Etengabeko Ikaskuntza: Politika europarrak eta hauen translazioa Euskal HerriraEscuchar artículo - Artikulua entzun

ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARITZA
Traducción al español

Sarrera

Urriaren 16ko 222/2001 Dekretuaren (EHAA 206 zk., 2001-10-24koa) bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen da, bere barnean Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza bat eratzen delarik, horrela Lanbide Heziketak pertsonen kalitate eta prestakuntzan, enpresen lehiakortasunaren hobekuntzan, gaitasun profesionalak produkzio-inguruen beharretara moldatzeko prozesuan, eta enplegu-politikek lanbideratze prozesurako tresna gisa duten garrantzian betetzen duen funtzio estrategikoa ziurtatuz.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak dauzkan funtzioen artean hurrengoak aurki ditzakegu:

- Ezagutzaren gizarte berrian sartzen gaituen eta horren aukera guztiak aprobetxatzen dituen eredu bat ezartzeko beharrezkoak diren etengabeko ikaskuntzako ekintzak diseinatzea, zehaztea eta martxan jartzea.

Jane M Sawyer (souldestine@cox.net)
Argazkia: Jane M Sawyer (souldestine@cox.net)

- Etengabeko gaitasunak eskuratu edo garatzeko xedez, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako politikak zehaztea.

Eskualdeek eta herriek duten funtzioa

Europako biztanleek euren gain hartu behar dituzten ahaleginen betebehar garrantzitsu bat, eurek gizartean duten partaidetza sustatzea da, biztanleria aktibo bat garatuz, eta gizartearen kide eta biztanle gisa dituzten eskubide eta betebehar propioetaz konturatuz.

Hau dela eta, azpimarratu beharra dago Etengabeko Ikaskuntzarako estrategiaren eraginik zuzenena toki eta eskualde mailetan daukana dela.

Honen ondorioz, Batzordearen estrategiaren oinarri nagusietako bat toki-lankidetzen garapena da, hauen barruan toki-erakundeak, eskolak, unibertsitateak, bestelako ikastetxeak, enpresak, enplegu zerbitzu publikoak eta elkarteak daudelarik. Honi esker kontaktu modu berriak garatuko dira.

Beste puntu garrantzitsu bat toki-erakundeek eta bestelako agenteek ikaskuntzarako toki-azpiegiturak bultzatu eta garatzen dituzten baldintzak eskaintzea da, hau pertsona ezberdinei moldatzen diren ordutegi, leku eta erritmoekin egitea posible dela ziurtatuz. Informazio eta Komunikazio Teknologiak aurrera doaz etengabe, ikaskuntza malguko aukera berriak sortuz, ohizkoagoa den urrutiko heziketaz aparte. Aldi berean, garrantzitsua da nahi duten guztiek euren ikaskuntza beste pertsonekin batera jasotzeko aukera izan dezatela.

Etorkizuneko toki-azpiegituraren ezaugarrietako bat ezaupideak eta gaitasunak balioztatzea izango da, ikaskuntza formala, informala edo ez formalaren bidez lortu diren kontutan hartu gabe. Hau dela eta, funtsezkoa izango da toki-erakundeek toki nahiz eskualde mailan etengabeko ikaskuntza sustatzeko bete beharko duten funtzio aktiboa.

Etengabeko ikaskuntzari dagozkion politikei toki nahiz eskualde mailan laguntzeko asmoarekin, 2001eko Urriaren 11an Etengabeko Ikaskuntzarako Toki eta Eskualde Agintaritzen Europar Elkartea (EARLALL) eratzen da Bruselan.

Zer da?

Europar Batasuneko Batzordeak eta kide diren estatuek Etengabeko Ikaskuntza definitzeko esan zuten hura iraunkortasunez egiten den ikaskuntzako jarduera erabilgarri oro dela, betiere gizalegezko ikuspegi pertsonala edota gizarte edo enpleguarekin erlazionatutako ikuspegia erabiliz, prestakuntza, ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko helburuarekin gauzatutakoa.

Etengabeko ikaskuntzaren definizio hau zabala da, pertsona baten bizitza osorako ikaskuntzari garrantzia ematen diona, eta ikaskuntza formal, ez formala eta informala bere baitan hartzen dituena.

