Julio Urkixo, euskalgintza anitzaren ispiluEscuchar artículo - Artikulua entzun

Jose Luis LIZUNDIA ASKONDO
Traducción al español

G aur egun euskalgintza deitzen dena baino zehatzagoa zen eta da euskalaritza, hots, “vascologo” izendatzeko Julio Urkixokoaz iharduteko. Hala eta guztiz ere, RIEVen, Eusko Ikaskuntzan eta Euskaltzaindian gizon erraldoi horrek, bere lanekin zerbait egin bazuen, EUSKALGINTZA egin zuen, zentzurik nobleenean eta zabalenean. Hori da nik, lerro gutxi hauetan nabarmendu nahi dudana, azpimarratuz, bide batez, aniztasuna.

Julio Urquijo Ybarra  
Julio Urquijo Ybarra.
Ez dut ere xedetzat hartu Julio Urkixoren oraingo curriculum lodietariko moduko bat garatzea. Egin nezakeen, erraza baita hartu bere biobibliografia eta zerrenda luze bat eta gaurkoaz kunplitzea. Egin dezaket hori ere, baina badakit zuetariko askok nik bezain ongi ezagutzen duzuela hori. Nahiago dut bere giroaz, kontestuaz, belaunaldiaz oro har mintzatzea.

Aniztasuna azpimarratuko dudala esan dut. Bai eta, gainera, bi aldetatik. Bata aztertu, ikertu eta argitaratu zituen gaien aniztasunez, edota, azter, iker eta argitara bultzatzen saiatu zen gai ugariez eta, bigarren aldea, aniztasun ideologikoa.

Instituzio gizona izan zen, garai hartan, Euskal Herrian Prat de la Riba bezalako politiko bat agintean ez genuelarik, RIEV bezalako aldizkari bat sortu zuen, agerkari berau erakunde bai zen; Eusko Ikaskuntzaren sortzaileetarikoa. Baita ere, segidan, Euskaltzaindiarena, zeinetan hasierako lauetariko baten, baina seguru asko hamabi urte lehenago, 1906an, bere anaia Adolfo-Gabriel, Bizkaiko Diputazioren buruaren hizkuntza Akademia sortzeko egitasmoan ere ez zen urrun ibiliko. Gerra zibilaren osteko basamortu negargarrian, Real Sociedad Bascongada de Amigos del País eskuindar zenbaitzuk sortu zutenean ere, han zen Julio Urkixokoa.

  Adolfo Gabriel Urquijo Ybarra
Adolfo Gabriel Urquijo Ybarra.
Giroa, kontestu historikoa, belaunaldia ere ukitzea nahiko nituzke. Nolabait zatikatzearren honela egingo nuke: 1907 aurretikoa, alegia, RIEV sortu aurrekoa; 1907-1919 tartea, lehen Mundu Gerra artekoa, Lapurdin bizi zenekoa, Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia martxan jarri aurrekoa; 1919-1937, Espainiako Gerra Zibil tartea, Urkixo eta beste askorentzat, oparoena; 1939-1950, irabazleen bandokoa, baina bakea galdu zuten karlista euskaltzale haietakoa.

Ukitu, aztertu, ikertu edo bultzatu zituen gaiak hainbeste izen ziren : hizkuntzalaritza orokor eta konparatuak, paremiologia, antzinako kantak eta istorioak, euskararen jatorria, folklorea, arkeologia, heraldika, Bilboko merkataritza, karlismoa, etimologia, musika, onomastika, literatura, asmatutako hizkuntza unibertsalak, denekiko kuriositate izugarria izan zuen.

Bibliografia oparoa utzi digu lekuko bikain. Hiru ehun lanetik gora kontatu ditut. Liburuak eta liburuxkak, aldizkari eta egunkarietako dozenaka eta dozenaka artikulu, “recensio” eta beste, gaien aldetik ere aniztasun aberatsa agertzen du.

Azken puntu bezala bere ideologiaz zerbait adierazi nahi nuke. Euskaltzaleen une eta kontestu historiko anitza zen garai hartakoa: Erregetiarren artean ere bazegoen aniztasuna; abertzaletasunak ez zuen urte asko, baina 1931 arte, jeltzaleena zen bakarrik; errepublikazale eta ezkertiarrak ere baziren. Uste dut Julio Urkixo, aniztasun aberasgarri horretan, denekin konpondu zela, batzuekin hobeto, normala zenez, “denbora normal” haietan. Karlismo edo, hobeto esan, tradizionalismo mundu horretakoa izanik, euskaltzale anitzaren lekuko eta ispilu ere izan zela esango nuke.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2007 / 04 / 13-20