1914. urteko ekainaren 30an Xabier Peña Albizu jaio zen

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Xabier Peña Albizu
Xabier Peña Albizu.
Gipuzkoar irakasle eta idazlea (Tolosa, 1914 - Tolosa, 1980). Iruñean egin zituen maisu ikasketak eta Lovainan (Belgika) soziologiakoak. Euskal Herrira itzulirik, Bilbon ibili zen irakasle. El Día, Euzkadi, Karmel eta Izaskun agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarraienak. Obra nagusiak: Ene potxolo (komedia), Euskal Irakasbide laburra (1958), euskara ikasteko metodoa; Abere alaiak (1969), haurrentzako ipuinak. Mendizalea zen, eta urrutiko mendietara ibilaldiak egiten zituen, Xebe anaiarekin batera. 1975ean, Kilimanjaro mendira egindako bidaia bat zela eta, Afrika-Sorkaldean ibillaldi bat izeneko liburua argitaratu zuen. Euskaltzain urgazlea izan zen.

Bingen Amezaga Aresti 1901 urteko uztailaren 1an jaio zen Algortan

Iturria: Harluxet hiztegi entziklopedikoa

Bingen Amezaga Aresti  
Bingen Amezaga Aresti.
Euskal idazle eta itzultzaile bizkaitarra (Algorta, 1901 - Caracas, 1969). Caracas eta Montevideoko Unibertsitateetan zuzenbide-irakaslea izan zen. Euskal adizkarietan ipuin, narrazio eta saiakerak argitaratu zituen eta itzulpengintzan nabarmendu zen: Wilde-ren Reading Baitegiko leloa; Shakespeare-ren Hamlet eta Danemark’eko Erregegaya; Goethe-ren Lur-Miña; Plinioren Plini gaztearen idazkiak; Eskiloren Prometeu burdinetan; Zizeronen Adiskidetasuna; Deskartesen Metodoaren diskurtsoa eta Juan Ramón Jiménez-en Platero ta biok (1952-1968) itzuli ditu. Euzko Jaurlaritzako Hezkuntzako ministro izan zen (1936). Gerra Zibilaren garaian Frantzia, Ingalaterra, Argentina eta Caracasera erbesteratu zen. Euskaltzain urgazlea da.

Juan Garbizu Salaberria idazlea, Zubigar, 1893ko uztailak 5 jaio zen

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Juan Garbizu Salaberria
Juan Garbizu Salaberria.
(“Zubigar”). Gipuzkoar idazlea eta itzultzailea (Lezo, 1894 - Lezo, 1930). Zeruko Argia, Euskal Esnalea, Argia, Arantzazu eta Argentinako La Baskonia agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Ostegun Deuna (1924) olerkia, Euskera arrobitzat (1924) olerkia, Cervantesen Kixote (IX. kapituluaren itzulpena, 1928), La señora Cornelia Cervantesen liburuaren itzulpena (1928), Txori ausarditsuak (1929) ipuina, eta Aizkorri eta itsasoa (1929) bakarrizketa. Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteko lehen idazkaria izan zen. Errenteriara lanera zihoala tren batek harrapatu eta hil zuen. Daniel eta Tomasen anaia zen.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Metro Bilbao
Bilatu Euskonewsen
2007 / 06-29 / 07-06