Arantxa
UGARTETXEA ARRIETA
Argazkiak: Arantxa UGARTETXEA ARRIETA
Traducción al español
Txileko Santiagora, lehen aldiz joan nintzenean, orain del 35 urte gutxi gora behera, hegazkinean 22 ordu pasa nituen, eta oraingo honetan 13, zerbait aurreratu dugu! Baina denbora joan eta etorri, oraindik ere, Santiagon lur hartzeak, mende kateak sortzen didan nolabaiteko ikusmira eta hizkuntzaren doinuak, mundu magikorantz hurbilduko banindute bezala sentiarazten naute. Denboraren zehar, pertsonak eta lekuak izen berberarekin jarraitzen dute, baina ni, beste adin batetan kokatuta aurkitzen naiz.
Garai hartan, 1970 hamarkadan hain zuzen, emakume harrigarri bat ezagutu nuen (1982an hil zen), Clarita de Larminta izenekoa. Lekaime izandakoa, baina ebanjelioa errealitateari hobeki lotuta bizitzearren, Malaquías Concha auzoan kokatuta zegoena, Comuna de la Granja, deritzen den hiri honetako lurraldean. Bazebilen baita ere, paraje haietan, Esteban Gumucio izena zuen apaiz-erlijioso berezi bat. Herrikoia eta oso maitatua. Izen honen atzetik joana nintzen ni leku haietara. Egun auzo honetako kale batek bere izena agertzen du.
Claritarekin topatu nintzen egun ura, oraindik ere gogoan dut, badirudi ikusten dudala: aurrez aurreko begirada, irribarre argia, hitz goxo eta sendoak, baina batez ere ekintza eraginkorrezko emakumea zirudien, organizatu, ikusi eta ematen den horietakoa. Bere familiaren oinarria frantsesa zen, Argentinan hazitakoa bera, baina arimaz, bihotzez eta bizitzaz Txiletarra. Nik garai hartan ez nuen inongo militanterik izan nahi, sentsibilitate desberdin batetik bizi baizik, baina Estebanen Eukaristiak gustatzen zitzaizkidan, herriko zentzuaz blai egindakoak bai ziren. Claritak, berriz, gorputza eta anima sendatzen zuen horietakoa zen. Berak lagundu zidan auzoan lana aurkitzen, azken batean, Araneda familian, Daro izena zuen etxeko alaba jostunari lagunduz. Lagunak gaur arte.
Urte eta erdi pasa ondoren, itzuli behar izan nuen Donostiara. Baina joan etorri hura, nigan bizi izan da urteetan, berriro ere joan etorriaren gogoa mantenduz. Bidaiaren kultura horrelakoa da, gizatasunaren zaintzaile, momentuko mugak ez badigute estaltzen, bidaiak berak gordetzen duen jakinduri sakona. Eta noski! Ez naiz behin bakarrik bueltatu, behin baino gehiagotan. Lehenengo aldiz lur haietara, berriz, hurbildu nintzenean, Claritaren bila joan nintzen eta ez nuen aurkitu. Negar pilo bat egin nuen. Baitu eta torturatua izan zela jakin nuen eta aske izan zenena, berriro ere auzora itzuli zela esan zidaten, geroago heriotzak eraman zuelarik. Baina denok, gaur arte, beretaz hitz egiten dugunean, bizirik dagoela dirudi, benetan harrigarria!
Darorekin, berriz aukera izan nuen elkartzeko eta konpartitzeko, urteetan zehar hainbeste gauza gertatu ondoren, bazirudien eguneratuta geundela. Benetan pozgarria!
Eta..., horrela bizi naiz, Santiagori agur ezin eginik. Orain, hango jendeari ezker, etxekotasuna sentiarazi egiten didate, “etxetxoa” deritzen dioten Zentroan, han baitago Erika Fuentealba erizaina Claritak utzitako aztarna jarraitzen, talde bat inguruan duela: psikiatra, sindikalista, soziologoa, irakasleak, psikopedagogoak, hain zuzen. Era honetara Claritaren presentzia eguneratuak jarraitzen duela.
Baina oraingo honetan, Clarita de Larminat Zentroak, unibertsitateraino eraman nau, lurralde hauetan askotan gertatzen zaidan bezala. Santiagoko Arturo Prat deritzen den unibertsitatean, Sebastian Fuentealba zentroko irakasleak, kontaktuak eginak zeuzkan eta dena erraza izan zen niretzat. Gure “etxetxoa” onartua izan zen eta berak gordetzen duen potentzia sumatzeko aukera eman zigun ekitaldi honek. Freireri buruz hitz egitea, benetan gauza ederra da niretzat espazio hauetan, brasildar irakaslearen ikaslea sentitzearen zirrara bizitzeko aukera ezin hobea izaten baita. Arratsalde hartan dastatutako harrera, hitz argi, eta zenbait adierazpen pedagogikoen artean, ederra izan zen. Ez ziren faltatu hitz euskaldunak “cueca”-rekin batera (dantza txiletarra), hunkigarria! Honek denak lur hartze ezin hobera eraman gintuztelarik.
Galdera pilo bat sortu ziren, ni askatasun osoz egin nituen nire adierazpenak, onartua sentitu nintzen, eta baita ere konturatu nintzen Freire ezagutzen zutela. Hezkuntza sistemaren hobekuntza, eraldaketaren beharra, sortzearena eta ezin geldituaren gogoa aurrerapenak lortu arte, nabarmen agertu ziren. Freireren hitzak indar handia dute Ameriketako lurralde hauetan, badirudi sentsibilitate berean sortutako galdera eta erantzunak zamatzen dituela. Gogoz entzundako hitzak izaten dira. Paulo Freire hobeki ezagutzeko grina agertzen dute beti, zerbaitegatik izango da ezta? Pedagogia honek gure sentsibilitatea ukitzen duenean, gela edo hezkuntza topaketa bat dela medio, espazioa eta denbora erraldoiak bihurtzen dira, lurraren zaporea hobeki dastatuz gizatasuna lantzen ari garen arabera.
Munizipala den Teknika Unibertsitatean (UTEM) ere kontaktuak eginda zeuden, eta goizeko larunbat hartan auditorioa leporaino beteta zegoen. Ikurrina handi bat ipini zuten atrilean, baina ikasleengana hurbildurik, nik txiletar banderan murgildu nahian nenbilela adierazi nien, eta ikurrina mahai gainean tolestuta utzi nuen duintasun osoz, txalo zaparrada jaso ondoren. Giro maitekorreko ikasle haiek eta ni oso ongi ulertu ginen elkar. Detaile polita benetan! Berriro ere gure “etxetxoa” han zegoen hezkuntzari buruz hitz egiten. Bezperan ekitaldia organizatzen zutenekin, bilera jatorra eduki genuen, zeukaten ikusmira eta desioa nabariak zirek, horregatik hain ederra gertatu ze!
Ekitaldian egin zuten aurkezpena, Txileko azken historiaren barruan kokatuta agertu zuten, hobekuntzaren beharra adieraziz. Ikuslego kopuru hartan ikasle asko zegoen eta baita ere irakasleak. Gazteek asko dutela esateko gaurko hezkuntza egoeran, nabarmen sentitu genuen. Hitz egiteko eta adierazteko aukera ezin hobea gertatu zen ekitaldi bera, eta ni horretan saiatu nintzen. Beraiekin geratzeko gogoa ere sentitu nuen. Askenean txiletar ardoarekin topa egin genuen. Paulo Freireri, izugarri gustatzeko moduko mahia eta ardoa izan ziran haiek!
“Etxetxoak” eskaini dit baita ere, lehenengo eta bigarrengo maila eskolarra egiten ari diren geletan parte hartzeko aukera. Etxekoekin dena hurbilago sentitzen dut, badirudi profesionaltasuna egunerokotasunarekin batera bizitzen dela. Eta horrela egun bat eta beste pasatzen joan dira, itzultzekoa iritsi arte. Baina lehenago “etxetxoaren” juridikotasunaren urteurrena ospatu genuen, horretarako joana bainintzen! Benetan zoragarria izan zen, zentroko aktibitate guztiak parte hartu zuten ekitaldian, ziurtagiri eskolarrak banatu ziren nagusiei, beraien familia eta txalo zaparrada tartean, hunkigarria! Folkloreak bere agerraldia egin zuen baita ere, “Despertares” deritzen den, txiletar dantza eta kantu, taldearen bidez, alaitasuna ez zen faltan bota, ikusgarri pasa genuen!
Eta horrela... itzultzeko eguna iritsi zitzaidan. Uzte dut inoiz ez naizela benetan despeditzen! Badakit Santiagon arrotza naizela baina nik etxekotasuna sentitzen dut.
La extranjera
(A Francis de Miomandre) |
Habla con dejo de sus mares bárbaros, con no sé qué algas y no sé qué arenas; reza oración a Dios sin bulto y peso, envejecida como si muriera. En huerto nuestro que nos hizo extraño, ha puesto cactus y zarpadas hierbas. Alienta del resuelto del desierto y ha amado con pasión de que blanquea, que nunca cuenta y que si nos contase sería como el mapa de otra estrella. Vivirá entre nosotros ochenta años, pero siempre será como si llega, hablando lengua que jadea y gime y que le entienden solo bestezuelas. Y va a morirse en medio de nosotros. en una noche en la que mas padezca, con solo su destino por almohada, de una muerte callada y extranjera. |
(Antología de Gabriela Mistral. Clásicos juveniles Tacora. P. 12-13) |
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Aurreko Aleetan |