Fuente: Enciclopedia Auñamendi
Irraizoz I. Remontista. Nació en Alkotz (Navarra) el 21 de diciembre de 1911. Debutó en el Euskal-Jai de Pamplona / Iruña el 5 de enero de 1935, en el puesto de zaguero. Ha actuado también muchas veces en el Urumea. Buen pegador y gran sacador, la experiencia y la fortaleza le hacen estar en perfecta forma, pese a los años. Como curiosidad digamos que en su dilatada vida profesional Antonio Irraizoz no se ha lesionado más que una vez, cuando sufrió una distensión muscular de la que se recuperó. Campeón del torneo de parejas Euskal-Urumea en 1948 llevando de compañero a Sáinz Irraizoz I, padre de un joven valor del remonte actual, es un bello ejemplo de pelotari y deportista, que practica también con éxito la caza, su gran afición fuera de las canchas.
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Euskal
idazlea (Zumaia, 1888). Lehen ikasketak Zumaian bertan egin zituen, lehen
mailako Majisteritza Donostiako Eskola Normalean, eta titulua Bilboko Normalean
lortu zuen. Valladolideko oposizioetan lehenengo postua atera zuen (1911).
Ezkondu ondoren Mexikon eman zituen lau urte (1916-1920). Euskal Herrira itzuli
eta bere lanbideari ekin zion hainbat postu eta tokitan. Gerra ondoren erbesteratuta,
1947an Bizkaiko Diputazioaren eskoletan irakatsi zuen berriro. 1949an zigortu
egin zuten eta 1952 arte Burgos aldean egon behar izan zuen irakasle. 1958an
jubilatu zen. Azpeitiatar Julene, bere garaiko haur literaturaren alorrean
nabarmena zen hutsunea betetzen ahalegindu zen, idazkera egokiz eta pedagogia
senaz. Euskaltzain urgazlea, aldizkari askotan idatzi zuen: Euzkadi, Argia,
Euskera, Ekin, Yakintza, Egan, Zeruko Argia, Karmel, etab. Hona hemen haren
lanetako batzuk: Osasuna, merketza ta yanaritzaz (1922), sukalde liburua;
Irakurri matte (1932), hiru liburuk osatu behar zuten bildumako lehena, gerra
zela eta argitaraturiko bakarra; Amandriaren altzoan (1961), 100 ipuin biltzen
duen liburua, Euskaltzaindiak deituriko lehiaketan saritua; Umien Adizkidea
(1961), irakurtzen eta idazten irakasteko metodoa; Zuentzat (1974), haurrentzako
ipuin eta irakurgaiak.
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Lapurdiko
antzerkigile eta idazlea (Azkaine, 1915 - Ziburu, 1988). Eliza ikasketak Hazparnen,
Uztaritzen eta Baionan egin ondoren apaiz egin zen 1939an eta Hazparneko bikario
izendatu zuten. Bigarren Mundu Gerra garaian Alemanian, Polonian eta Txekoslovakian
egon zen preso. Hazparnera itzuli eta nazien aurkako erresistentzian parte
hartu zuen. Garai hartan ekin zion idazteari Eskualduna, Herria, Gure Herria,
Enbata, Othoizlari, Aintzina aldizkarietan. 1951n Sokoako elizara bidali zuten.
1963an euskaltzain oso izendatu zuten. Aldi berean, Larzabalen etxean Enbata
izeneko mugimendu abertzalea eta Anai-Artea hegoaldeko iheslariei laguntzeko
erakundea eratu ziren, Telesforo Monzon buru zela. 1970ean ETA erakunde armatuak
Beihl alemaniar kontsula bahitu zuen, eta Aita Larzabalek bitartekaritza lanak
egin zituen ETAren eta bahituaren familiaren artean. Literatura lanak antzerkian
oinarritu zituen. Oso idazle ugaria izan zen. Ehun liburutik gora idatzi zituen.
Hona ezagunenak: Etxahun, Bordaxuri (1962), Hiru ziren (1962), Herriko bozak
edo nor alkate (1962), Senperen gertatua (1964), Hila esposatu (1965), Portu-xoko,
basabeltz, Urriki latza, Berterretxe, Mugari tiro, Mila espos, Paper mende,
Nork hil du Oyanalde, Matalas, Sarako lorea eta Lehen eta orai. Larzabalenak
dira, halaber, Urdea hil dugu (1964) eta Mugako apez (1968) kontakizunak,
eta Nere mendixkatik: ETAko gudariez apez bat mintzo izeneko obra (1978).
n Pierre Charrittonek bildu eta hartarako paratuta, 1991az gero Larzabalen
antzerkilan guztiak kalera atera dira, lau liburukitan.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |