Euskal Herria, gaur

Egilea: Ramón Zallo
Argitaletxea: Alberdania
Orrialde kopurua: 320
ISBN: 84-96643-41-7

Ezaugarriak: Euskal kulturari, gizarteari eta historiari buruzko sintesi orokorra egiten duen zabalkunde-liburua eskaintzen digu, oraingoan, Zallok. Edukiari dagokionez, Euskal Herriko funtsezko gaiak ulertzeko ibilbide-orri bihur daiteke.

Egileak euskal kulturaren kontzeptu zabala azaltzen du hasieran, ezezagun samarra eta hain herri txikia izanda, proportzionalki aberatsa den euskal kulturarena, alegia. Bere historia duen kultura integrala dela dio, ingurunearekin oso lotuta badago ere. Ibilbide horretatik, garapenaren eta berezitasunaren aldeko apustu estrategikoaren beharra ondorioztatzen du, mundu global eta ziurgabetasunezkoan.

Lehen zatian, Euskal Herriaren ideia kulturala eta espaziala aztertzen (eta aldarrikatzen) du eta, laburki, zenbait alderdi deskribatzen ditu, hots, bertako historia, gizartea eta profilak, herrialdearen bilakaera ekonomikoa eta Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko sistema politikoak. Balio sendoak eta gizarte zibil trinkoa dituen gizartea deskribatzen du; amnesiarik gabe, azken urteotako tragediak eta etsipenak berrikusi behar dituen gizartea, alegia.

Bigarren zatiak kulturari dagozkion alderdi guztien panoramika berria eskaintzen du. Ezaugarririk berariazkoena euskara dela aitortuta, liburuak dimentsio erantsia ematen du, arkitekturari, arte bisual, eszeniko eta musikalei, euskaraz zein gaztelaniaz egindako euskal literaturari, dagozkion estilo, arte-lan eta izenak eta ondare-multzoa aztertuz. Amaitzeko, historian zehar izan diren eta gaur egun diren pertsonaiak aztertzen ditu, herrialdearen aniztasuna erakusteko asmoz.

Metodo deskribatzailea eta ordenatua erabiltzen du, eta ez oso interpretatzailea. Irakurlearen esku uzten du interpretazioa.

Ipuinartean - Encuentos

Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Alberdania
Orrialde kopurua: 152
ISBN: 84-96310-52-3

Ezaugarriak: Kultur aniztasunaren emaitza da, bete-betean, liburu-katalogo hau: lurralde ugaritako 36 artisten lanak eta mundu zabaleko beste hainbeste kontakizun biltzen ditu. Arte plastikoak eta literatura (hizkuntza anitzetako literatura hizkuntza anitzetan emana) uztartzen ditu. Datorkigun munduaren ispilu.

Musika eta lurra
Rutas y canciones para descubrir Euskal Herria

Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Sua
ISBN: 84-8216-184-9

Ezaugarriak: Hay miles de modos de descubrir un lugar. Por casualidad, una carretera te llevó hasta él. Un amigo te habló de su belleza. Apareció en la fotografia de una revista, en un rincon de un periódico... Pero nuestra experiencia nos dicta que la forma más hermosa, más sorprendente y más sugerente es cuando lo descubres por medio de una canción.

La Brecha

Egilea: Toti Martinez de Lezea
Argitaletxea: Ttarttalo
ISBN: 84-9843-029-1

Ezaugarriak: San Sebastián, 1813. José Bonaparte ha perdido la guerra y el ejército francés se retira de la Península, azuzado por las tropas aliadas comandadas por Lord Wellington. San Sebastián es le último reducto bajo el domino francés. Tras cinco años de ocupación, los donostiarras se preguntan qué ocurrirá, si los militares franceses ofrecerán resistencia o se rendirán sin lucha. Quedarse o abandonar la ciudad, ésa es la cuestión. Maritxu Altuna, dueña de La Casa del Chocolate, decide permanecer y defender su negocio. Poco puede imaginar que los aliados, los esperados libertadores, darán fuego a la ciudad, desvalijarán y pasarán a cuchillo a la población civil, acusándola de afrancesada. Y las mujeres donostiarras serán obligadas a pagar un alto precio, el más alto.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EUSKOBOOKS
 Aurreko Aleetan
Caja Laboral - Euskadiko Kutxa
Bilatu Euskonewsen
2007 / 03 / 02-09