- Ikaskuntza Formala: Normalean ikaskuntza edo hezkuntza zentro batek eskaintzen duen ikaskuntza, izaera egituratua daukana eta ziurtagiri batekin bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.

- Ikaskuntza Ez Formala: Ikaskuntza edo Hezkuntza zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza, normalean ziurtagiririk gabe bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.

- Ikaskuntza Informala: Lanarekin, familiarekin edo aisiarekin erlazionatutako eguneroko bizitzaren ekintzei esker lortzen den ikaskuntza. Ez dago egituratuta eta normalean ez da ziurtagiri batekin bukatzen. Nahitakoa izan daiteke baina, kasu gehienetan, ustekabekoa edo zorizkoa da.

Komunitatearen jokaerak

2000ko martxoan Lisboan antolatutako Europako Kontseilua une erabakigarria izan zen politikaren orientaziorako eta Europar Batasunaren ekintzarako. Horiek horrela, bileraren ondorioetan finkatutako helburu estrategikoa izan zen Europar Batasuna ezagutzan oinarritutako munduko gizarterik lehiakorrena eta dinamikoena bilakatzea. Hori lortzeko, behar nagusietako bat irakaskuntza eta heziketa moldatzea da, herritar bakoitzaren eta bere bizitzaren aldi guztien neurrira egindako ikaskuntza aukerak eskaini ahal izateko.

Geroago 2000ko ekainean, Feirako Europar Kontseiluak kide diren Estatuei, Kontseiluari eta Batzordeari, bakoitza bere eskuduntzaren esparruan, guztientzako etengabeko hezkuntza sustatzeko estrategia koherenteak eta neurri praktikoak zehazteko gonbita egin zien.

Kontseilu horiek ikusita, Batzordeak 2000ko Urriaren 30an Memorandum bat argitaratu zuen, Etengabeko Ikaskuntzari buruzko sei elementu nagusiekin eta hura Europa mailako kontsulta baterako oinarria bihurtu zen. Momentu horretatik aurrera, kide diren Estatuek Etengabeko Ikaskuntzarako nazio-estrategia koherente eta orokorrak garatzea eta martxan jartzea erabaki zuten.

Lortutako emaitzak Batzordearen 2001eko azaroaren 21ean argitaratutako Komunikatuan jaso ziren, Memorandumaren sei elementu nagusiak berretsiz eta ondorioz Jarduteko Sei Lehentasun eratuz.

Jarduteko lehentasunak

Batzordearen 2001eko azaroaren 21eko komunikazioak, 2000ko urriaren 30eko Memorandumaren sei elementu nagusiak berresten dituenak jarduteko honako lehentasunak jasotzen ditu Etengabeko Ikaskuntzaren esparruan:

1.- Ikaskuntzaren Balioespena: Herritarrek eskolan, unibertsitatean, ikastetxeetan, lanean, aisialdian eta familia-ekintzetan lortutako ikaskuntza bateratu eta egituratzea ahalbidetzeko, ikaskuntza mota guztiak ezagutu, balioztatu eta aztertu daitezkeela aurresuposatu behar da.

Funtsezko lana egin da estatu eta Europa mailan gaitasun formalen elkarren arteko onarpena eta gardentasuna posible egiteko, oraindik gardentasun hori indartzen duen eremu orokorrik lortu ez bada ere. Beharrezkoa da ikastetxeek, enpresaburuek eta mintzaide sozialek ikaskuntza balioztatzeko tresnen garapenean parte hartzea, eta interesdunek, barne daudelarik, metodo eta sistema baliagarri, fidagarri eta egiazkoak aurkitzea.

2.- Informazioa, orientazioa eta aholkularitza: Erdietsi beharreko helburua Europako biztanle guztiek, euren bizitzetan zehar, ikaskuntza aukerei buruzko kalitatezko informazioa eta aholkularitza erraz lortu ahal izatea da.

Helburu hori erdiesteko, orientazio eta aholkularitza zerbitzuek aukera-berdintasuna bultzatu behar dute. Horrela, IKTetan oinarritutako zerbitzuak, bestelako toki-zerbitzuekin batera, liburutegiak besteak beste, sarbide-gune egokiak izan daitezke.

