Arbolaren erbesteko sustraiak
Euzkadiko lehenengo Jaurlaritzako burukideen bizitzak

Egileak: Aitziber Lekuona Ilundain, Iñaki Garrido Yerobi
Argitaratzailea: IVAP
Orrialde kopurua: 230
ISBN: 84-7777-306-8

Ezaugarriak: “1936an militarrek Errepublikako legezko Gobernuaren aurka altxatu zirenean gerra latz eta jasangaitza eragin zuten. Gerra hark, gerra guztiek bezala, ez zuen bakea ekarri, garaileak eta galtzaileak baizik. Gerra haren ondotik, 40 urte luzeko diktadura etorri zen; eta urte horietan hil, jazarri, kartzelan sartu edo erbestera bidali zituzten askatasuna, justizia eta demokrazia defendatu zituzten asko eta asko. Inork ezin du oinazearen monopolioaz jabetu, baina inongo zalantzarik gabe, Euskal Herria, orokorrean, eta milaka eta milaka herritar, bereziki, basakeria haren biktima zuzenak izan ziren. Baina beharbada, hona hemen horiek guztiek eraman behar izan zuten irain larrienetako bat: ukatu egiten zieten eraman behar izan zutena gogora ekartzeko eta horren berri ondorengoei emateko eskubidea. Euskaldunen belaunaldi oso batek bizi behar izan du ahaztuta denbora luzean”.

Bertan 22
Praileaitz I haitzuloko (Deba) Madeleine aldiko zintzilikarioak

Egileak: Xabier Peñalver, Sonia San Jose, Jose Antonio Mujika-Argazkiak: Xabier Otero
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 120
ISBN: 84-7907-505-8

Ezaugarriak: Orain hamabost mila urte, azken izotz aroaren laztasunak Europa mendean hartua zuenean, Deba ibaiaren behe ibarrean, kareharrizko inguruetan sortutako zuloetako askotan Cro-Magnon giza taldeak bizi ziren, paraje horietako altitude eskasa eta klimaren onberastasuna aprobetxatuz.

Garai hartan inguruko harkaitzetan basahuntzak ibiltzen ziren, aldiz, oreinak eta elur-oreinak beheragoko lurretan bazkatzen ziren eta eper zuriak nonhai ikus zitezkeen; bailara estuaren bihotzean ibaia bihurka zihoan, haltz eta ibai bazterreko beste espezie batzuen artean, orain baino zenbait kilometro urrunago zegoen itsasora bidean.

Alternativas a la cárcel en Euskadi
El trabajo en beneficio de la comunidad

Egilea: Aiala Olarte Hurtado
Argitaletxea: Arateko

Ezaugarriak: Este trabajo es fruto de una beca de investigación del Arateko en el año 2004. En las fechas en las que comenzó a andar este proyecto, entraba en vigor en el estado español la LO 15/2003, la cual modificaba el Código penal de 1995. Entre sus novedades se encontraba la potenciación, siquiera formalmente, de una sanción penal no privativa de libertad: el trabajo en beneficio de la comunidad.

Aintzinako Lanbideak X

Egileak: Carmelo Urdangarin, José María Izaga eta Julen Zabaleta
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 206
ISBN: 84-7907-523-6

Ezaugarriak: Liburu honetan, azken urtean zehar egin diren ikerketak jaso ditugu, eta horiek batez ere hizpide izan dugun gaiari buruz argitaratutako guztia bildu eta ikertzean oinarritu dira. Aztergai izan diren lanbideetan aritu diren edo ari diren langileei egindako elkarrizketak ere jaso ditugu. Zeregin horretan oso baliagarriak izan zaizkigu batzuetan, jarduera batzuen historiako aditu eta jakintsuek eman diguten laguntza. Testuekin batera datozen argazki eta irudiak funtsezkoak gertatzen dira lanbideen deskribapenak hobeto ulertzeko. Hori dela eta, liburua izatez jende askoren laguntzaz egindako agiria da.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EUSKOBOOKS
 Aurreko Aleetan
Caja Laboral - Euskadiko Kutxa
Bilatu Euskonewsen
2006/11/17-24