Las murallas de la villa de Bermeo

Egilea: J. Aitor González Gato
Argitaratzailea: J. Aitor González Gato
Orrialde kopurua: 130

Ezaugarriak: Libro que relata la historia constructiva de la muralla de esta populosa Villa marinera a lo largo de los siglos: construcción, proceso de ocupación paulatina de la muralla, derribo de la misma, así como la restauración del Portal de San Juan, único resto de la antigua cerca que rodeaba al pueblo. Destaca por la abundante documentación extraída del Archivo Municipal de Bermeo. Fotografías y planos antiguos y modernos ayudan a comprender la evolución de la muralla. Solicitar pedidos a la dirección e-mail del autor: aitorgato@yahoo.es.

Jose Iriarte Zufiaurre “ttotto” bertsolaria
Eta bere garaiko Altsasu

Egilea: Hainbat
Argitaratzailea: Kima Euskara Taldea
ISBN: 84-96536-57-2

Ezaugarriak: 5 atalez osatua dago. Lehenengoak efemeride sail baten bidez Jose Iriarte Zufiaurre bizi izan zen garaiko Altsasun pixka bat hobe ezagutu eta pertsonaia bere garai historikoan kokatzen laguntzen du. Atal hori, gainera, aldi hartako Altsasuko 35 bat argazki zaharrez ilustratuta dago. Atal honetan koordinatzaileak Patxi Goikoetxea Askorbe eta Amaia Oiarbide Goikoetxearen laguntza izan du.

Bigarren atala 1.864 eta 1.929 bitartean Altsasuko euskarak eta bertako euskal komunitateak bizi izan zuen garapenaren berri ematen du. Horretarako garai hartako historia soziolinguistiko moduko bat egin dugu. Edozeinendako ikerketa sakonagoa egiteko oinarria ematen duena.

Hirugarren atalak Jose Iriarte Zufiaurreren berri ematen du. Liburuaren koordinatzaileak prentsaurrekoan azaldu duenez bertsolariari buruzko datuak bilatzea oso zaila izan da. Horretan ahalegindu dira Alfredo bera, Patxi Bengoetxea Askorbe, Amaia Oiarbide Goikoetxea eta Jose Luis Artuch-ek, Argentinako Tres Arroyos hiriko euskal etxeko kideak. Bildutako datu horietan oinarrituta Joxe Iriarte Zufiaurreren berri ematen duen fizkziozko kontakizuna prestatu du Alfredo Alvaro Igoak.

Kima Euskara Taldeak euskalkiarekiko duen kezka kontuan izanda, euskalkian eman da kapituluaren zati handiena. Jose Mari Arakama Imaz izan da arautu gabe dagoen euskalkia transkripzio fonetikotik gertu dagoen moduan eman duena, fideltasuna gordez.

Laugarren atalean Jose Iriarte Zufiaurreren bertsoen iruzkina egin du Josema Leitza Razkinek, Nafarroako Bertsozale Elkarteko kideak. Altsasuko bertsolariaren 20 bertsoko bertso papera besterik ez zaigu iritsi eta haien azterketa egiten du atal horretan arbizuarrak.

Azken atalean Rafael Blanco Arbek bertsolariak bere lan horretan darabilen euskara aztertzen du.

Liburuak bi gehigarri ditu. Batetik, Jose Iriarte Zufiaurreri buruzko informazioa biltzerakoan sortutako datuekin atondutako zuhaitz genealogikoa. Eta, bestetik, XX. mende hasieran hainbat ikertzailek bildutako kantuen bilduma. Hori gauzatzeko Enrike Zelaiaren laguntza estimagarria izan dugu.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak
Mendez mende indarrean gaur egunera arte

Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Eusko Ikakuntza – Sociedad de Estudios Vascos
Orrialde kopurua: 269
ISBN: 84-611-1560-0

Ezaugarriak: Euskal lurretan bizi ziren gure arbaso zaharrak aitoren seme-alabak edo kapareak zirela uste ohi dugu maiz, eta harreman politikoetan eredu demokratiko bat zutela, nahiz eta Erdi Aroko inguruko gizarteak feudalak izan eta estamentu zorrotzetan banatuak egon. Gaur egungo historiografiak uste horiek gainditu eta mugatu ditu, iragan idilikoak irudikatuz egindako beste gehiegikeria batzuk bezala. Nolanahi ere, Behe Erdi Aroaren hasieran bazen Gipuzkoan erakunde berezi bat, Ermandade Batzarrak edo Gipuzkoak Batzar Nagusiak izenekoa, eta litekeena da horrek kondaira ehuntzen lagundu izana.

Aurkeztera natorkizuen lan bikain honek era trinkoan azaltzen digu zeintzuk diren Gipuzkoako lurraldearen historia politikoari buruz ikerketa zientifikoek ezarriak dituzten zehaztasunak. Lanik berriena dugu Gipuzkoan eta bere Batzarretan gertatutakoei buruz, bai parte hartu edo eragina izan zuten pertsonei buruzkoa ere. Lanaren egilea Mª Rosa Ayerbe entzutetsua dugu, zehaztasun zientifiko zorrotzaren bermatzailea; izan ere, lehen mailako iturriak izan ditu ikerketagai, alegia, garaian jatorrizko agiriak.

Revisiones en diferenciación

Egilea: Hainbat
Argitaratzailea: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
Orrialde kopurua: 212
ISBN: 84-8373-411-7

Ezaugarriak: Aproximación al concepto de diferenciación. Metilación, impronta y desarrollo. Reloj biológico, envejecimiento y diferenciación celular. Factores de transcripción en la diferenciación del eje hipofisotiroideo. Interacción de las moléculas de la matriz extracelular durante el proceso de diferenciación.Células embrionarias en vertebrados. Clonación y diferenciación celular. Transdeterminación y transdiferenciación. Mecanismos de control durante la diferenciación de odontoblastos. Proliferación y diferenciación celular en el epitelio intestinal. Desarrollo y diferenciación de las células germinales reproductoras. Mantenimiento del estado diferenciado. Alteración del citoesqueleto en la apoptosis. Diferenciación en la metamorfosis. Modelos de estudio.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EUSKOBOOKS
 Aurreko Aleetan
Caja Laboral - Euskadiko Kutxa
Bilatu Euskonewsen
2007 / 02 / 09-16