Honez gain, orientazio eta aholkularitza arloetako profesionalen eginbeharra “bitartekotza’’ gisa ulertuko da etorkizunean, euren lana ikaskuntza aukerei buruz pertsonak orientatzea da, informazioa emanez eta erabakiak hartzen lagunduz.

3.- Denbora eta dirua ikaskuntzan inbertitzea: Inbertsio mailak altuagoak izan behar dira ezagutzaren gizarterako iragaitearen beharrei erantzuteko.

Jane M Sawyer (souldestine@cox.net)
Argazkia: Jane M Sawyer (souldestine@cox.net)

Horrela, giza baliabideetako inbertsioa altuagoa izan dadin, beharrezkoa da erantzukizunak elkarren artean banatzeko kultura baterantz eta etengabeko ikaskuntzan parte hartzea posible egiten duten elkarren arteko finantzazioko arau argietarantz zuzendutako aurrerapausoak ematea.

4.- Ikaskuntza aukerak ikasleengana hurbiltzea: Etengabeko ikaskuntzarako aukerak interesdunen erkidegoetan eskaintzean datza eta, beharrezkoa bada, adibidez herri bakandu edo sakabanatuetara heldu behar bada, komunikazio teknologien laguntzaz.

Ikaskuntza etxera hurbiltzeko beharrezkoa da baliabideak berrantolatzea eta birbanatzea, herritarren eguneroko elkarguneetan ikastetxe egokiak sortzeko, eta ez bakarrik eskoletan, baizik eta museoetan, liburutegietan, parkeetan, etab.

5.- Oinarrizko gaitasunak: Gizartean eta ezagutzaren ekonomian partaide aktiboa izateko, oinarrizko gaitasun berri batzuk zehaztu behar dira, Europar Batasuneko herrialdeetatik pertsonen mugikortasuna posible egiten dutenak.

Hori dela eta, oinarrizko irakurtze, idazte eta kalkuluko gaitasunak hobetu behar dira, eta ikasten ikasteko gaitasuna sartu behar da, informazio teknologia berriekin, hizkuntzekin, kultura teknologikoarekin, enpresa izaerarekin eta gizarte-zientziekin erlazionatutako gaitasunekin batera.

Zentzu horretan, gobernuek derrigorrezko eskolatzearen bitartez, etengabeko ikaskuntzarako oinarriak eta, eskolatik alfabetatze, kalkulu eta beste oinarrizko gaitasunei buruzko ezagutza nahikorik jaso gabe atera diren helduei zuzendutako ikaskuntza orekatzailerako oinarriak finkatu beharko dituzte.

6.- Pedagogia berritzailea: Herritarrek ikasten ikasi behar dute lehen mementotik. Beraz, irakaskuntza eta ikaskuntza metodo berriak eta irakasle, hezitzaile eta bestelako ikaskuntza bitartekarientzako zeregin berriak behar dira. IKTen bidez buruturiko ikaskuntza, gizartean aritzeko beste metodo egokiagoekin konbinatu behar da, adibidez, ikaskuntza taldeekin, familia-ikaskuntzarekin, lanean jasotako ikaskuntzarekin, eta laguntza indibidual eta teknikoko zerbitzuekin.

Halaber, ikaskuntza ez formalen ziurtagiri eredu berritzaileak bultzatu behar dira, ohiko moduan ikasten ez duten guztiak eta langabeziaren, familia erantzukizunen edo gaixotasunen ondorioz denboraldi batetan lanik gabe egon direnak motibatzeko.

Traslazioa Euskal Herrira

IVAC KEI (Lanbide Heziketa eta Kualifikazioen Euskal Institutua) erakundeak, bere “Aprendizaje permanente: la clave del futuro”argitalpenean, Batzordearen urriaren 2000ko Memorandumak ezartzen zituen arrazoibideak, gogoetak eta mezuak jaso zituen, eta Euskal Herrian kokatu zituen, horrela erkidego honetatik ondorioak eta esperientziak ekarri ahal izateko.

