Serafín Baroja Zornoza idazlea 1912. urteko uztailaren 16an hil zen Beran
Iturria: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Serafín Baroja Zornoza. |
Euskal idazle gipuzkoarra (Donostia, 1840 - Bera, 1912), Pio eta Ricardoren
aita. Ikasketaz meatzetako injineru zen eta lanbideak toki batetik bestera eraman
zituen bera eta familia. Liberal etsia izaki, karlisten aurkako kantak idatzi
zituen, Manterolaren
Cancionero Vasco bilduman jasoak.
Gaciguezac
olerki-bilduma kaleratu (1875) eta J.A. Santesteban-en musikaz
Pudente
lehen euskal opera ondu zuen (1878).
Lutxi operaren letra,
Amairu
damacho zartzuela,
Hirni, ama alabak drama eta
Santo Tomaseko
feriya eta
Asto Contuac lanak ere idatzi zituen.
Urumea
eta
Bai jauna, bai egunkariak sortu eta Iruñeko
Euskara
aldizkarian parte hartu zuen. Umorea da Serafin Barojaren lanaren ezaugarri
nagusia; Donostian “a” letrari buruz pare bat orduko hitzaldi umoretsua
eman zuen.
El bilbaíno Eduardo Alcorta Böckmann nace el 17 de julio de 1918
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
|
|
Eduardo Alcorta Böckmann. |
Personalidad vizcaína nacida en Bilbao el 17 de julio de 1918. Actor
de diversas compañías teatrales de aficionados desde los años
40. Miembro de la Masa coral del Ensanche, intervino en zarzuelas desempeñando
papeles cómicos.
En 1950 entró a trabajar como locutor de Radio Bilbao, pasando a ejercer
como realizador, siendo un decidido promotor del cuadro artístico de
la emisora. Organizó concursos de cine, programas infantiles y numerosas
representaciones teatrales. Fue asimismo corresponsal deportivo de “El
Correo”. Murió en 1976.
Martzelino Soroa Lasa 1902. urteko uztailaren 20an hil zen Donostian
Iturria: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Martzelino Soroa Lasa. |
Euskal komediagile gipuzkoarra (Donostia, 1848-1902). Bigarren
Karlistadan Ziburura ihes egin behar izan zuen, Amadeo Savoiakoaren aurkako
poema bat idazteagatik; erbesteratutako beste euskaldunekin antzerki-saioak
antolatzeaz batera, gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako zartzuela-moduko bat
ondu zuen
(Iriyarena, 1876). Gerra ostean Donostiara itzuli eta bere
obra antzeztu egin zen (1878). Eszenatoki batean euskarazko obra entzuten
zen lehen aldia zen. Arrakastak eraginda, guztiz euskaraz idatzitako obrak
egin zituen (
Anton Caicu, 1880;
Gabon, 1880;
Au ostatuba!,
1884;
Gorgonioren estutasunac edo boltsa galdu, 1888;
Ezer ez
eta festa, 1899). Soroaren lanak ez ziren literatur maila gorenekoak,
baina gizarteari oso ondo egokituta zeuden eta arrakasta handia izan zuten.