Ingurumena EAEn. Ingurumen-adierazleak

Egileak: Hainbat
Argitaratzailea: IHOBE
Orrialde kopurua: 55
ISBN: 84-606-3907-X

Ezaugarriak: Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programak (2002-2006) - Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiak (2002-2020) Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren honako konpromisoa bereganatu du: finkatutako lehentasunezko ingurumen-halburuen joera globalak erakusten dizkiguten adierazle bakan batzuk hautatzea urteroko txosten batean. Hazkunde ekonomikoaren eta ingurumena babestearen artean dauden loturak ere erakuts ditzakete, bidenabar, aipatu ingurumen-adierazleek.

Klima aldaketa

Egileak: Aitor Sáez de Cortázar eta Julen Rekondo
Argitaratzailea: IHOBE
Orrialde kopurua: 77

Ezaugarriak: Lurra orain dela 4.500 milioi urte sortu zen, eta ordutik klima etengabe aldatu da. Hala ere, azkenaldian, klima-aldaketak inoiz baino erritmo biziagoan ari dira gertatzen, eta fenomeno hori larritzeko modukoa da; izan ere, kliman aldaketak izan diren guztietan, aldaketa horrek ondorio zuzena izan du planetan.

Nazioarteko komunitate zientifikoak aspaldi ohartarazi zuen klima-aldaketaren eta arazo horri lotutako arriskuen inguruan. Zientzialari horietako batzuek uste dute dagoeneko pairatzen ari garela aldaketa horrek sortutako eraginak. Haien iritziz, aldaketa horiek gizakien jarduerak eta, zehatzago, atmosferara isurtzen diren eta berotegi-efektua sortzen duten gasak gehitu izanak eragiten dituzte. Gainera, zientzialari horien ustez, oraingoz eragin horien zati txiki bat bakarrik nabaritzen dugu; izan ere, atmosferaren eta klimari lotutako prozesuen erreakzioa oso mantsoa da gizakien jarduerarekin alderatuta. Ondorioz, neurri zuzentzaileak garaiz onartzen ez badira klima-aldaketa ezingo dela kontrolatu ondoriozta dezakegu.

Garraioa eta ingurumena Euskal Autonomia Erkidegoan

Egileak: Hainbat
Argitaratzailea: IHOBE
Orrialde kopurua: 54

Ezaugarriak: Gizarte modernoaren garapena garraioen iraultzari estuki lotua egon da sortu zenetik. Pertsonek eta merkantziek gaur egun duten mugikortasunik gabe, guztiz ezinezkoa izango litzateke une honetan bizi dugun globalizazio-prozesua bere horretan gertatzea. Era berean, garraio-ahalmena ere erabakigarria izan da hiri-kokalekuak finkatzeko garaian. Gure herri eta hirien eboluzioa beste eskualde batzuekin lurrez, itsasoz nahiz airez komunikatzeko duten aukerek baldintzatu dute. Hala eta guztiz ere, gaurdaino ezin izan da mugikortasunaren hazkunde hori ingurumen-inpaktuen hazkundetik bereizi; ingurumen-inpaktu horietako batzuk, esaterako, atmosfera-poluitzaileen emisioa, zarata, paisaiaren gaineko eraginak edo bizitza-zikloaren kudeaketa dira.

Berotegi-efektuko gasen isurketei buruzko urteko txostena

Egileak: Hainbat
Argitaratzailea: IHOBE
Orrialde kopurua: 16

Ezaugarriak: Martxoaren 9ko 1/2005 Legeak, berotegi efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza erregimena arautzen duenak, hainbat araudi, jokabide eta epe betetzera behartu ditu dagozkien instalazioak. Alderdi horiek guztiak merkatua indarrean sartu den lehen urte honetan ebaluatu ahal izan dira.

Instalazioek beren isurketak kontrolatzeko eta euren jarraipena egiteko beharra daukate, isurtzeko baimenean finkaturiko sistemaren arabera. Instalazioek isurpenei buruzko txosten bat ere prestatuko dute, gerora dagokion egiaztatzaile akreditatuak egiaztatu beharko duena. 1/2005 Legea kontuan izanda, otsailaren 28a baino lehen, titularrek eskumeneko erakunde autonomikoari berotegi-efektuko gasen iazko isurketei buruzko txostena bidali beharko diote.

Eskumena duen organo autonomikoak, behin txostena jasota eta kalkuluak zuzenak direla ikusita, Isurtzeko Eskubideen Erregistro Nazionalean (RENADE) inskribatuko du aurreko urteari dagokion isurpenen kopurua, dagokion taulan.

Hurrengo urteei begira prozesua errazteko asmoz, sektore bakoitzarentzako gomendio orokor eta zehatz batzuk jaso ditugu agiri honetan, eta baita egiaztatzaileentzat hainbat iradokizun ere. Horiek guztiak etorkizuneko balidazio-prozesuetan erabilgarriak izatea espero dugu. Edonola ere, argi utzi behar da jarraipenerako metodologia 1/2005 Legeak Administrazioari esleitutako eskumena dela, eta esleipen hori ebazpen bidez aldatzen ez den bitartean, isurtzeko baimenean jasotako metodologia aplikatuko dela.

Ingurumen Ministerioaren web orrian (Isurketa-faktoreak eta balio kalorifikoak-Estatuko Inbentarioaren Txostenaren Laburpena) agertzen den taulan isurketa-faktoreak eta balio kalorifiko garbiak daude. Datuok 1990-2004 arteko inbentario nazionalekoak dira.

Faktoreak egoki erabiltzeko, batetik, oxidazio-faktorea inplizituki daramatela kontsideratu behar da (oxidazio-faktore baten ondorioz biderkatuak daude), eta, bestetik, instalazioek, 1/2005 Legearen esparruan, 2004/01/29ko batzordearen erabakian (jarraipen-ildoak eta jakinarazpena) ezarritako oxidazio-faktorea erabili behar dutela.

Régimen jurídico del cambio climático

Egilea: Miren Sarasíbar Iriarte
Argitaletxea: Lex Nova
Orrialde kopurua: 314
ISBN: 97-8848501297-8

Ezaugarriak: Ante la realidad del cambio climático, el Derecho asume la verdadera envergadura de este problema e intenta aportar soluciones jurídicas; de ahí la novedad de esta obra al analizar uno de los instrumentos jurídicos fundamentales para combatir las causas del cambio climático originado por la conducta del ser humano -el Protocolo de Kyoto- que, desde que entró en vigor, ya es objeto de debate, como ocurrió en la Cumbre de Nairobi (noviembre de 2006).

El libro se estructura en cuatro capítulos:
· El primero trata sobre el marco conceptual del clima y del cambio climático, desde dos perspectivas: técnica y jurídica; justificando la intervención del Derecho en su regulación;
· El segundo analiza la política sobre esta materia, desde el punto de vista internacional y comunitario;
· El tercero expone las medidas y acciones que ha emprendido España para luchar contra el calentamiento del planeta;
· Y, en el cuarto, la autora propone una serie de interesantes consideraciones sobre los principios de responsabilidad común y de integración ambiental, los mecanismos de flexibilidad para reducir las emisiones atmosféricas y las medidas de adaptación y mitigación del cambio climático.

Finalmente, el libro se completa con tres apartados muy prácticos: una extensa bibliografía, un listado de direcciones de internet y un anexo documental en el que se recogen tres documentos básicos y de gran utilidad: la Convención Marco de las Naciones Unidas sobre el Cambio Climático, el Protocolo de Kyoto y el Programa Europeo sobre el Cambio Climático.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EUSKOBOOKS
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2007 / 06-29 / 07-06