Argentinako Mar del Plata-ko “Denak Bat” euskal etxearen ARTABURU EUSKALTZALE ELKARTEA
ENE Sariaren irabazleaEscuchar artículo - Artikulua entzun

ARTABURU EUSKALTZALE ELKARTEA
Argazkiak: ARTABURU EUSKALTZALE ELKARTEA
Traducción al español

Zer sentitzen da euskarazko klaseak ematen, Euskal Herritik milaka kilometrotara?

Sentimendu bereziak sortzen zaizkigu, bi hitzetan azaltzeko zailak direnak.

Alde batetik ez gara benetako irakasleak, edo beste modu batean esateko irakasle profesionalak ez gara, baizik eta dakiguna irakasten saiatzen gara, horregatik ez dugu ikusten geure burua irakasle gisa. Euskara ikasi bitartean irakatsi behar dugu, hau da, euskalduntze prozesua amaitu gabe euskara irakatsi behar dugu euskal etxean.

Beste aldetik, gure klaseetara datorren jendeak, oro har, inoiz ez du euskaraz hitz egiten entzun, ez dakite ezer ez euskarari buruz, ez Euskal Herriari buruz. Batzuk euskaldunen ondorengoak dira, orduan ideia pittin bat dute, baina beste batzuk ez, eta ezer jakin gabe pixkanaka-pixkanaka lehenengo euskarazko hitzak esaten hasten dira, eta une hori, guretzat benetan hunkigarria da, haur txiki bati irakastea bezala da, berriro jaiotzea da, euskaldun jaiotzea.

FEVA
Eserita, ezkerretik eskuinera, Esteban Capurro irakaslea, Adolfo Mendizábal eta Amparo Arregui ikasleak, zutik Gabriela Churruca (bere kartelarekin FEVAK antolatutako lehiaketan 3. saria lortu zuena) eta Osvaldo Destandau (bere kartelak 1. saria irabazi zuen).

Horretaz aparte, euskal etxeko haur eta nerabeekin euskaraz jolasten eta abesten saiatzen gara, eta hori beste sentsazio bat da, indar gehiago eskatzen digu, baina nabaritzen dugu nola ikas daitekeen pentsatu gabe, bakarrik abesten edo jolasten, haurrek beraien freskotasuna eta alaitasuna ematen diote klaseari.

Zer da euskara, klaseetara joaten diren ikasleentzat?

Kasu batzuetan arbasoen hizkuntza da eta horregatik errespetu handia daukate hizkuntzarenganako. Beste kasuetan kuriositate bat baino ez da, arrunta ez den hizkuntza deritzote, baina laster ulertzen dute euskara euskaldunon nortasuna dela, nahiz eta beste hizkuntzen menpean bizi izan, aurrera doala, eta euskara maitatzen ikasten dute, hizkuntza ikasteko zaila izan arren.

FEVA
Haurrak “Kmk”ko egunean “Intxixuak” pintatzen, ekintza euskara klasearen markoren barruan egin genuen.

Mezu bat, munduan zehar euskara ikasten ari diren pertsonentzat.

Bernardo Atxagak “Soinujolearen semea” liburuan diona, oso gustukoa dugu; “Euskaldun batek euskaraz hitz egiteari uzten dioen bakoitzean, euskara hiltzen da pixka bat, galtzen da” eta gauza bera gertatzen da ikasle bat euskarazko klasetara joateari uzten dioenean. Euskara galtzeko zorian dago, hilzorian, euskara oraindik bizirik dago baina behar gaitu, horregatik jarrai ezazue euskaraz ikasten, euskaldunon nortasun marka baita, euskararik gabe euskaldunak ez gara euskaldun.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2006/12/01-08