Mezu nagusi horiek geroago Batzordearen 2001eko azaroaren komunikazioarekin jarduteko sei lehentasunetan berretsi zirela kontutan hartuz, aipatutako dokumentuan jasotako ondorioek Etengabeko Ikaskuntza Euskal Herrian bultzatzeko moduari buruzko ikuskera interesgarria dakarkigute.

Halaber, Euskal Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoak Europar Batzordeak bere Etengabeko Ikaskuntzari buruzko Memorandumean jaurtitako eztabaidari buruzko Memorandumean jaurtitako eztabaidari egin dion ekarpena onartzea erabaki zuen. Ekarpen hau Batzordearen web orrialdean aurki daiteke:

http://europa.eu.int/comm/education/life/report_en.html

Beraz, Batzordearen Komunikazioaren egitura berbera jarraituz eta jarduteko sei lehentasunak Euskal Herrira eramanez, hurrengo informazioa lortu da:

1.- Ikaskuntzaren Balioespena

Euskal Herrian, Europar Batasun osoan bezala, gero eta handiagoa da ziurtagiri sistemak eta politikak berritzeko ardura, horiek baldintza ekonomiko eta sozial berrietara molda daitezen. Izan ere, Erkidego honetan gaitasun profesionalen Onarpen eta Egiaztatze Sistema bat ezartzeko prozesuan gaude.Sistema honek Kalitaterako eta Gaitasunak Ebaluatzeko Euskal Agentziaren erantzukizuna izango du.

2.- Informazioa, orientazioa eta aholkularitza

Euskal Herrian, zentzu horretan, heziketa eta enplegurako informazio leihatila bakarra gauzatzeko ahalegin handiak egiten ari dira.

3.- Denbora eta dirua ikaskuntzan inbertitzea

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin (Hezkuntza eta Lan Sailak) “Ikastxekin” ekintza jarri du martxan, “European Learning Account Project” proiektuaren babesean, ikaskuntzaren kontabilitate pertsonalaren ideiari erantzuteko. Ekintza horrek herritarrari bere ikaskuntzaren kostuan aurrezki eta gordailu berezien bidez parte hartzera bultzatzen du, geroago diru publiko eta pribatuetatik datozen beste hainbesteko kopuru edo kopuru osagarriak gehituko zirelarik.

4.- Ikaskuntza aukerak ikasleengana hurbiltzea

Haurtzaindegi, garraio eta gizarte-laguntza zerbitzuen esparruei dagokienez, Erkidego honetan hartzen diren erabaki kuotak eta laguntza neurriak gero eta altuagoak dira.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik, eta Euskadi 2000HIRU Ekimenaren barruan, PREMIA Planaren bitartez, ahalegin garrantzitsu bat egiten ari da, unibertsitatez kanpoko hezkuntzako ikastetxe guztiei Interneteko konexioa edukitzeko beharrezkoak diren ekipamendu informatikoak emateko, eta horrela informazio eta komunikazio gizarteak eskaintzen dituen abantailei etekina atera ahal izateko.

5.- Oinarrizko gaitasunak

Euskal Herrian ekonomian eta enpresetan gertatzen ari diren bilakaera teknologiko eta antolatzaileek lanpostuen edukierak aldatu dituztela eta langileek onartu beharko dituzten behar berriak sortu dituztela ikusi da.

Bilakaera horiek, beste gizarte-bilakaera batzuekin batera, lanbideratzeko eta gizartean aktiboki parte hartzeko oinarrizko gaitasun berriak dakartzate.

Horrela, Euskal Herrian Lanbide Gaitasunen Sistema bat ezarri da, bere funtzio nagusia produkzio-jardueraren laneko arloetan lortu behar den gaitasun profesionalaren mailak, eremuak eta ezaugarriak identifikatzea eta ezartzea delarik. Gaitasun sistema hori, berriz, sektore edo gaitasun esparru bakoitzerako definitzen diren lanbide gaitasunen multzoa jasotzen dituen Lanbide Gaitasunen Katalogoak osatzen du.

