Xipri ARBELBIDE
Traducción al español
Aho beteka ati zaizkigu lurrari egiten dizkiogun kaleetaz. Serioski? Urtean %2-z garatu behar du gure ekonomiak bizitzeko, bestenaz krisia da, langabeziak goiti egiten du. Nora arte garatzen ahal gara? Lur honetako ontasunak mugatuak dira petrolioarekin ikusten dugun bezala.
Garapenak gailur bat badu. Gainditua dugu. Gizon guziek gure biziahala izateko bi lur behar litezke. Eta bat baizik ez! Mendebalean atzera egin behar genuke. Nork onartuko du?
Gure garapena herrialde pobreen bizkar egiten dugu. Euskal herrian ez da gehiago langabeziarik. Halere ekonomia garatu nahi dugu, lan postu berriak sortu. Norentzat? Ez gure haurrentzat: heriotze baino jaiotze gutiago da. Etorkinak beharrezkoak zaizkigu.
Etorkinak izatea, munduko injustiziarik handiena da. Har ditzazue Afrika beltzetik datozenak. Gizarteari gosta zaizkieno, aita-ama pobreen bizkar izan dira. Errentable bilakatzen diren pundutik, gu aberatsak, gara haietaz baliatzen. Horrek iduri luke Elgoibartarek makina herramientak egiten lituzkeela, oparitan emaiteko. Ez dezake iraun.
Deskolalizazioak ez ditugu onartzen. Ahazten zaiku Michelin, Mercedes eta beste gure alde egin deslokalizazioak direla. Zergatik onargarri litezke gure alde bainan ez besten alde?
Gazte nintzelarik Iparraldeko lema zen ‘lana herrian’, gazteak Ameriketara edo Parisera baizihoazen. Zergatik ez ‘lana herrian’ Afrika-Kanarias artean itotzen diren beltzek? Zergaitik gizonak deslokalizatu eta ez lantegiak?
Gizartea bera suntsitzen ari da: herrialde aberatsetan hilen ordaintzeko behar litekeen jaiotzeen erdia baizik ez da. Bizi gara imigrazioari esker. Nolaz nehork ez du horrelakorik aipatzen?
Garapen hilkor hori gelditu daiteke?, duela zenbait mende, Bazko ugartean azken zuhaitza, jakinez azkena zela, bota zuten bezala, guk ere ez dugula barkatuko lurra eta gizona hil arte erakusten digu, antxoarekin gertatzen denak.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Aurreko Aleetan |