Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Euskal
idazlea (Ainhoa, 1810 - Ziburu edo Ezpeleta, 1891). Haurtzaroa Ezpeletan eman
ondoren, Larresoroko apaizgaitegian sartu zen, baina hogei urte zituela (1830)
apaiz ikasketak utzi zituen. Urte berean hil zitzaion aita, eta haren lanpostuan,
aduanan hasi zen lanean. Garai hartan hasi zen Fénelonen Aventures
de Télémaque liburua itzultzen eta euskara-frantsesa hiztegi
bat prestatzen. Hogeitamar urte zituenetik aurrera Ziburun bizi izan zen,
eta euskal literaturari eta historiari buruzko hainbat artikulu idatzi zuen
frantsesez Pabeko eta Baionako aldizkarietan. Euskalduna aldizkariko
zuzendari ere izan zen. Latina, grekoa, gaztelania eta italiera menderatzen
zituen gizon jakituna zen Duvoisin. 1856. urtean hasi zen Bonaparte printzearekin
lanean eta Kardaberaz apaiz jesuitaren Aita San Ignacioren Egercicioen
gañean afectoac liburua bihurtu zuen lapurterara, Liburu Ederra
izenez. Hurrengo urtean Iturriagaren gipuzkerazko elkarrizketak eman zituen
lapurteraz (Dialogues Basques, 1857), Bonaparte printzearen bideari
jarraiki, 1858an Laborantzako liburua eman zuen argitara, nekazaritzaren
inguruko teknikak aita-semeen arteko elkarrizketaren bitartez azaltzen dituen
liburua. 1859. urtean aduana-kapitain postua utzi zuen euskal lanetan murgiltzeko.
Bardozera erretiratu, eta sei urteren buruan bukatu zuen Bibliaren itzulpena,
Bonaparte printzeak gomendaturiko lana (Bible Saindua edo Testament zahar
eta berria, 1859-1865, Vulgata-tik eginiko itzulpena). Ondoko urteetan
euskal historiari, gramatika eta literaturari buruzko lan ugari burutu zuen
eta itzulpen andana polit bat utzi zuen argitaratu gabe (Fénelon-en
Aventures de Télémaque eta Fables edo Alegiak; Demostenes-en
diskurtso batzuk; Lamennais-en lan batzuk). Kenpis liburuaren itzulpena
ere amaitu gabe utzi zuen, baina Haristoy Ziburuko apezak bukatu zuen (Jesu
Kristoren Imitazionea, 1896). Cervantes-en Don Kixote obrako pasarte
batzuk bihurtu zituen euskarara. Laborantzako liburuaz gainera utzi
zuen beste lan bat itzulpen ez zena: Baigorriko zazpi liliak Parisko
Revue des Basses-Pyrénées et des Landes delakoan argitaratua
1884ean. Bertan zazpi ipuin biltzen dira egilearen baitatik ateratakoak.
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Gipuzkoar
pedagogo eta idazlea (Hernani, 1778 - Hernani, 1851). Andoaingo apaizgaitegian
eta Oñatiko unibertsitatean egin zituen apaiz ikasketak. 1817. urtean
Hernanin eskola bat zabaltzeko baimena lortu ondoren elkarte bat eratu zuen
Cayetano anaiarekin eta garai hartan Gipuzkoako musikalaririk onenetakoa zen
Manuel Larrarterekin batera. Gramatika (latina, gaztelania, frantsesa) eta
kristau dotrina irakasten zituen Iturriagak. Pedagogiari dagokionez, zigor
fisikoak kendu zituen eskolan. 1839an, gerra karlista amaitutakoan, Lapurdiko
Milafrangan jarri zen bizitzen eta bertan idatzi zituen bere Alegiak
euskaraz. Berriro Hernanira itzulita, Arte de aprender a hablar la lengua
castellana para el uso de las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa
obra eman zuen argitara 1841ean. Handik urtebetera plazaratu zituen Diálogos
bascocastellanos para las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa
(Bonaparte printzeak beste euskalkietako itzulpenekin argitaratu zuena, eta
1963an Jolasak izenburupean berriro argitaratua) eta Fábulas
y otras composiciones en verso bascongado, dialecto guipuzcoano, con un diccionario
basco-castellano de las voces que son diferentes en los diversos dialectos
(1884. urtean Ipuiac eta beste moldaera batzuec izenburupean
berrriro argitaratua) obrak. Iturriagarenak dira San Inazioren martxa
izeneko ereserkiaren hitzak.
Fuente: Tomás Fernández
El 31 de enero de 1888 falleció en Bilbao el sacerdote D. Mariano José de Ibargüengoitia y Zuloaga, nacido en Bilbao el 8 de septiembre de 1815. Todas las órdenes sagradas las recibió en Roma, alcanzando el presbiterado el 18 de abril de 1840. En Bilbao fue párroco de san Antón desde el año 1858.
Entre su ingente labor cabe destacar el asentamiento de Congregaciones de religiosos y religiosas en Bilbao. Así, a principios de la segunda mitad del siglo XIX, se instalaron en Bilbao las religiosas francesas de Nuestra Señora de la Caridad del Refugio así como las Hijas de la Cruz. En 1871 acogió a la santa gasteiztarra María Josefa Sancho de Guerra y colaboró decisivamente en la fundación e implantación de su Orden (las Siervas de Jesús). Así mismo, colaboró en la edificación del primer convento de los Pasionistas en Deusto.
Con fecha 27 de septiembre de 2003, se celebró en la Catedral del Señor Santiago de Bilbao la ceremonia de apertura del proceso canónico para la beatificación de este insigne sacerdote que falleció en olor de santidad.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |