Agustin Pascual Iturriaga Ugalde 1851ko martxoaren 30ean hil zen Hernanin
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Agustin Pascual Iturriaga. |
Gipuzkoar pedagogo eta idazlea (Hernani, 1778 - Hernani, 1851). Andoaingo apaizgaitegian
eta Oñatiko unibertsitatean egin zituen apaiz ikasketak. 1817. urtean
Hernanin eskola bat zabaltzeko baimena lortu ondoren elkarte bat eratu zuen
Cayetano anaiarekin eta garai hartan Gipuzkoako musikalaririk onenetakoa zen
Manuel Larrarterekin batera. Gramatika (latina, gaztelania, frantsesa) eta kristau
dotrina irakasten zituen Iturriagak. Pedagogiari dagokionez, zigor fisikoak
kendu zituen eskolan. 1839an, gerra karlista amaitutakoan, Lapurdiko Milafrangan
jarri zen bizitzen eta bertan idatzi zituen bere
Alegiak euskaraz.
Berriro Hernanira itzulita,
Arte de aprender a hablar la lengua castellana
para el uso de las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa obra
eman zuen argitara 1841ean. Handik urtebetera plazaratu zituen
Diálogos
bascocastellanos para las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa
(Bonaparte printzeak beste euskalkietako itzulpenekin argitaratu zuena, eta
1963an
Jolasak izenburupean berriro argitaratua) eta
Fábulas
y otras composiciones en verso bascongado, dialecto guipuzcoano, con un diccionario
basco-castellano de las voces que son diferentes en los diversos dialectos
(1884. urtean
Ipuiac eta beste moldaera batzuec izenburupean berrriro
argitaratua) obrak. Iturriagarenak dira
San Inazioren martxa izeneko
ereserkiaren hitzak.
El 1 de abril de 1906 se edita por primera vez el diario guipuzcoano La región vasca
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
Diario guipuzcoano de izquierda que apareció entre el 1 de abril de
1906 al 25 de diciembre del mismo año. Su público fueron republicanos
y liberales agrupados en la Liga Foral Autonomista de Guipúzcoa. Su
fundador fue el republicano federal Fernando Torralba (1906) y en su Consejo
de administración figuraban el republicano Leandro Uranga, el republicano
José Trecu, el republicano unionista Tremiño, el federal Tomás
Carasa y el republicano Vicente Meque, siendo el factotum ideológico
Francisco de Gascue.
Julio de Urquijo Ybarra 1871ko apirilaren 3an jaio zen Deustuan
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Julio de Urquijo Ybarra. |
Bizkaitar idazle eta euskaltzalea (Deustua, 1871 - Donostia,
1950). Deustuan, Jesusen Lagundiaren ikastetxean, eta Salamancan egin zituen
Zuzenbide ikasketak. Donibane Lohizunen eta Donostian bizi izan zen batez
ere. Familia karlista batean jaio zen, eta, gazte garaian, Karlos VII.aren
laguntzaile ibili zen urte askoan. Bi aldiz izan zen diputatu Madrilgo Legebiltzarrean,
1903an eta 1931an. Azken aldi horretan Alderdi Tradizionalistaren ordezkari
hautatua izan zen, eta «Minoria Vasca» izeneko taldean aritu zen
lanean, EAJrekin batera. Baserriz baserri eta zokoz zoko ibili zen liburu
zaharren bila eta bere bizitzaren bukaeran euskal liburutegi aberatsa izatera
iritsi zen. Haren liburutegia Diputazioaren Mitxelena Kulturunean gordetzen
da gaur egun. 1905ean, Zarauzko frantziskotarren komentuan aurkitu zituen
Joanes Etxerri Sarakoaren eskuizkribuak, eta bi urteren buruan 1907an, argitaratu
zituen. Urte hartan bertan
Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV)
aldizkaria sortu zuen, ordu arte, nahasian, zehaztasunik eta metodo zientifikorik
gabe ibili ziren euskal ikerketei oinarri sendoa jarri ziena. Aldizkari hartan
idatzi zuten garai hartako euskal idazle eta ikerle nagusiek, frantsesez,
gaztelaniaz, alemanez eta euskaraz. Urquijok berak argitaratu zituen euskal
klasiko asko aldizkari hartan: Etxepare, Axular, Tartas, Sauguis, J.M. Zabala,
Añibarro, Oihenart, etab. 1919an
El refranero vasco. Los refranes
de Garibay argitaratu zuen, eta 1925ean
Un juicio sujeto a revisión.
Menéndez Pelayo y los Caballeritos de Azcoitia liburua. Bestalde,
RIEV aldizkarian barrena, ezin konta ahala artikulu eta bibliografia oharrak
argitaratu zituen.