari y compositor, renovador de este instrumento. De familia txistulari, recibe las primeras lecciones en casa, ampliándolas después con Juan José Cestona. En 1922 obtuvo la plaza de primer txistulari del Ayuntamiento donostiarra; al año siguiente se incorporó como silbote a la Banda Municipal Donostiarra y de la que fue director. Profesor de txistu del Conservatorio Municipal de Música de San Sebastián durante 25 años y en el que creó una escuela de txistularis. Autor de un tratado titulado Txistu Ots gozoa, nola...?, método con el que se estudia el instrumento en el Conservatorio donostiarra.

Por su labor como txistulari municipal, el Ayuntamiento le concedió la Medalla de Plata de la Ciudad de San Sebastián.

Compuso obras y realizó armonizaciones, arreglos y adaptaciones de toda clase de música, de concierto, bailables, religiosas e himnos hasta crear un repertorio de más de 700 partituras. Autor de rapsodias como Xenpelar Olerkaria, Agustin, Shanti ta Juan Jose; las dedicadas a las sociedades populares donostiarras como Euskal billera, Gaztelubideri, Gaztelupe, Illunpe, Kañoietan, Ollagarroa o Zubigain. Entre sus obras religiosas, destacan Agur, Jesusen Ama, Ama maite Maria, Eguberri soñua, Gabon Abestiak u Ogi Zerutik. Entre los zortzikos destacan Antzekoa, Berri berria, Danena, El Cristo de Lezo, Giltzapean sartu naute, Gozo gozoa, Larralde olerkari, Lopetegi olerkaria, o Nere amak baleki, Agi gabiria-tar Jesús, Abeslari Bikaña’ri y Maitasuna. De su música para canto y txistu: Agur, Jaunak, Marcha de San Sebastián, Mendi aldera, Txistulari elkarteari herri poza, Triku triku (Nere herriko jaiak), Marcha del pelotari, Esperanza ta bere arraunlariei o Toberak. También compuso música para voz y piano y para voz sola.

Fallece en Donostia-San Sebastián el 19 de agosto de 1975.

Koldo Mitxelena Elissalt, hizkuntzalari eta idazlea, 1915eko abuztuaren 20an jaio zen

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Koldo Mitxelena  
Koldo Mitxelena.
Gipuzkoar hizkuntzalari eta idazlea (Errenteria, 1915 - Donostia, 1987). Orkatileko gaixotasun bat zela medio berandu hasi zen eskolara, eta etxeko arazo ekonomikoengatik lan eginez egin behar izan zuen batxilergoa. Zeruko Argia irakurriz alfabetatu zen euskaraz, eta Martin Lekuona apaizaren babespean izan zuen euskal idazle zaharren berri. 1930ean EAJko kide egin zen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Eusko Gudarostean sartu, eta Euskal Herriko kanpaina guztia egin zuen. Santoñan atxilotu zuten frankistek. Heriotz zigorra eman zioten, baina ez zuten hil, eta eta kartzelan eman zituen sei urte. 1943an kartzelatik atera eta Madrila joan zen lan bila. Han euskal erresistentziarako lanean ihardun zuen Joseba Rezolarekin batera, harik eta 1946an berriro atxilo hartu zuten arte. Ordukoan bi urte eman zituen kartzelan. Kartzelako urteetan ikasten aritu zen beti, Filosofia eta Letrak eta hizkuntza klasikoak eta modernoak. Ajuriagerraren idazkari gisa lan egin zuen kartzelatik aterata, eta hark aldegin behar izan zuenean irakasle gisa hasi zen lanean. 1954an Euskaltzain Oso eta Julio de Urquijo Euskal Filologiako Mintegiko zuzendari izendatu zuten.

Egan aldizkariaren sorkuntzan eta zuzendaritza batzordean parte hartu zuen. 1959an doktoretza tesia aurkeztu zuen, Fonética histórica vasca izenburupean. Torrelavegako institutuan (Kantabrian) irakasle izan zen garai hartan, harik eta Salamancako unibertsitatean Antonio Tovar-ek eta José Vallejok Manuel Larramendi izeneko katedra sortu zuten arte. 1968an, oposizio bidez, hizkuntzalaritza indoeuroparraren katedra lortu zuen. Urte hartan bertan, Euskaltzaindiak euskara batzeko beharrezkoak ziren urratsak eman zitzan eskatu zion. Handik hara, lan horri eskaini zizkion bere ahaleginak. Mitxelenaren iritzien arabera finkatu zen euskara batua. Sorbonneko eta Salamancako unibertsitateetan eskolak eman ondoren, 1977an, Euskal Herriko Unibertsitatea sortu zelarik, Gasteiza etorri zen Filologiako katedrara. Bizitzaren azken urteetan, sari eta ohorezko izendapen ugari izan zituen: Doctor Honoris Causa Bordeleko eta Bartzelonako unibertsitateetan, Menéndez Pidal, Ossian eta Príncipe de Asturias sariak, Alfonso X. Jakitunaren Gurutzea. Erretiroa hartutakoan Euskal Herriko Unibertsitateak lehen Katedradun Emerito izendatu zuen.

Idazlanak. Apellidos Vascos (1953); Las escrituras apócrifas de Andramendi (1954), Milagros Bidegainekin batera; La posición fonética del dialécto vasco del Roncal (1954); De onomástica aquitana (1954); Hispánico antiguo y vasco (1958); À propos de l'accent basque (1958); Dictionarium linguae cantabricae de N. Landuchio de 1562 (1958), Manuel Agud-ekin batera; Las antiguas consonantes vascas (1958); Los cantares de la quema de Mondragón (1959), Rodríguez Herrerorekin batera; Historia de la literatura vasca (1960); Fonética Histórica Vasca (1961), doktoretza tesia; Lenguas y protolenguas (1963; bertan dago Mitxelenaren hizkuntzalaritzari buruzko teoria liburu nagusia); Textos arcaicos vascos (1964); Sobre el pasado de la lengua vasca (1964); Estudio sobre las fuentes del diccionario de Azkue (1970); Mitxelenaren idazlan hautatuak (1972), Patxi Altunak paratua; Zenbait hitzaldi (1972); La lengua vasca (1977). Bere lan eta artikulu gehienak hiru bildumatan jaso dira: Lengua e historia (1985), Palabras y textos (1987) eta Sobre historia de la Lengua Vasca (1988, bi liburuki) paratzaileak: J. Lakarra, M.T. Echenique eta B. Urgell. Azken urteetan, Orotariko Euskal Hiztegiaren egitasmoan murgildurik bizi izan zen, nahiz eta heriotzak ez zion ikusten utzi lehen alea kalean. Haren ardura nagusia Ibon Sarasolaren esku geratu zen. Egan aldizkarian literatura eta zinema kritika egin zuen euskaraz eta zenbait idazle eta artistei egindako elkarrizketak argitaratu zituen «Adixkide Berri» ezizenez. Euskarazko lan guztiak hil eta gero argitaratuak izan dira hamar liburukitan, Euskal idazlan guztiak (1988) izenburupean. Bere artikuluak aldizkari askotan barreiatuak daude: Egan, Boletín de Amigos del País, Euskera, Emerita, Pirineos, Archivum, Bull. de la Sc. Lingüistique, Word, Via Domitiae.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Argia aldizkaria
Bilatu Euskonewsen
2006/07-28/09-01