Benito Lertxundi “Orioko Bardoa”
Aitorpen eta testigantzak

Egilea: Álvaro Feito
Argitaletxea: La Voz del Folk
Orrialde kopurua: 468
ISBN: 84-611-2467-7

Ezaugarriak: 2006ko azaroan, LA VOZ DEL FOLK argitaletxeak EUSKADIKO KUTXAren babesarekin, edizio berezi hau aurkezten du bi liburuki desberdinetan: euskaraz eta gaztelaniaz, BENITO LERTXUNDI kantari euskaldunaren 40 urteko ibilbide artistikoa ospatzeko.

Halaxe, formatu eta diseinu berria duen 472 orrialdeko edizio berezia da hau, kapitulu berri batekin eta kontu gehiagorekin: pertsonaia historikoen inguruko aipamen biografikoak: Muñagorri, Etxahun Iruri eta Etxahun Barkoxe, Agosti Xaho, eta beste; Benito Lertxundik berak eginiko marrazki zenbaitekin osaturik.

Honezaz gain, kantariaren garai desberdinetako argazki-dokumentu eder eta harrigarri bat gehitu da, zuri-beltzezko nahiz kolorezko argazki berri mordoxka batekin. Argazki hauetako asko inoiz argitaratu gabeak dira.

Ospakizunezko edizio hau osatzeko oriotarraren 50 kantu ezagunenen partiturak bildu dira.

Liburuan barrena, egileak Benito Lertxundiren ibilbide artistikoaren analisi zehatz bat egiten du. 60ko hamarkadaren erdialdean hasi zeneko kontuekin abiatu, Ez Dok Amairu talde historikoan izan zuen partaidetzarekin segi eta gaur arteko bide zabal eta emankorraren analisiarekin amaituz.

Álvaro Feitok Orioko kantariaren diskografia osoa aletzen du literalki, kantuz kantu: bere lehen amodio eta protesta kantuak, kantu tradizionalak, Zuberoako folklorea, euskal poeten obren musikatzea eta Benito beraren sorkuntza lanak.

Egileak ez du Benito Lertxundiren giza profila ahaztu nahi, zeina garbi islaturik gelditzen den: haurtzaroa, nerabezaroa, euskal kantaldietan eginiko lehen pausoak eta gizarte nahiz kultur gorabeherak. Bere ibilbide artistikoa ez da alferrik aberastu euskal kultura eta musikaren ondasunarekin.

Egile bera parafraseatuz, lan hau Benito Lertxundiren bizitza eta obrara eginiko gerturatzen bat da, aro garaikideko euskal kantari sakon eta esanguratsuenaren bizitza eta obrara.

Benito Lertxundi
Zergatik utzi kantatzeari?

Egilea: Olatz Zugastiri
Argitaletxea: La Voz del Folk
Orrialde kopurua: 176
ISMN: 9013136-0-6

Ezaugarriak: Lehen aldia da kantutegi baten Benito Lertxundi kantari euskaldunaren 50 kantu ezagunenak biltzen direna. Zergatik utzi kantatzeari? da lan honen izenburua. Kantu bakoitzak melodia, gitarrarako akordeak eta euskaraz zein gaztelaniazko testuak biltzen ditu.

Benito Lertxundik bere ibilbide artistikoan 140 kantu inguru grabatu ditu, guztiak 6 E.P. eta 14 disko konpaktuetan eta beste zenbait artistekin egindako kolaborazioetan.

Kantu hauetariko batzuk bertsio berriak ezagutu dituzte: Hunkidura kuttunak I eta Hunkidura kuttunak II lanetan jasotakoak, 2005ean zuzenean grabaturiko 40 urtez ikasten egonak lanean bildukoak edo 1998an Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatu zuen Ahuen sinfonikoa diskoan daudenak.

Urtetako lanaren poderioz Benito Lertxundik oso ezagun bihurtu ditu kantu hauetariko asko. Horregatik lan erraza izan da kantutegi honetarako bere 50 kantu ezagunenak hautatzea.

Kantugile moduan bizi izan dituen garai guztietako kantuak, “Loretxoa” bere lehen kantua, amodio eta protesta kantuak, kantu tradizionalak, kantu epikoak, Zuberoako folkloretik datozenak, euskal poeten testuak musikatzean sorturikoak edo Fernando Pessoa portugaldarrarenak edo Khalil Gibran libanoarrarenak.

Obra historikoa eta era berean bizi-bizia, hilezkorra.

Zergatik euskaraz. Goierriko euskaltegietako ikasleen motibazioak
Ikerketa psikosoziolinguistikoa

Egilea: Maite Otegi Jauregi
Argitaletxea: Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkartea, Maizpide Euskaltegia Lazkaoko Udala
Orrialde kopurua: 199
ISMN: 84-934718-0-1

Ezaugarriak: Euskal Herrian harreman pertsonaletarako eta lanerako euskara behar duela hautematen duenak ahaleginak egingo ditu hizkuntza hau ikasten eta erabiltzen, eta zenbat eta gehiago entzun eta ikusi jendea euskaraz hitz egiten, oduan eta premia handiagoa nabarituko du. Honek badakar ondorio garrantzitsu bat, erantzunkizun apur bat bakoitzaren eskuetan uzten digulako: geuk euskara erabiltzen dugun heinean motibatzen ditugu besteak ikastera eta erabiltzera.

Ikaslearentzat premiak agintzen du: Alemanian bici denarentzat alemana ikastea errazagoa da, ez duelako beste irtenbiderik; Euskal Herrian berriz euskara ikastea zailagoa da, beste hizkuntza (gaztelania Hegoaldean, frantsesa Iparraldean) hor dagoelako. Euskara ikastea eta erabiltzea ez da derrigorrezkoa, baizik eta hautazkoa, eta ikasten hasi berri direnek ez dute ikagelatik kanpo erabiltzen, erdaraz komunikatzeko aukera duelako. Honen ondorioz, ikas-prozesua geldoagoa, astunagoa da, eta euskara bereziki zaila den irudipena sortzen da.

Lauaxeta idazleek idazleari omenaldia

Egilea: Hainbat
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
Orrialde kopurua: 180
ISBN: 84-8373-807-4

Ezaugarriak: Behin eta berriro irabiatu den ustearen arabera, bizkaitar ez diren guztientzat da zaila Lauxetaren poesia. Seguru asko, baita orduko eta gaurko bizkaitar askorentzat ere. Baina ken Lauaxetarenekoari gehiegikeria sabindarren orbela, eta erreparu gelditzen den hizkerari, erreparatu gelditzen den poesiari: herri-erabileretatik hurbilago, nekez. Elementu magikoak, hitzen alkimia, baladetako historiaz haratagoko trenpua. Salid baten trostaren edo euri-hotsaren antza hartzen duen erritmoa.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EUSKOBOOKS
 Aurreko Aleetan
Caja Laboral - Euskadiko Kutxa
Bilatu Euskonewsen
2006/12/01-08