Iturria: Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Gipuzkoako
olerkaria, Manuel Lekuonaren iloba (Oiartzun, 1927). Gasteizko apaizgaitegian
eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan egin zituen apaiz-ikasketak. Zeruko
Argia, Olerti, Egan eta El Bidasoa aldizkarietan hasi zen idazten.
1968an bere doktoretza tesia argitaratu zuen: Ideario ascético-pastoral
de Fray Bartolomé de los Mártires, O.P., 1514-1590. Baina
olerkigintzan nabarmendu da, batez ere. Lehenbiziko poema liburua 1966an argitaratu
zuen, eta 1972an Muga beroak izeneko bilduman sartu zuen beste bi
libururekin batera. Lehena 1966 arteko antologia bat da, Lizardi, Lauaxeta
eta gerraurreko olerkarien eraginez ondua; bigarrena lehen aipatutako Mindura
gaur, gizarte gaiekin lotuagoa; eta, azkenik, Hondarrean idatzia,
gerora hartu duen bidearen erakusgarri. Handik zazpi urtera Ilargiaren
eskolan (1979) argitaratu zuen. Bertan, Viskningar och rop (Garrasi
eta xuxurlak), Ingmar Bergmanen filmean oinarri hartuta hango pertsonaien
birsortze poetikoa egin zuen. Eta azkenik, 1990ean Mimodramak eta ikonoak
bilduma kaleratu du, euskal arimaren interpretazio estetiko-poetikoa. Gaur
egungo olerkarien artean ahots propioa du Lekuonak, eta oso bide pertsonalari
jarraitu zaio. Bestalde, ahozko literaturari buruzko hainbat artikulu, eta
saiakera argitaratu ditu. Aipagarria da Ahozko euskal literatura
(1982) liburua. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartearen
sortzaileetakoa eta lehen lehendakaria izan zen. Euskaltzain oso da.
Fuente: Fuente: Enciclopedia Auñamendi
Escritor
y lingüista, nacido en Santurtzi (Bizkaia) el 6 de diciembre de 1953.
Académico de número de Euskaltzaindia desde el año 2001,
elegido para ocupar el sillón dejado por Luis Villasante, y superando
en la votación a Koldo Zuazo. De todas formas, era colaborador de Euskaltzaindia
desde 1986, primero en la comisión de Gramática y a partir de
1995 también en la de Exonomástica. Por lo tanto, ha sido coautor
de los diferentes tomos de Euskal Gramatika de Euskaltzaindia.
Empezó a estudiar euskera por su cuenta, cuando tenía unos quince años. Tras estudiar Filología Hispánica en la Universidad de Deusto, marchó a Salamanca a proseguir sus estudios, y allí fue alumno de Koldo Mitxelena. Posteriormente residió varios años en Alemania y aprendió el alemán. Más tarde fue a estudiar a Estados Unidos; en la Universidad de Iowa hizo un master durante dos años, y la tesis doctoral en California durante otros cuatro. Carlos Otero, discípulo de Chomsky, fue su director. Comenzó a impartir clases en la Universidad de Deusto, pero pronto pasó de allí a la Facultad de Filología Vasca de la UPV. En 1997 fue elegido presidente de la asociación de escritores en euskera, Euskal Idazleen Elkartea.
Ha escrito estos libros: Lehen orenean (novela, 1979); Orhiko mendirantz urratsez urrats (libro de poemas, 1986); Urkidian zehar (novela, 1987); Mila urte igaro eta, ura bere bidean (libro de poemas, 1993); y Herioaren itzalpeetan (novela, 1998). Además, ha traducido al euskera una selección de poemas del autor griego K. Kavafis. Según Jon Kortazar, la poesía de Eguzkitza está cercana a la poesía de la experiencia, con frecuentes referencias a la soledad, y el estudioso aprecia un dualismo lexical en esta poesía (por un lado léxico coloquial, por otro palabras más cultas o de dialectos muy diferentes).
Fallecido el 24 de marzo del 2004 a los 51 años.
Iturria: Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Bertsolari
gipuzkoarra (Errenteria, 1835-69). Oso gaztetatik bertso-kantari hasia, lantegi
bateko arduraduna zen eta zenbait langileri aginduak bertsotan eman izan zizkien.
Melodia herrikoiei egokitzeko moduko bertsoak egiten zituen, kantatuak, betiere.
Gazterik hil zen arren obra ugaria utzi zuen, eta heldutasun handikoa: Pasaiako
zezenarenak; Andre txarraren bentajak; Betroi bat hartu nuen, etab. bertsolaritzaren
klasikoak dira.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |