Bitoriano Gandiaga Artetxe, bizkaitar idazlea eta elizgizona, 1928ko urriaren 8an jaio zen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Bitoriano Gandiaga Artetxe. |
(Mendata, 1928). Frantziskotarra. Arantzazuko, Foruko, Zarauzko eta Erriberiko
komentuetan egin zituen apaiz ikasketak.
Arantzazu, Euzko Gogoa, Egan
eta
Olerti agerkarietan eman zituen argitara bere lehen olerkiak. 1962an
Elorri izeneko aurreneko olerki bilduma eman zuen argitara. Bertan
Arantzazuko ingurutik hartu zuen olerki gaia, Lizardik ohi zuen bideetatik.
Handik hamabi urtera,
Hiru gizon bakarka (1974) bilduma eman zuen argitara.
Oteizaren eragina aitortu zuen Gandiagak lan horretan, eta, aurrekoaren aldean,
olerki mota konpromezuzkoagoa egin zuen. Handik hiru urtera eta Madrila egin
zuen bidaia baten ondoren,
Uda batez Madrilen idatzi zuen, hiri handi
hartako ikusmenak liluraturik. 1985ean
Denbora galdu alde argitaratu
zuen. Hizkuntzazko baliapide aberatseko idazlea da Gandiaga; onomatopeiek eta
hizkuntz jokoek garrantzi handia dute bere olerkietan. Azken urteetan gabon
kantak argitaratu zituen eta Arantzazuko irakaslea izan zen. 2001ean zendu zen.
Koldo Mitxelena Elissalt hizkuntzalaria 1987ko urriaren 10ean hil zen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Koldo Mitxelena. |
Gipuzkoar hizkuntzalari eta idazlea (Errenteria, 1915-Donostia, 1987). Orkatileko
gaixotasun bat zela medio berandu hasi zen eskolara, eta etxeko arazo ekonomikoengatik
lan eginez egin behar izan zuen batxilergoa. Zeruko Argia irakurriz alfabetatu
zen euskaraz, eta Martin Lekuona apaizaren babespean izan zuen euskal idazle
zaharren berri. 1930ean EAJko kide egin zen. Espainiako Gerra Zibila hasi
zenean Eusko Gudarostean sartu, eta Euskal Herriko kanpaina guztia egin zuen.
Santoñan atxilotu zuten frankistek. Heriotz zigorra eman zioten, baina
ez zuten hil, eta kartzelan eman zituen sei urte. 1943an kartzelatik atera
eta Madrilera joan zen lan bila. Han euskal erresistentziarako lanean ihardun
zuen Joseba Rezolarekin batera, harik eta 1946an berriro atxilo hartu zuten
arte. Ordukoan bi urte eman zituen kartzelan. Kartzelako urteetan ikasten
aritu zen beti, Filosofia eta Letrak eta hizkuntza klasikoak eta modernoak.
Ajuriagerraren idazkari gisa lan egin zuen kartzelatik aterata, eta hark alde
egin behar izan zuenean irakasle gisa hasi zen lanean. 1954an Euskaltzain
Oso eta Julio de Urquijo Euskal Filologiako Mintegiko zuzendari izendatu zuten.
Egan aldizkariaren sorkuntzan eta zuzendaritza batzordean parte hartu
zuen. 1959an doktoretza tesia aurkeztu zuen,
Fonética histórica
vasca izenburupean. Torrelavegako institutuan (Kantabrian) irakasle izan
zen garai hartan, harik eta Salamancako unibertsitatean Antonio Tovar-ek eta
José Vallejok Manuel Larramendi izeneko katedra sortu zuten arte. 1968an,
oposizio bidez, hizkuntzalaritza indoeuroparraren katedra lortu zuen. Urte
hartan bertan, Euskaltzaindiak euskara batzeko beharrezkoak ziren urratsak
eman zitzan eskatu zion. Handik hara, lan horri eskaini zizkion bere ahaleginak.
Mitxelenaren iritzien arabera finkatu zen euskara batua. Sorbonneko eta Salamancako
unibertsitateetan eskolak eman ondoren, 1977an, Euskal Herriko Unibertsitatea
sortu zelarik, Gasteiza etorri zen Filologiako katedrara. Bizitzaren azken
urteetan, sari eta ohorezko izendapen ugari izan zituen: Doctor Honoris Causa
Bordeleko eta Bartzelonako unibertsitateetan, Menéndez Pidal, Ossian
eta Príncipe de Asturias sariak, Alfonso X. Jakitunaren Gurutzea. Erretiroa
hartutakoan Euskal Herriko Unibertsitateak lehen Katedradun Emerito izendatu
zuen.
Juan Ignacio María Aizpitarte Muguerza nace el 12 de octubre de 1750
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
Lexicógrafo guipuzcoano nacido en Elgoibar el 12
de octubre de 1750. Compuso por encargo del Conde de Peñaflorida un
Diccionario vasco que subsanara las omisiones y deficiencias del publicado
por Larramendi. En 1774 había presentado a la Real Sociedad Bascongada
de los Amigos del País un legajo de 388 folios en orden alfabético,
que Aizkibel utilizó para la elaboración de su diccionario.
Este manuscrito se custodia desde 1883 en la biblioteca de los Jesuitas en
Loiola. Aizpitarte contrajo matrimonio con Francisca de Maguregui el 4 de
abril de 1771. Falleció en Vitoria el 4 de agosto de 1809.