Francisco Xavier Munibe Idiaquez 1723ko urriaren 23an jaio zen

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Francisco Xavier Munibe Idiaquez
Francisco Xavier Munibe Idiaquez.
(Peñafloridako kondea deitua). Gipuzkoar idazlea, kultura gizona eta musikaria (Azkoitia, 1729 - Bergara, 1785). Felipe IV.a erregeak 1635ean sortutako Peñaflorida etxeko zortzigarren kondea izan zen. Azkoitiko jesuitekin egin zituen lehen ikasketak; 1742tik aurrera, Okzitaniako Tolosan zientzia ikasketak egin zituen, betiere Frantziako entziklopediazaleen haritik. 1747an aita hil zitzaion, eta Azkoitira itzuli zen. Hurrengo urtean, Areizagako baroiaren alaba Maria Josefa Areizagarekin ezkondu zen. Aitarengandik jaso zituen tituluak eta maiorazkoak: Apraiz etxekoa, Insaustitarrena eta Munibetarrena, besteak beste. Ezkonberriak Insausti jauregian bizi izan ziren 1767. urtea arte. Peñaflorida kondea oso ezaguna izan zen, eta kargu politikoak izan zituen, Azkoitiko alkate izan zen, esaterako, 1747-1748. urteetan, eta berriz 1755ean eta 1765ean. Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izan zen 1746, 1750, 1754, 1758 eta 1761. urteetan, eta 1758an diputatu Madrilgo gorteetan. Bestalde, solasaldi batzuk antolatzen zituen bere etxean, eta bertara biltzen ziren probintziako aitonen semeak eta jakituria handiko gizonak, hasieran gizarteko gaiez hitz egitera, eta geroago baita ere zientzia gaiez, literaturaz, filosofiaz eta historiaz. «Azkoitiko zalduntxoak» izena jarri zitzaien. Igandeetan musika eta antzerki lanak egiten zituzten. Garai hartakoak dira Muniberen musika lanak: Irten ezazu, Adio provintziya, Aita gurea, oraindik ere Azkoitian kantatzen direnak. 1764an, Bergaran jokatu zen eta urte berean argitaratu El borracho burlado opera komikoa (kantuak euskaraz eta gainerakoa gazteleraz). 1762an Azkoitian argitaratu zen Gavonsariac izeneko artzain opereta Gabon Gauerako; Luisa de la Misericordia izeneko emakume batek sinatua da, baina, uste denez, izen hori Peñaflorida kondearen ezizena da. n ik. Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea.

Jose Markiegi Olazabal idazlea 1936ko urriaren 25ean hil zen Oiartzunen

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Jose Markiegi Olazabal
Jose Markiegi Olazabal.
Gipuzkoar idazlea eta itzultzailea (Deba, 1895 - Oiartzun, 1936). Comillaseko (Santander) apaizgaitegian ikasketak egin ondoren Aprikano (Araba) eta Arrasaten izan zen apaiz. Itzulpen nagusiak: Mixio-eskuliburua (1931, Manual de Misiones), San Luis’en bizitza (La vida de San Luis, Herrera y Oriaren obratik euskaratua, 1932), Txerren zubiko gertaria (La farce du Pont du diable, H. Gehonen obratik euskaratua, 1934) eta Eriotz bide (Todes Heg, P. Humperten obratik euskaratua, 1935). Jaungoiko-Zale, Argia eta Yakintza agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Espainiako gerra zibila hasi bezain laster, frankistek atxilotu eta fusilatu egin zuten Oiartzunen 1936ko urriaren 24an.

Pilar Careaga y Basabe, ex alcaldesa de Bilbao, nace el 26 de octubre de 1908

Fuente: Enciclopedia Auñamendi

Alcaldesa de Bilbao nacida en Madrid, aunque oriunda de Bilbao, el 26 de octubre de 1908. Ingresó en la escuela de Ingenieros Industriales de la Facultad Central de Madrid, siendo la primera mujer en obtener el título (1929) en España. Contrajo matrimonio con Enrique de Lequerica y Erquicia. Fue procurador en Cortes y presidente de la Comisión de Trabajo de Protección del Medio Ambiente. Designada Presidenta de Templos Parroquiales de Bilbao desde 1959, Presidenta fundadora de la Junta de Damas de la Asociación de Lucha contra el Cáncer, Vicepresidenta de la Junta Diocesana de Peregrinaciones y (1964) Consejero Provincial del Movimiento y Diputado Provincial, presidiendo desde entonces la Comisión de Beneficencia y Obras Sociales de la Corporación. Fue, además, Vicepresidenta 2.ª de la Comisión Interparlamentaria de las Cortes Españolas y Vocal de la Comisión del Plan de Desarrollo Económico y Social. Posee la Cruz del Mérito Militar Roja, la Medalla de Campaña, la Medalla de Sufrimientos por la Patria, la Gran Cruz -de Sanidad, la Gran Cruz de Beneficencia de primera clase, la Gran Cruz de la Orden de Cisneros, la Cruz «Pro Ecclesia et Pontífice», Medalla de Plata de la Diputación, Medalla de Plata de la Juventud y Banda de la Orden Civil de Alfonso X el Sabio. Los principales problemas municipales a los que se enfrentó fueron de tráfico y comunicaciones, el valle de Asúa, la descongelación de la margen izquierda de la ría, traída y distribución de aguas, aeropuerto, superpuerto, etc. Su principal entretenimiento es el mar, siendo patrono de embarcaciones Baiona-Bayona entre Laburdi y Galicia.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Argia aldizkaria
Bilatu Euskonewsen
2006/10/20-27