Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
«Kizkitza»
Euskal idazlea (Donostia, 1873 - Bilbo, 1937). Lehen eta bigarren mailako
ikasketak Tolosako eskolapioetan egin ondoren, Zuzenbidea eta Filosofia eta
Letrak burutu zituen, Salamancan eta Deustun hurrenez hurren. Donostiako Diputazioan
lan egin zuen. Politikan integrista zen, baina Sabino Arana ezagutu ondoren
nazionalismoaren bultzatzaile sutsuenetako bat izan zen Gipuzkoan. «Bizkaitarra»
aldizkarian argitaratu zuen artikulu batengatik Hendaiara alde egin behar
izan zuen, bere ideia abertzalek zirela eta, lehen errefuxiatu bihurturik.
Sabino hil ondoren alderdiaren eta eliz agintarien arteko tirabirak izan ziren
eta Aranzadi —fraide beneditarra— eskumikatu egin zuten denbora
labur batez. 1927ra arte Bilboko «Euzkadi» egunkari abertzalearen
zuzendaria izan zen, «Kizkitza» izengoitiz sinatuz. Mugimendu
abertzalea Europako joera politikoetara irekitzen saiatu zen (irlandar, txekiar,
kroaziar eta abarrekin harremanetan jarririk). Aranzadiren obra nagusiak:
La Nación Vasca (1931), La casa solar vasca (1932),
Ereintza (1935).
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
?Saletxe?
deitua. Gipuzkoar idazlea (Legazpi, 1916). Gaztetan artzain ibili zen aitarekin
batera, eta, hamazazpi urte zituela, Legazpiko ?Patrizio Etxeberria?
lantegian sartu eta han lan egin zuen, berrogei bat urtez. 1972an, On
egi?aren obaria izeneko eleberria argitaratu zuen. Olerti
eta Zeruko Argia aldizkarietan argitaratu ditu bere olerki eta idazlan
aipagarri batzuk. Ugarteren beste liburu batzuk: Jatorriaren errotik
(1986), olerkiak eta esaera zaharren bilduma; Legazpi barrutiko itzen
bilduma (1993), hiztegia eta adizkera osoa. Ugarteren idazkera, herri
literaturatik hurbil dago.
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
Compositor
y organista guipuzcoano, nacido en Zumaia el 15 de febrero de 1855 y muerto
en Bilbao el 7 de agosto de 1944. En 1876 ingresa en la Escuela Nacional de
Música y Declamación de Madrid, obteniendo cuatro años
más tarde los primeros premios de piano y composición. En 1880
gana la plaza de organista y maestro de capilla de San Luis de los Franceses
y, en 1886, la de San Jerónimo, plazas ambas que detentó hasta
1936. Autor de piezas de música sacra, entre las que destacan
Itziarko Birjiña Euskarichoa, la Misa Solemne en Do, estrenada
en las Fiestas Euskaras de Zumaia en 1900, la Misa Pastorela en Re
y la Salve de Arritokieta compuesta con motivo de la epidemia de
cólera de 1885 y que se interpreta desde entonces el 7 de septiembre
en la parroquia de Zumaia. Compuso asimismo temas profanos, como los dramas
líricos Autismo de Sangre y La redención de un
padre y el juguete cómico-lírico Una vara de castigo.
También, la Suite Sinfónica en Mi Menor, estrenada
en 1929.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |