Gipuzkoako gazteluak

Egilea: Antton Arrieta Valverde
Argitaletxea: Hiria
Orrialde kopurua: 268
ISBN: 84-9797-190-6

Ezaugarriak: Lehenik eta behin, gaztelu hitzaren esanahia mugatu egiten da liburuan, soilik historia eta arkitekturaren ikuspuntuak oinarri hartzen dituen definizio bat erabiltzen baita. Horrela lan honetan, Erdi Aroko barruti bat eratzen duen dorre eta hormen konbinazio bat da gaztelua, militar asmoarekin egindakoa jakina. Definizio horretatik abiaturik, Gipuzkoan egon diren gazteluen egungo ezagutza laburbildu nahi izan da orrialde hauetan. Bigarren atal batean, bestalde, lurralde horretan gaztelu gehiago aurkitzeko aukerak zerrendatu eta aztertu egiten dira.

Gipuzkoan egon diren gazteluaz eta euren eragina lurraldearen sorreraz eta antolakuntzaz gutxi dakigula aitortu ondoren, sarrera luze batean orain arte ezaguna dena jasotzen da: gazteluen aipamenak historian, euren egitura, egindako azterketak eta indusketak, aztarnak...

Sarrera hori egiteko oinarria izanda, liburuaren egilearentzat gaztelutzat jo daitezkeen Gipuzkoako 12 gaztelu banan-banan aipu egiten du geroago, lanaren lehenengo atala osatuz: Mendikute (Albiztur), Arrasate, Ataun, Iriaun edo Elosua, Donostia, Aitzorrotz (Eskoriatza), Hondarribia, Beloaga (Oiartzun), San Adrian (Partzuergo Nagusia), Gazteluberri (Partzuergo Txikia), Kaikoa (Pasaia) eta Ausa (Zaldibia). Batzuetan, dakiguna laburturik jasoz edo ia dakigun guztia gainontzeko ale guztietan aipatuz, atal hori osatzen da. Azpimarratzekoa da, eraikin batzuetan ez dugu euren Erdi Aroko izena ere ezagutzen eta bakarrik ikusten diren aztarna urriek baieztatzen egiten digute zegokien militar egitekoa.

Liburuaren bigarren ekarpena da hurrengo saila, bertan biltzen baitira izandako gazteluen zerrendan sartzeko izan daitezkeen aukera asko eta asko, Gipuzkoako 72 udal eta partzuergoetan barreiatutik, toponimia, geografia, historialarien uste eta agiri zaharretan oinarrituta. Gazteluen erroldan sartzeko aukera batzuk oso sendoak dira, hala nola Maltzagakoa (...; harkaitz gaztelu [castillo rroquero, jatorrizko idatzian[ bat zegoen hor, aipaturiko eraikinaren ondoan... (1538)), Oñatiko Artian (...Arrigojenagako haitzen eta Artiako gazteluko haitzaren artean. (1557) eta ...Arrigojenagarekin muga egiten dute Arribako muinotik Artiako gaztelura zihoan bideak... (1585)) edo Leintz-Gatzagako egun Dorleta izenez ezagutzen den Gazteluko Andra Maria santutegia. Behar bada, aipatutako kasuetan eta beste batzuetan lanaren egilearen zuhurtziak soilik eragozten du frogatutako gaztelu gisa onartzea.

Bigarren atal horretan agirietan oinarritutako gazteluei buruzko bildutako aipamenak, bat XIII. mendekoa da, bost XIV.koak eta beste bost hurrengokoak, hamar XVI. gizaldikoak eta beste bost XVII. mendean datatutakoak dira. Baina ia 180 dira ataleko agiri eta liburuetako aipuak eta egungo toponimoak.

Mekanika ikastaroa

Egileak: José M.ª Bastero de Eleizalde Joaquín Casellas Roure
Argitaratzailea: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
Orrialde kopurua: 698
ISBN: 84-8373-399-4

Ezaugarriak: Liburu hau “Mekanika Ikastaro” gisa prestatu da eta ariketa zein problemei garrantzi handia eman zaie. Mekanikako oinarri eta teoremen bidez, sistemaren portaera finka daiteke adierazpen eta formula matematikoak erabilita. Horretarako, errealitate fisikoa
sinplifikatu egin behar da, jakina, hipotesiak eginda. Hipotesi horien bidez eredu matematiko bat lortu behar da,irakurleak erraz bereganatuko duena eta, aldi berean, prestaketa-lan zehatza eginez, azken emaitzara iristeko balioko duena. Hau da, lan hauetarako jakin beharko dugu, besteak beste, marruskadura alde batera uztekoa den ala ez; talka-eraginek solidoen posizio aldaketak eragiten dituzten edo abiaduren banaketa aldatzea besterik ez duten eragiten; Coriolis-en azelerazioa kalkulatzean sinplifikazioak egiten jakin beharko dugu, eta abar.

