Madeleine Jauregiberry 1884ko urriaren 13an jaio zen eta 1977ko urriaren 20an hil

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Madeleine Jauregiberry
Madeleine Jauregiberry.
Zuberotar idazlea eta euskaltzalea (Aloze-Zibize-Omizegañia, 1884 - Aloze-Zibize-Omizegañia, 1977). Paben egin zituen goi mailako ikasketak. Gure Herria, Herria, Basque Eclair eta Sud-Quest agerkarietan eman zituen argitara euskararen aldeko idazkiak. Aitzina izeneko euskaltzale taldekoa izan zen gerra aurreko garaian. Ipar Euskal Herriko haurrentzako euskara irakasbide bat egin zuen. Harenak dira Mirakuilu bat, Zikoitza eta Euskaldun jauntziak antzezlanak. Euskaltzain urgazlea izan zen.

El arquitecto Emiliano Amann Amann nace en Bilbao el 14 de octubre de 1882

Fuente: Enciclopedia Auñamendi

Emiliano Amann Amann  
Emiliano Amann Amann.
Hijo de José Isaac Amann y Bulfi, descendiente de comerciantes alemanes establecidos en la Villa a principios del siglo XIX. Estudió en los jesuitas de Orduña, graduándose en Arquitectura en Madrid en 1907.

Comenzó su andadura profesional colaborando con José María Basterra. En 1909 ganó el concurso para la construcción del Club Marítimo del Abra en Las Arenas; posteriormente, el convocado para la edificación de la nueva sede de la Sociedad Bilbaina. Entre 1915 y 1933 realizó numerosos viajes de estudio, participando en congresos y dictando conferencias; concurrió a concursos como el del Kursaal de San Sebastián (1915), ensanche de Pamplona (1915), hotel Alfonso XIII de Sevilla (1916), urbanización de Getxo (1916), Banco del Comercio (1918), puentes sobre Bilbao (l919) o el segundo grupo de viviendas de Solokoetxe (1933). Se le deben asimismo la iglesia del Carmen de Neguri, la Universidad Comercial de Deusto, las Escuelas Salesianas de Deusto, el hospital de San Juan de Dios de Santurtzi, la clínica del doctor Salaberri de Bilbao, los ascensores de Solokoetxe y Begoña.

Fue miembro de la Junta Permanente de Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos desde 1930.

Falleció el 7 de julio de 1942.

Agustin Kardaberaz 1770eko urriaren 18an zendu zen Bolonian

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Agustin Kardaberaz
Agustin Kardaberaz.
Gipuzkoar idazlea (Hernani, 1703 - Castelo de San Giovanni, Bolonia, Italia, 1770). Iruñean eta Valladoliden filosofia eta lege ikasketak egin ondoren, Jesusen Lagundian sartu zen 1721ean. 26 urte zituela apaiz egin zen. Bilboko Jesusen Lagundiaren eskolako gramatikako irakasle izendatu zuten, eta garai hartan hasi zen hizlari gisa ospe handikoa izaten. 1736an Loiolan jarri zen bizitzen eta bertatik Gipuzkoako eta Bizkaiko herrietara abiatzen zen predikari. Kardaberazen santu fama Euskal Herri guztira zabaldu zen. 1767. urtean Karlos III.ak jesuitak Espainiatik bota zituenean Italiara jo zuen beste jesuitekin batera eta han hil zen hirurogeita zazpi urte zituela.

Idazle gisa, Manuel Larramendiren eskolakoen artean sartua izan da Kardaberaz. Aita Asteteren Catecismo obraren itzulpena eman zuen argitara 1760an. Handik hamalau urtera (hil ondoren) Aita Jeronimo Dutariren Vida Christiana (1710), bitartean itzulia, argitaratu zen Cristauaren Vicitza edo orretarako Vide erreza bere amabi Pausoaquin izenburupean. Loiolako Inaziori buruzko hiru obra plazaratu zituen 1761ean: Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean Afectoac bere Egemplo, ta Doctrinaquin: edo Egercicioen IIen partea, Aita San Ignacioren Egercicioen III garren Partea eta Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean, orien lau asteetako Meditacio laburrac, edo Egercicioen laugarren partea. Urte buruan euskarari buruzko lehen obra eman zuen argitara: Eusqueraren Berri Onac, eta ondo escribitceco, ondo iracurtceco, ta ondo itzeguiteco Erreglac. Azken obra hori bederatzi ataletan banatua da eta euskara goraipatzeaz gainera erlijiorako zein hizkuntza egokia den azaltzen zuen. 1762an eman zuen argitara Ondo iltcen icasteco ta ondo iltcen laguntceco egercicioak: era bidez eriai ondo itzeguiteco modua: azquenic gure Necazariac ondo bici ta ondo iltceco bidea, bearren diren Doctrina ta Egemploetan. Egercicioen irugarren partea obra. Hurrengo urtean Jesus, Maria ta Joseren decociñoco Libruchoric atararico devociño Batzuc obra plazaratu zuen bizkaieraz. Loiolatik irten aurretik Justuen Ispillu Arguia (1764) eta Senar emazte santuak (1766) obrak eman zituen argitara.

Kardaberaz hil ondoren (1770) bere obra asko berrargitaratu zituzten eta argitara gabeak plazaratu: Mezaco Sacrificio ta Comunio Sagraduaren Gañeco doctrina (1782), Escu liburua, ceinetan arquitcen dira cristau onaren eguneroco egercicioak (1826), Amorezco eta dolorezco Jesu-Christo-ren pausuac (1858), Ama Veneragarri josefa sacramentu guciz santuaren ceritzanaren Vicitza eta vertuteac (1882) eta Azpeitico erri chitez noblearen gloria paregabeac edo Aita San Ignacioren bicitza laburra (1901).

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Argia aldizkaria
Bilatu Euskonewsen
2006/10/13-20