Etengabeko Ikaskuntzako Liburu Zuria. Zer da?Escuchar artículo - Artikulua entzun

ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARITZA
Traducción al español

1. Sarrera

Europako Kontseiluak, 2000ko udaberrian Lisboan egindako bileran, ondoko helburu estrategikoa erabaki zuen: Europar Batasuna ezagutzan oinarritutako munduko gizarterik lehiatsuena eta dinamikoena bihurtzea.

Helburu estrategiko horrek eztabaida eragin zuen EAEn ere, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren alorrean parte hartzen duten eragile guztien artean: administrazio publikoak, ikastetxeak, elkarteak...

Eztabaida horren ondorioetako bat izan zen Liburu Zuria egin beharra, Euskal Autonomia Erkidegoan estrategia koherentea finkatu zezan bizitza osoan zeharreko ikaskuntza garatzeko, Europar Batasunaren orientabideak aintzat hartuta, eta Lisboako bileran ezarritako helburua erdiesten laguntzeko.

2.- Liburu Zuriaren prestakuntza Euskal Autonomia Erkidegoan

Liburu zuri honen prestaketak bi fase izan ditu. Lehena, zirriborroa lantzeko, eztabaidak oinarria izan zezan; bigarrena, zirriborroa kontrastatu eta zenbait eragileren ekarpenak jasotzeko, hala nola eremu honetan eskumena duten Eusko Jaurlaritzaren sailenak, foru aldundienak, udalenak eta prestakuntza-zentroenak.

Prestakuntza- edo lantze-fasea 2003ko martxora arte luzatu zen, eta bertan aditu-talde bat aritu zen, ordura arte EAEn egindakoak eta Lisboako helburuen ondorioz Europako Batzordeak emandako jarraibideak ondo ezagutzen zituena.

Bigarren fasean, eta zerikusia duten eragileek euren ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izan zitzaten, ondokoei bidali zitzaien zirriborroa:

3.- Liburu Zuriak planteatu duen estrategia

Gaur egun ezinbestekoa da pertsona guztiei ezagutzak, gaitasunak eta ahalmenak eskaintzea, berrikuntza teknologikoak, ekoizpen-moduen aldaketak eta gizartean aktiboki parte hartu beharrak dakartzaten erronkei aurre egin ahal izateko.

Henry Piek
Argazkia: Henry Piek

Liburu Zuriak etengabeko ikaskuntzarako osoko estrategia ezarri du, dimentsio hirukoitzarekin:

Gaur aurkezten ari garen Bizitza osoan zehar egiten den Ikaskuntzaren Liburu Zuri honek Euskal Autonomia Erkidegoarentzako estrategia plazaratzen du, eremu honetako politika globalak eraikitzeko asmoz.

Lau kapitulu nagusi ditu:

Azken kapitulu horrek markatu du etorkizuneko estrategia, Euskal Autonomia Erkidegoan planteatzen ari den bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruz.

Lehentasunezko zazpi helburu finkatu dira kapitulu horretan:

1. Euskal gizarteak ikaskuntzarako etengabeko kultura eskuratzeko modua zehaztea;

2. Lehen azaldutako dimentsio hirukoitza —berrikuntza, autonomia pertsonala eta herritartasun aktiboa— betetzea ziurtatuko duten helburu estrategikoak zehaztu.

3. Helburu zehatzak argitu, ezarriko diren ekintzetarako erreferentziatzat har daitezen;

4. Helburu zehatzak neurtu edo haztatzeko moduko adierazleak finkatu;

5. Ekintza-plana diseinatu, prestakuntzarako sarbidea malgutzea lortzeko; horretarako, pertsonengana hurbildu, etengabeko ikaskuntzarako eskaria gehitu eta erakundeek gauzatutako ekintza guztiak koordinatu behar dira, behar diren egutegia eta aurrekontua erabilita

6. Planak aurreikusitako jarduera guztien emaitzak ebaluatu;

7. Hala bada, hobetu daitezkeen helburu eta jarduerak birdefinitu eta hobetu.

Etengabeko Ikaskuntzako Liburu Zuria

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2006/12/15-22