La modernización capitalista
Ciclos económicos y desarrollo empresarial de Vizcaya entre 1891 y 1936 a través de la Bolsa de Bilbao

Egilea: Manuel Montero García
Argitaratzailea: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
Orrialde kopurua: 350
ISBN: 84-8373-827-9

Ezaugarriak: Este libro estudia las cotizaciones que se produjeron en la Bolsa de Bilbao desde su fundación hasta 1936. A partir de tal información, analiza el desarrollo empresarial impulsado por el capitalismo bilbaíno en las etapas crítcas de su despegue económico. Reconstruye, así, los ciclos que caracterizan el periodo de la modernización capitalista, teniendo en cuenta los distintos sectores. El desenvolvimiento de los bancos, de los ferrocarriles, de las navieras, de los negocios hidroeléctricos, de determinadas empresas mineras, etc., configuraron un variado panorama en el que fueron muy diversas las alternativas inversoras y las iniciativas económicas.

En una visión de conjunto,además del amplio desarrollo empresarial,el estudio analiza los momentos críticos de un crecimiento en el que jugaron un papel de primer orden sucesivos momentos expansivos, los años comprendidos entre 1898 y 1901, el boom de las cotizaciones provocado por los efectos económicos de la I Guerra Mundial y el alza que coincidió con la Dictadura de Primo de Rivera. Las reestructuraciones que siguieron a estas tres fases forman parte, también, de esta dinámica capitalista.

La obra expone, así, las características básicas del desarrollo que siguió la estructura económica que tuvo como referencia a la Bolsa bilbaína en los momentos decisivos de la modernización empresarial.

Nazioaren hondarrak
Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak

Egilea: Joseba Gabilondo Alberdi
Argitaratzailea: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
Orrialde kopurua: 322
ISBN: 84-8373-857-0

Ezaugarriak: Artikulu bilduma honetan, Joseba Gabilondok XX. mendeko euskal literaturaren historizazio berri eta sintetikoa ematen digu. 1898-1992 arteko euskal literaturak helburu nagusi bat du: alegoria nazionala euskaraz idaztea, alegia, euskal nazioa errepresentatzea. Alegoria nazionalak bere buruketa Bernardo Atxagaren Obabakoak-en ezagutzen du (1988) eta, horregatik, aldi honetako euskal literatura, zentzu estriktoan, nazionalista da. 1992tik aurrerako literaturak helburu nazionalista alde batera uzten du eta, normalizazio politikoak eta merkatu globalizatuak urratzen duten eremu berrian kokatzen delako, gizabanakoaren ni-a errepresentatzeari atxikitzen zaio. Horregatik, 1992 osteko literatura hau postnazionala dukegu –askotan aldi nazionalistarekiko nostalgiaz idazten bada ere.

Gabilondok, literatura nazionala eta postnazionala aztertu ondoan, bi hipotesi erakargarri eta polemiko proposatzen ditu. Lehena, literatura postnazionalaren kanonaren sorreran emakumezkoen literatura dugula. Bigarrena, “hizkuntza bakarreko literatura nazionala” paradigmari birdefinizio postnazional bat eman behar diogula: euskal literatura Euskal Herriko idazleek (diasporikoak barne) beren hizkuntza desberdinetan idatzitakoa dugu. Hala gaztelera, frantsesa edota ingelesa ere euskal literatur hizkuntza bihurtzen dira Gabilondoren historizazio postnazional berrian, Laxalt eta Savater, Sagastizabal eta Urretabizkairekin batera historizatuz. Azkenik, Gabilondok genero eta hizkuntza arteko lotura postnazionala azaltzen du artikuluotan.

Hamabost urtean zehar, literatur kritika postestrukturalistaren ekarpen berriak barneratuz idatzitako artikulu hauetan topatuko ditu irakurleak sasoian berri eta lehen-aldiko ziren termino eta teoria kritiko ugari: kanona, postkolonialitatea, hibridazioa, postna-zio-nalismoa, memorio historikoa, maskulinitatea, masokismoa, desira lesbiarra, eta abar.

Joseba Gabilondo Kaliforniatik bihotzez (1992) kronika liburuaren autorea da eta Estatu Batuetako Michigan State University-n da irakasle gaur egun. Bere lana webgun honetan irakur daiteke: www.joseba.net.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EUSKOBOOKS
 Aurreko Aleetan
Caja Laboral - Euskadiko Kutxa
Bilatu Euskonewsen
2007 / 01-26 / 02-02