El músico León Bilbao fallece el 18 de noviembre de 1990

Fuente: Enciclopedia Auñamendi

  León Bilbao
León Bilbao.
Instrumentalista vizcaino de la alboka, nació en Arratia en 1916. A temprana edad su padre le enseñó a tocar el instrumento y comenzó a participar en numerosas romerías. Además de apreciado albokari fue un excelente artesano de la fabricación del instrumento.

Durante años formó grupo con Maurizia Aldeiturriaga (intérprete de pandereta) y el trikitilari Bonifazio Arandia Fasio. Enseñó el oficio a todos los albokaris que le sucedieron. Su música ha quedado plasmada en cinco discos.

Falleció en Artea, el 18 de noviembre de 1990 a los 73 años de edad.

Umandi, Antonio Karmelo Urrestarazu Landazabal, 1993ko azaroaren 21ean hil zen

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Antonio Karmelo Urrestarazu  
Antonio Karmelo Urrestarazu.
«Umandi». Arabako irakasle eta gramatikalaria (Araia, 1902 - Gasteiz, 1993). 1919an hasi zen euskara ikasten. Gerra zibilean gudari talde batekin ibili zen, harik eta Santoñan atxilotu zuten arte. Hiru urte pasatu zituen kartzelan. 1953an Parisa joan zen erbesteratua eta, han, Eusko Jaurlaritzan aritu zen lanean. Euskaltzain urgazlea izan zen eta Euzko Gogoa, Euzko Deya, Egi Billa, Alderdi, Herria, Euzko Gaztedi eta Azkatasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Parisko Euskal Kulturaren Alde erakundeko idazkaria izan zen 1962. urteaz geroztik. Bere lan nagusia euskara irakastea izan zen, eta hartarako metodoak argitaratu zituen. Obra nagusiak: Bizkaierazko aditz-erak (1955); Gramática Vasca (1955), gerra ostean argitaratu zen lehen euskal gramatika; Aurreruntz. Porvenir, Euskel-betekizunak (1977); eta Gentza bearrean izeneko eleberria. Irazkintza ikastoletarako aldizkaria sortu zuen Baionan, 1966an, urte bete iraun zuena. Hil aurretik Euskal Gogo Iztegia izeneko hiztegi ideologiko batean ari zen lanean.

Klaudio Sagartzazu olerkigilea, Satarka, 1971ko azaroaren 23an zendu zen Hondarribian

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Klaudio Sagartzazu
Klaudio Sagartzazu.
«Satarka». Gipuzkoar olerkigilea (Hondarribia, 1895 - Hondarribia, 1971). Etxegintzan lan egiten zuen. Gerraurrean lirika erromantikoa landu zuten olerkarietako bat izan zen, Jautarkol bezala. Ildo horretan, 1922an, Txinpartak izeneko olerki bilduma argitaratu zuen. Gerra ondoren olerkiak idazten jarraitu zuen. 1957an bigarren olerki bilduma argitaratu zuen, Intza begietan izenburupean. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1966. urtean. Euskal Erria, Euskal Erriaren Alde, Euskal Esnalea, El Bidasoa, Gure Herria, Hermes, Euzko Deya, Ondarribi, Egan eta Olerti aldizkarietan eman zituen argitara bere olerkiak.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Argia aldizkaria
Bilatu Euskonewsen
2006/11/17-24