Gaitasun horiek Lanbide Heziketa Subsistema ezberdinen erreferente eta helburutzat hartuko dira, horrela pertsona guztiei gaitasunok eskuratzeko eta garatzeko aukera emango zaie, lehenengo lanpostua bilatzen duten gazteak, edo lanean nahiz langabezian dauden heldu aktiboak diren kontutan hartu gabe.

6.- Pedagogia berritzailea Euskal Herrian metodo eta testuinguru didaktiko berrien ekimenak burutzea espero da.

Gaur egungo ekimen europarrak

Diplomen eta ziurtagirien gardentasunarekin erlazionatutako gida eta glosategia elaboratzea, horiek aurkitzen eta erabiltzen laguntzeko.

Cedefopek eta Batzordeak kualifikazioen gardentasunari buruz kudeatzen duten prozesua, ikaskuntza ez formal eta informalari buruzkoa, Foro Europarrak koordinatzea.

Europa osoko ikaskuntza aukerei buruzko Internet atari bat eratzea.

E-Learning ekimena, IKTetan oinarritutako ikaskuntza Europa mailan garatzeko helburua daukana.

Curriculum Vitae eredu komun bat eratzea Europa mailan.

Zenbait proiektu bultzatzea, Socrates, Leonardo da Vinci eta Juventud programen babesean.

E-Learning ekimena

Ekimen horrekin erdietsi nahi den helburua eskolatik irteten den ikasle bakoitzari kultura digitala ematea da.

Batzordeak 2000ko maiatzaren 5ean e-Learning ekimenari buruz ateratako komunikatuaren arabera, ekimen hau lau ardatz nagusik gidatzen dute:

1)Hornikuntzarekin erlazionatutako ahalegina

Ahalegina multimedia ordenagailuen horniduran datza, hezkuntza, heziketa eta ezagutzen ikasketa zentroen sare digitalera konektatzeko eta sarbidea hobetzeko.

2)Heziketako ahalegina maila guztietan

Argi dago teknologiak eragin handia izango duela hezkuntza eta heziketako programen antolakuntzan, metodoetan, egituran eta edukietan. Horrez gain, harreman mota ezberdinak ezarriko dira ikasle eta irakasleen artean.

3)Kalitatezko multimedia zerbitzu eta edukien garapena

Informazio teknologiak hezkuntzan eta heziketan arrakasta handiz integratzeko, kalitatezko zerbitzu eta edukiera egokiak izan beharko dira.

Hau dela eta, lanbide orientazio zerbitzuak bultzatu beharko dira, herritar bakoitzak teknologia berrietan dauden hasierako heziketako eta heziketa iraunkorreko aukerei eta lan-merkatuan eskatzen diren kualifikazio eta gaitasunei buruzko informazioa jaso ahal izateko.

Darren Hester (hester@ppdigital.com)
Argazkia: Darren Hester (hester@ppdigital.com)

4)Ezagutzen ikasketa zentroen garapena eta interkonexioa

E-Learning ekimenak gune eta campus birtualak interkonektatzea eta unibertsitate, eskola, heziketa zentro eta baliabide naturalen zentroen arteko sareak ezartzea bultzatuko du.

E-Learning ekimenaren ezarpena ordezkapen printzipioaren eta kide diren Estatuen, Kontseiluaren eta Batzordearen arteko koordinazio metodoaren arabera burutuko da. Azken horiek euren eskuduntzei dagozkien eremuan aurreikusitako helburuak erdiestea posible egiteko neurriak hartuko dituzte.

Hori dela eta, Europar Kontseiluak ezarritako helburu eta lehentasunak kide diren Estatuek jarri beharko dituzte martxan epe zehatz eta erabakitakoetan. Azken horiei konpromiso politiko handia eta erlazionatutako agente guztien onarpen zabala eskatzen zaie.

Batzordearen funtzioa kide diren Estatuak E-Learning ekimenaren ezarpenean laguntzea eta euren ahaleginak Europa mailan koordinatu eta anplifikatzea izango da.

Azkenik, esan beharra dago ekimen honek programa europarren (Ej-gv Hezkuntza Ataria) potentzialtasuna mobilizatu eta anplifikatuko duela, Interneteko Socrates, Juventud eta Leonardo da Vinci gune birtualak definituz, probatuz eta baliozkotuz.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2006/12/15-22